argia.eus
INPRIMATU
Trenbideko langileak frankisten jomuga
  • 2011n Aranzadiko kideek 59 gorpu gordetzen zituen 1936ko Gerra garaiko hobia ireki zuten Burgosen.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko abenduaren 06a

“Trenbideetako langileen hobia” esan zioten, huraxe baitzen hildakoen lanbidea. Eta ez zen kasualitatea izan, trenbideko langileak izan baitziren frankisten errepresalia gogorren jasan zutenetakoak. Langile borroketan parte hartu ohi zuten, menderakaitzak eta setatiak ziren eta frankistek sektorea garbitu behar zuten.

Francisco Polo historialariaren arabera, 83.000 langile kaleratu zituzten, sektorean aritzen zirenen %88. 6.800 espetxeratu zituzten, 100 inguru heriotzara kondenatu eta ez dakigu zenbat hil zituzten inolako epaiketarik gabe. Berriki, Madrilgo Atocha geltokian haien omenezko eskultura bat jarri dute.