Loteriari buruzko azterketa arras kritikoa aurkezten digu egileak. Haren arabera, loteriak “aberastasuna herri xumeari hurbiltzeko ilusioa sortzen du eta aberastasunaren aurpegi atseginena erakusten digu eta zerbait desiragarri eta eskuragarri gisa agertzen digu”. Era berean, “dirua benetakoa dela sinestarazten digu, dagoen gauza erreal bakarra langileek egunero beren izerdiarekin sortzen duten aberastasuna den arren”.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Baten batek izango du gogoan José Antonio Rocaren zorte susmagarria. Andaluziako Marbellako Udaleko Hirigintzako aholkularia gerente ohia izan zen Jesús Gilen agintaldian, eta Malaya ustelkeria kasuko auzipetu nagusia. Politikari honek loteriako 50 sari handi irabazi zituen 15 urtean. Eldiario.es hedabideak 2012an azaldu zuenez, “Miguel Ángel Torres epailearen agindutara ziharduten ikertzaileek kalkulatu egin zuten Rocak loteria irabazteko zeukan probabilitatea. 43 koatrilioitik aukera bakarra zeukan loteria hainbeste aldiz irabazteko edo egia esateko”.
43.000.000.000.000.000.000.000.000.
Loteriaren eginkizun nagusia –eta baldarrena eta nabarmenena– agerian geratu zen horrela, lehenbiziko aldiz agian: dirua zuritzeko autopista da Espainiako Estatuko elite estraktiboentzat. Zerrenda luzeagoa da, ordea. Carlos Fabrak 2,2 milioi euro kobratu zituen saritan, 2000-2011 bitartean. PPko buruzagiez gain, Galiziako droga-trafikatzaileek ere bide hau erabili zuten eta Charlín familiak, adibidez, zorte guztiz sinestezina izan du.
Azken urteotan behera egin du loteria zergak saihesteko tresna gisa erabiltzeko joerak, 2013an loteriagatik zergak ordaindu beharra ezarri zuen legea onartuz geroztik. Mafiaren dirua zuritzeko bide ona izaten jarraitzen du, baina zergak ordainduta. Paradoxikoa bada ere, loteria-txartel sarituak erosita, adibidez, droga-trafikoaren dirua legezkoa bihurtzen da, dagozkion zergak ordaindu eta gero.
Beste tresna batzuen aldean –eragin sakonagoa dutenak eta, ondorioz, gordeagoak direnak– askoz haratago hedatzen da loteriaren funtzio sinbolikoa. Ezkutuko alde horren zati bat agerian geratzen da loteria-iragarkien azterketa semiotikoa edo semantikoa egiten badugu. Gero eta konplexu gutxiago dauzkate iragarkiok eta zail gertatzen da sinestea beren sakoneko esanahia inozentea edo ezustekoa denik. Gero eta lotsagabekeria handiago horrek, bestalde, askoz modu nabarmenagoan erakusten digu loteriaren funtzio sinbolikoa.
Loteriak kapitalismo aurreratuko gizarteetan daukan funtzio sinboliko eta sozialaren bost alderdi azalduko ditugu jarraian.
Indibidualismoa bultzatzea eta elkartasuna zapuztea
Norberekoikeriaren eta elkartasunik ezaren sustapena da loteriaren lehen eginkizunetako bat, batere konplexurik gabe agertzen zaiguna, gainera. Sariarekin aberastu dena eta saririk gabe geratu den bizilaguna kontrajarrita ikusten ditugu beti loteria-iragarkietan.
Galtzailearen eta aberastu denaren arteko banaketa horrek elkartasuna suntsitzea bultzatzen du. Ez dago zertan lotsagorritu gure gizarteko berdintasun ezarekin; hori gutxi ez eta egoera horren aurrean txantxetan ibiltzea daukagu, gainera. Eta zergatik ez banatu aberastasuna saririk gabe geratu den bizilagunarekin? Liberalismoak betidanik zabaldu duen mezu bera da loteriak dakarkiguna: ez dagoela salbamen kolektiborik eta norberaren salbazio ekonomikoa baino ez dela posible. Neoliberalismoaren joerarik fatalistena eta lotsagabeena den hori aberatsek pobreen aldean duten nagusitasunean ere ikusten dugu, harro-harro erakusten baita darwinismo sozial deritzon jarrera hori. Bost axola besteak ni aberatsa banaiz.
Halako mezuen bidez zokoratu egiten dira gizartea antolatzeko eredu berriak eta elkarren babesa, elkartasuna, kolektibo bera osatzen duten pertsonen arteko autoerreskatea bezalako balioak. Balio sozial oinarrizkoenetan sinesteari utz diezaiogula bilatzen dute, indibidualismoaren lokatzetan murgildu gaitezen; arazo politiko eta sozialak ezkutuan gordetzen dira, nagusiki kolektiboak diren arazoentzat soluzio indibidualak eskainiz.
Amorrua zokoratzea
Diruzalekeria da kapitalismoaren akats nagusia. Etenik gabe, hori ezkutatzen saiatzen da kapitalismoa. Loteria-iragarkietan gehien errepikatzen den ideia hauxe izaten da: “Edonor izan daiteke aberatsa”. Eta gezur hutsa da, aberatsak izan daitezkeen bakarrak aberatsen seme-alabak baino ez baitira. Edo gaizkile handiak.
Bi salbuespen dauzka arau horrek: loteriako sari handi bat irabazten dutenak eta “amets amerikarrean” parte hartu dutenak. Kapitalista handiak eta bestelako aberatsak horregatik saiatzen dira etengabe salbuespen horiek arautzat aurkezten, aberastasuna denon esku dagoela behin eta berriz errepikatzearekin batera. Ez bada posible bestelako mundu bat, bestelako bizimodu bat posible da!
Aberastasuna denon eskura dagoen zerbait bezala aurkeztuz klase-gorrotoa uxatu nahi da; gehiegi eduki eta dena berentzat gordetzen dutenekiko amorru zilegia
Posible da, bai, baino hain dira gutxi hori lortzeko aukerak, gertakari hori etengabe errepikatzen ibiltzeak propaganda itxura hartzen baitu publizitatea beharrean. Aberastasunaren ezaugarri nagusietako bat da ez egotea denon esku. XXI. mendean guztiz hondatuta dagoen igogailu soziala deritzogun horrek behar bezala funtzionatzen badu, langile baten seme-alaba burges txikia izatera iritsi ahal izango da, asko jota. Baina, oro har, pobreen seme-alabek pobre izaten jarraituko dute eta aberatsen seme-alabak beti izango dira aberats. Eta berdin dio zer ikasketa egiten ditugun: Zuzenbidea ikasten duen aberaskume batek ziurtatuta dauzka karrera profesionala eta nomina potoloa; kontrakoa gertatzen da antzeko ikasketak egiten dituen langilearen seme-alabarekin.
Loteriaren bidez sinestarazi nahi digute kasualitatea dela norbait aberatsa izatea eta oso erraza dela egoera horri buelta ematea. Estratifikazio sozialari buruzko teoriek, ordea, aspaldi erakutsi ziguten aberatsen seme-alabak direla aberats hiltzen diren bakarrak. Kultura herrikoiak ederki daki hori: “diruak dirua irabazten du” dio esaera zaharrak. Edo “zakurrak dirua balu, On zakur”.
Diogun bezala, loteriak funtzio garrantzitsua betetzen du: aberatsa izatea zorte kontua dela erakustea. Zorte inozente, itsu, laño eta ondorioz bidezkoa da diruaren eta aberastasunaren miraria egia bihurtzen duena. Loteriaren miraria eta haren erritu izaera: urtean behin hatzarekin herritar ezezagun bat aukeratu eta graziaz betetzen du. Edonor izan daiteke sariduna, Extremadurako abokatu bat, Pirinioetako txerrizain bat, maistra bat, torturatzaile ezjakin bat. Sariduna hedabide guztietan erakutsiko digute bi egunez: “Hona hemen irabazlea: aberastasun unibertsalaren miraria posible da”. Denok nahi dugu aberats izan, denok jaso dezakegu diruaren bedeinkapena. Egunero ilusioari eutsi eta klase-amorrua uxatu besterik ez dugu egin behar. Ez duzue aberastasuna gaitzetsi behar, desiratu egin behar zenukete. Anbizioa ona da, gora begira jartzen zaitu. Ez ibili gaizki esaka aberastasunaren kontra, ikasi hura desiratzen.
Aberastasuna zilegiztatzeko egungo erritmoak Erdi Aroko bedeinkapen eta mirariak dakarzkigu gogora eta iraganeko erritu sozialen pareko zilegiztatze-ahalmena dauka. Aberastasuna denon eskura dagoen zerbait bezala aurkeztuz klase-gorrotoa uxatu nahi da; gehiegi eduki eta dena berentzat gordetzen dutenekiko amorru zilegia.
Aberastasuna zilegizkotzat aurkeztea
Aberastasuna bidezkoa den zerbait gisa aurkezten saiatzen da loteria, aberastasun horixe bera berez eta bere horretan krimen bat dela ahaztarazteko: diru-gosearen krimena, zure ekintzen ondorioz beste gizaki batek sufritu egingo duela jakin arren soberakina metatzearen krimena. Kapitalismoaren arau saihestezin bat, kosta ahala kosta ezkutatu beharrekoa baita besteren sufrimenduaren kontura pilatzen dela aberastasuna. Baten aberastasuna milioika pertsonaren pobreziaren kausa zuzena baita. Hura ez banatuz baino ezin baita aberastasuna metatu. Lehen fasea gizakiak beste gizaki batzuk esplotatuz sortzen da. Hori dela eta, aberastasuna existitzen denetik, gizakiaren oparotasun ekonomikoa beti eraiki da kolektibitatean. Aberastasuna krimena da. Horra, adierazten hain erraza izanik, axolagabe utzi beharko ez gintuzkeen baieztapena.
Horren atzean dagoen errealitate sakona ulertzeko beharrezkoak dira denbora, lana eta zabalkundea. Horrexegatik hartzen ditu kastak hainbesteko lanak hain deserosoa gertatzen zaion egia hori ezkutatzeko. Teknika ugari erabiltzen du horretarako: hedabideek etengabe errepikatuko digute zein zoragarria den aberatsa izatea, bati gerta dakiokeen onena dela, denok desiratzen dugun panazea. Gure arazo guztien akabera. Berez ona den aberastasun bat.
Aberastasunaren alderdirik beltzena eta egiturazko izaera ahaztaraztea lortzen du loteriak. Aise lortu ere, ez baita hain agerikoa errealitate horren osotasuna. Askoz errazagoa da ikus-entzule pasiboen diru-gosea modu makurrean akuilatzea Barbie eta Ken-ak luxuzko yateetan eta paradisuko festetan erakutsiz. Barbie edo Ken hori zerorri izan zintezke, loteria erosi eta zenbaki saritua zeurea izanez gero.
Arazo politikoak ezkutuan gordetzen dira, nagusiki kolektiboak diren arazoentzat soluzio indibidualak eskainiz
Aberastasunaren publizitateak bi kontzeptu nahasten ditu berariaz: ontologikoki ona dena (aberatsa izatea) eta moralki ona dena (eskuzabala izatea). Ona denaren eta ontasunaren arteko nahasketa horrek ahaztarazi egin nahi digu aberastasuna guztiz ezmorala dela, bere jatorri zein jokamoldeagatik, eta moralitatea, hau da, justizian eta ekitatean oinarritutako gizarte batean bizitzea ahalbidetzen diguten balioak, berriz, hauek direla: berdintasuna, banaketa, eskuzabaltasuna, enpatia eta elkartasuna. Aberatsa izatea ona da, osasuntsu egotea, indartsua izatea, bakarra beharrean bi hanka edukitzea edo begibakarra izan beharrean ikusmen ona edukitzea ona den bezalaxe. Baina ontologikoki ona denak ez du zertan moralki ere ona izan, eta ezin dira biak nahastu. Hortaz, ez zenituzke aberatsak gorrotatu behar: onak dira, zuk baino zorte hobea izan dute, besterik ez.
Klase-esplotazioa edo herentzia, alegia, jaiotza-eskubideari lotutako aberastasuna ez da ezbaian jartzen; errealitate bidegabeak badira ere. Pertsona zintzoa izatea eta gama altuko auto batean ibiltzea zorte-kontu hutsa baino ez da. Zer erru dute haiek, ezta? Zergatik ibili gaizki-esaka zorteko jendearen kontra?
Diruaren existentziarekiko fedea indartzea
Dirua existitu existitzen delako mitoa indartzea da loteriaren eginkizunik garrantzitsuena, ongi kalkulatutako liturgia edo erritu baten bidez. Badauzka bozeramaileak, cava, hedabideak eta etengabe zabaltzen den alaitasuna. Ia osorik gertakari horren bueltan ematen dute eguna. Ez al da inor harritzen egun oso bat (bi ez direnean) eskaintzea gertakari ekonomiko horri?
Hainbeste liturgiaren atzean egia berealdiko bezain enigmatiko bat gordetzen da, XX. mende amaieran eta XXI. mende hasieran Bartzelonako Unibertsitateko irakasle xume Miquel Fortuny-k aditzera eman zuen egia: dirua ez da existitzen. Erdi Aroko Semiotikan espezializatuta dagoen Erdi Aroko Filosofiako irakasle bitxi eta bikain horren esanetan, potentzial paregabea zeukan kontzeptua zen jainkoa eta gai zen Erdi Aro osoa hala kontzeptualki nola diskurtsiboki antolatzeko. Ahalmen hori erreferenterik ez izateari zor ziola zioen gure semiotikalariak, diskurtsoan zeukan posizio erlatiboan baino ez zela eraikitzen eta definitzen. Eta erreferenterik gabeko zeinu batenganako (jainkoa) sinesmen horrek fede-egintza bat eskatzen zuela. Fede-egintza oro erritual liturgikoen eta mirari errepikatuen bidez indartu beharra dago etengabe, gizartearen egitura sinboliko, diskurtsibo eta antolakuntzazkoari eutsiko bazaio eta bertan behera etorriko ez bada. Ezertxo ere alda ez dadin.
Fortuny irakasleak bere artikuluan azpimarratzen zuenez, gauza bera gertatzen da egungo jainkoarekin, diruarekin. Sistema sinboliko sozial osoa egituratzen duen eta erreferenterik ez duen zeinua da dirua.
Eta erreferenterik ez duenez, erantsiko nuke nik, fede hori etengabe berritu beharra dauka erritu indartsuen bidez. Erritua zenbat eta ikusgarriagoa, subkontziente kolektiboan zenbat eta eragin handiagoa eduki, orduan eta eraginkorragoa izango da katarsia eta handiagoa fedea eraberritzeko ekintza. Gauza jakina da diruak fede-egintza bat eskatzen duela. Ogi-barra bat erosten dugunean, baliorik ez daukan zerbait ematen dugu haren truk, existitzen den zerbait gisa diruan daukagun fedea baino gehiago. Orrialde asko idatzi dira truke-balioa gorpuzten duen diruari buruz. Baina gutxitan gogorarazten zaigu dirua ez dela existitzen, diruarenganako fedea dela existitzen den bakarra.
Erreferenterik gabeko zeinu batengan daukagun fedea sendotzea du xedetzat loteriaren errituak. Sari handiak bakan batzuk aberasten ditu, dirua existituko balitz bezala. Dirua sortzen du hutsetik eta edozein izan daitekeen zorioneko bati ematen dio. Mirari bat da (ogiaren eta arrainaren mirariaren antzera) gertakariaren zentzu antropologikoan, gure fedea berrindartzeko gertakari sozial bat: bere ospakizunarekin, bere zorioneko aukeratuarekin, bere enuntziazio-errituarekin eta aurten aukeratuak nor izango ote diren jakin nahian dauden hedabide guztiekin, nori ez zaio iruditzen analogia bitxia? Jainkoarenganako fedeari esker itsu bat edo legendun bat sendatzeko gai zen santuaren parekoa. Fedea berritzeko balio zuten mirariek, eta horixe bera da loteriaren eginkizuna egun.
Loteria garrantzitsua da aberastasuna herri xumeari hurbiltzeko ilusioa sortzen duelako eta haren existentzia zilegiztatzen duelako. Aberastasuna goxoago, bidezkoago eta humanoago bihurtzen duelako. Aberastasunaren aurpegi atseginena erakusten digu eta zerbait desiragarri eta eskuragarri gisa agertzen digu. Eta, batez ere, dirua benetakoa dela sinestarazten digu. Dagoen gauza erreal bakarra langileek egunero beren izerdiarekin sortzen duten aberastasuna den arren. Langileei egunero lapurtzen dieten aberastasuna. Aberastasuna sortzeari uzten dion egunean munduak jiratzeari utziko diola bezain egiazkoa.
Baina horretarako, lehenik eta behin, edo aldi berean agian, beharrezkoa da loteria desagertzea.
Enpresek presio handia egin dute azken boladan eta “inbertsio estrategikoak arriskuan egon daitezkeela” mehatxu egin zuten. Iberdrolako presidenteak ordea, zerga honek bere kontuetan “oso gutxi suposatzen duela” adierazi zuen duela aste bi. Bankuen... [+]
EH Bilduk seigarren urtez jarraian Chivite lehendakariaren aurrekontuak ahalbidetuko ditu, abstentzioaren bidez. Egungo akordioa mantenduz gero, abenduaren 19ko Osoko Bilkuran gauzatuko da proposamena.
Turistifikazioaren Aurkako Urria manifestazio jendetsu batekin borobildu zuen igandean desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin plataformak, baina turistifikazioaren inguruko eztabaidak bizirik jarraitzen du hirian. Hain zuzen ere, Donostiako azken urteko turismoaren... [+]
Cebek patronalak blokeoa baztertzeko exijitu dute grebalariek, baita eros-ahalmena eta lan-baldintza duinak bermatzen dituen lan-hitzarmena ere, azkenekoa 2009-2011 . urtetakoa baita. Urriaren 30eko greba egunean Ertzaintzak langile bat “inolako justifikaziorik gabe”... [+]
Ikasturteko bigarren greba eguna izan zuten asteartean hezkuntza publikoko irakasleek. Urriaren 29an Nafarroako hezkuntza sektoreko sindikatu nagusiek, hala nola Steilas, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT-k greba eguna egin zuten.
Astearteko manifestazioa bukatuta aldarrikapenak Parlamentu aurrera eraman dituzte. Zenbait bide moztu dituzte eta tentsio uneak izan dira Espainiako Poliziarekin.
Atenasera joan zen master tesia egitera. Ezin izan zuen doktoretza bertan egin: haren espezialitatea desagertu egin zen gobernuaren mozketekin. 2010eko krisiak Grezian harrapatu zuen, ordea, eta ikasi zuen kapitalismo globalak ongizate estatua erraz suntsi dezakeela.
Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
Urriaren 15ean, lan arloko ekonomialarien topaketetan, mahai inguru interesgarri bat egin zen. Patronalak, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eta sindikatu batek parte hartu zuten. Eztabaidagaia lan munduan gero eta oihartzun handiagoa duen absentismoa izan... [+]
Ezbeharretatik egun gutxitara zendu dira langile biak. LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatutako intersindikalak kontzentrazioa egingo du urriaren 31an Bilbon Confebask patronalaren egoitzaren aurrean heriotza biak salatzearren. Aurten 50 dira jada... [+]
ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Bizilagunekin plataformak deituta, hiri eredua eraldatu eta herritarren bizi baldintzak erdigunean jar daitezen eskatu dute ehunka lagunek. Etxebizitzaren eskasia eta garestitzea salatu dute, bai eta egoera horren aurrean, Donostiako udalak izan duen jarrera ere.
Frantziako Gobernuak aurkeztu duen 2025eko finantza lege-proiektuaren arabera, irrati elkarteek jasoko duten laguntza ekonomikoa %35 murriztuko da. Murrizketak, hamar milioi euro gutxiagoko diru-laguntza jasotzea suposatuko luke. Irratien elkarteak esan du "lurraldearen... [+]
Eguneraketa berriak daude
ARGIA.eus - Mastodonen partekatzea
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.