Lehengo egunean, trago artean, lagun batek kontatu zidan zenbaitek seme-alabak telefono bitartez kontrolatzen dituztela. Monitorizaturik omen dauzkate eta, horrela, momentu oro badakite non dauden, gurasoak edonon daudela ere. Ez dakit ze puntutara arte heltzen den kontrol modu hori, suposatzen dut aplikazioaren araberakoa dela, baina beste pertsona baten kokapena denbora osoan jakin nahi duenak, seguruenik, ez du enpatxurik izango pribatutasunaren muga guztiak gainditzeko.
Umeak babestu baino ez dutela nahi erantzungo lidake edonork. Baina benetan da zaila inor balizko arriskuetatik “babestea”, arrisku hori gertatzen den tokian ez bagaude. “Ea norbaitek eramaten dituen!”, botako lidake beste batek, baina bien bitartean, errealitate zein probabilitateei muzin eginda, batere kontu barik uzten ditugu osabaren, lehengusuaren, aititearen, baita aitaren eskutan ere. Normala, bestalde, beldurrez ezin baita bizi.
Baina kontrola ez da babesa.
Ba al dago mugarik giza eskubideetarako? Zenbat urterekin aitortzen zaio pertsona bati intimitaterako eskubidea?
Den-denok –salbuespen barik esango nuke– kasualitatez gaude bizirik. Seguru gogoratzen duzuela zuen bizitzak arriskuan egon diren edo jarri dituzuen momenturen bat. Den-denok kristorenak eta bi egin ditugulako txikitan –eta ez horren txikitan–. Eta momentu hori gogoratzen dugu, hain zuzen ere, ikaste prozesuan garrantzitsua izan zelako guretzat; bestela, ondo ahaztua izango genuke honezkero.
Kontrolak gauza bat eta bakarra adierazten du: menpekotasun harreman batean gaudela, berdin zein tokitan; menperatzaileak menperatuaren premia biziagoa baitauka, menperatuak menperatzailearena baino. Eta jokabideak dira ikasi eta errepikatzen direnak
Zientzian aurrera egiten den bezala ikasten da bizitzen: saiakera-hutsegite bitartez. Eta saiakera-hutsegiteak norberak egin behar ditu, ez beste inork. Helduok bizitzarako tresnak eman baino ezin dezakegu egin, pentsatzeko eta erabakitzeko tresnak, alegia. Eta otoitz egin baliagarriak izan daitezen eta momentu bakoitzean erabaki egokiak har ditzaten. Eta erabaki ona ez bada, hutsegite horretatik ikas dezatela, hurrengorako. Hiltzen garen artean etengabe egiten dugun legez.
Institutuan pando edo piper eginez gero, orain gurasoei egunean bertan jakinarazten omen zaie. Ez daitezen nerabeak ibili hortik zehar bizitzen ikasten, ez dezaten egin heldutasunera bidea. Gurasoen whatsapp taldetik enteratu behar gara umeen ardura guztiez, azken detailerainoko guztia kontrolatu behar dugu, eta horrela umeei galarazten diegu ardura horiek eurek hartzea. Umeek gure premia badaukate, jakina, baina askotan ematen du guk premia askoz handiagoa daukagula umeen menpekotasuna sentitzeko.
Kontrola ez da babesa eta are gutxiago maitasuna.
Kontrolak gauza bat eta bakarra adierazten du: menpekotasun harreman batean gaudela, berdin zein tokitan; menperatzaileak menperatuaren premia biziagoa baitauka, menperatuak menperatzailearena baino. Eta jokabideak dira ikasi eta errepikatzen direnak.
Nork azalduko die nerabeei ezin dituztela euren bikotekideen telefonoak eta mugimendu guztiak kontrolatu, momentura arte guk geuk gauza bera egin izan badiegu? Zelan azaldu maitasuna ez datzala horretan, guk geuk “maitasunaren izenean” egin badugu?
Morrontzan ari al gara pertsonak sortzen? Betirako beste inoren menpekoak izango direnak edo beste inor menperatu beharko dutenak? Zelan azalduko diegu neska-mutilei (batez ere neskei) independentzia dela euren altxorrik preziatuena, kosta ahala kosta defendatu behar dutena? Zelan azalduko diegu bestearen independentziak gu ere independente egiten gaituela? Areago, independentzia zer ote den ulertuko al dute, sekula horren jabe izan gabe?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]