Je suis Trambus

Azaro hastapenean gertatu zen Trambusaren aurkezpen ekitaldia.

Trambusa, azal dezadan, Baiona-Miarritze-Angelu hirigunean gaindi ibiliko den autobus sofistikatua da, garraio ohiturak irauli behar dituena, errazagoa bihurtuko diguna edonora autobusez joatea, autoz baino. Kostu ikaragarrikoa da, bistan dena, eta bi urte dira jada bideen moldatzeko obrak abiatuak dituztela. Ibilgailua bera Irizar enpresak egina da, ederra, elegantea, distiratsua, erakargarria.  

Je suis Trambus. Hori zeraman saihetsean tatuatua. Beribilaren ingurua eginik, bestaldean ere berdintsu. Barnera sartu eta banatu zitzaizkigun esku-orriak oro erdara garbi eta dotorean ziren, kanpoko aurkezpen afixa erraldoiak gisa berean. Haurrei kartulinazko maketatxoak banatu zizkieten, frantses hutsean. Izkribuetatik bakar batek ez zeraman euskaraz hitzik. Hitz bakarra ere ez. Nehon ez. Eta afera ez zen horretan gelditu, hautetsiak eta kargudunak mintzatu zirenean berdin segitu baitzuen kontuak. Je suis Trambus. Atout maître des mobilités du Pays Basque.

Trambusaren proiektua Euskal Elkargoak garatzen du. Elkargoa sortu zen 2017an. Hizkuntz politika eta euskararen inguruko artikulua Elkargoaren estatutuetan, 2018ko uda hastapenean bozkatu ziren. Pozik ginen. Eta sei hilabete berantago hau errun digute. Nolaz gerta liteke Trambusarena? Asmo berri bat, etorkizunekoa, hainbat zerbitzuren lana dena eta holako aukera galtzea euskara ikusgarri egiteko? Itxurakeritako baizik ez balitz ere, ez parada baliatu izana euskara sartzeko hor?

Galdegin ondoan, lekuan berean erran zen “geroago” eginen dela. “Prototipoa” dela. Beste nonbait batek justifikatu du komunikazio kanpaina tarrapatan egin zela, ez zela denborarik izan dena ontsa egiteko. Omen, ez da Elkargoaren kontua soilik. Dena den hautetsiak ez dira denak ados elebitasunarekin. Ez zela sosik aski. Bati bururatu zaio ez zela jenderik libre itzulpena egiteko.

Aski dut konda diezaguten ez dela sosik, ez dela denborarik gauzak egiteko azken urte osoa pasa dutenean kanpaina diseinatzen, ez dela langilerik aski hizkuntza zerbitzuetan itzulpenen egiteko aldi berean jendea kontratatzen denean erregularki lan-deialdien ikusteko tarterik nehork ukan gabe. Akitua naiz goaitatzeaz, beste urte bat, alde litzatekeen beste hautetsi bat, euskaldunon gutxieneko errespetua lukeen komunikazioa ez geratzeaz. Lepotik gora asea naiz gutaz trufa daitezen. Eta sustut ahalke naiz. Aitortzen dut. Ahalke eta damu Elkargoa, hizkuntz politika publikoa eta holakoetan sinestu izanaz. Pertsonalki ez badut militatu egituraren alde, proiektua gauza zedilako heina egin dut. Erran nahi baitu, esperantzak hazi, diskurtsoak garatzen utzi eta isildu. Geroago Elkargoak hizkuntz politika egokiago bat, osoago bat, zerbait hots, gara zezakeela sinetsi nuen, edo behintzat itxaropen zenbait ukan nuen.

Artikulu hau idatzi eta publikatzeko artean, Euskaraldi osoa iraganen da. Tarte horretan, ez da dudarik, hautetsi eta kargudun berek argazkitan agertzeko denbora atzemanen dutela, txapa papoan, beren buruak euskararen militante gisa aurkeztuz. Ez da dudarik etekina aterako diotela A-tik Z-ra herritarrek diseinatu eta gauzatuari. Kari honetara mugituko dira bai, segur, beste guzia zuri lezakeelakoan. Ez da aztia izan behar hori asmatzeko. Hori baita betikoa. Denborak aldatu omen dira, baina gutxieneko koherentzia garaietara oraindik ez dira heldu, hitzemana betetzetik urrun.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Eguneraketa berriak daude