argia.eus
INPRIMATU
Gerrak Eguberritako loteria bikoiztu zuen
  • Gerrak hainbat jarduera eten ohi ditu, baina Espainiako Gerra Zibilak ez zuen lortu 1811tik egiten den Eguberritako loteria geldiaraztea.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko abenduaren 19a

Alderantziz, duela 80 urte, 1938ko abenduaren 22an loteria horren bi zozketa egin ziren, bando bakoitzak berea egitea erabaki zuelako. Zozketa errepublikarra Bartzelonako Ramblan egin zen, Lyon D’Or kafetegian, eta Bartzelonan bertan saldutako 22.655 zenbakiak lortu zuen sari nagusia.

Frankistek Burgosen egin zuten zozketa, 36.758 zenbakia atera zuten eta 4 milioi pezetako saria Malagara joan zen. Errepublikarren sari nagusia 3 milioi pezetakoa izan zen; horretan ere nazionalak izan ziren garaile.