Ikasketa prozesua konplexua da. Konplexua, eragile ugarik, zentzumenek eta sentimenduek hartzen dutelako parte. Ez da lineala, emaitzak ez baitira bizigaien batura hutsa. Anitza ere bada, guztiok ikasteko ahalmena eduki arren gure ezaugarriek anitza egiten dutelako sorkuntza zein emaitza. Eta akrobata. Akrobata ere bai, pentsamenduak saltoka ibiltzen direlako eremu batetik bestera.
Onartu egiten dugu ikasketa prozesua kutxa batean sartzerik ez dagoela, hamaika estimuluk eragin arren haien eragina ez dela zertan berdina izan, bakoitzak gauzak ulertzeko modu desberdinak ditugula, arreta denbora luzez mantentzea ezinezkoa dela, pentsamenduek etenak eta saltoak dituztela… Orduan, formaltzat hartzen ditugun ikasteko eremu gehienetan, zergatik ez ditugu ezaugarri horiek kontuan hartzen? Zergatik fikziozko mugak ezarri? Uste dut jarrera horiek ikasteko prozesuaren kontra egiten dutela eta sorkuntzarako zein bizitzarako kontrol sistema direla.
Gehienetan hezkuntza formalean ikasketak nagusiki gidatuak dira. Teoria baten inguruan narrazio hertsi bat sortu ohi da, eta irakasleok horren bueltan dihardugu gidoitik ezer gutxi edo ezer atera gabe, hartzaileari garapenerako aukerak murriztuz. Erakundeentzat zein irakasleontzat espazio kontrolatuak sortzen dira horrela eta, bi entitate horien nagusitasuna hauspotzen duten botere harremanak eraikitzen dira. Irakasleok jakituriaren itsasargia? Bai zera! Eta, jaberik ba al du irakaskuntzak? Ezezkoan nago ni. Estatikoa zein norabide bakarrekoa den hezkuntza sistemak ezagutzen duguna beste modu batean errepikatzera kondenatzen gaitu eta, hori nahi ez badugu behintzat, hezkuntza sistemaren oinarriak aldatu beharko genituzkeela uste dut.
Irakasleen eta ikasleen arteko mugak lausoak izango balira, adibidez, etengabe trukatuko lirateke rolak eta ikasketa komunitarioetara bideratuko ginateke. Desikastea arbuiatuko ez bagenu, ikasketa prozesu holistikoagoetan aurkituko genuke arnasa, josi eta askatzen diren jakintza birmoldatuak eratzeari beldurrik izan gabe. Enpatian oinarritutakoak eta irekiak diren baliabideak sortuko bagenitu, ikaskideak izango ginateke…
Hezkuntza motek bizitzeko ereduak transmititzen dituzte eta alderantziz. Aldaketak nahi baditugu geruza anitzeko dimentsio konplexuetan sentitu/pentsatu/ekin beharko dugu. Ez dakit nola egiten den baina, badakit ikaslagunak nahi ditudala.
Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]
Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]
Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]
Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.
Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]
Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]
Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.
Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.
Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]