Maketoak, noiz arte?

Atzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sisteman oso lerroburu esanguratsua da, batez ere Eusko Jaurlaritzaren txosten ofizialean irakurtzen badugu. Atzerritar jatorriko esamoldea definitzearen ahalegina hasierako orrialdeetan egin badute ere, ez da oinarri objektiborik ikusten. Zuhaitz genealogikoak aztertzen hasita, nork ez dauka atzerritar jatorria Euskal Herrian? Zenbat abizen behar dira? Zenbat belaunaldi igaro behar dira etorkin bati euskal herritartasuna aitortzeko? Eta etorkin horren seme-alabei? Eta euren bilobei?

Euskal ikasleak era askotan banatu daitezke. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak modu zehatz bat aukeratu du: gurasoen jatorria. Zergatik ez aiton-amonen jatorria? Gainera, txosten horretan atzerritar ala etorkin ezaugarria egokitu zaie Espainiako Estatutik kanpo jaio direnei (ikasleak berak –oso gutxi badira ere– ala euren gurasoak), euskal marko politiko-geografikoa guztiz “espainiartzen”. Hau da, kanpokoak dira Irundik ala Melillatik harago jaiotakoak. Eta ijitoak, besteak beste, non geratzen dira txosten horretan? Hemengoak direla ez da zalantzarik izango. Ala bai?

Baina hori ez da txosten horren ezaugarririk lazgarriena. Nori inportatzen zaio ikasleen gurasoen jatorria? Eskolaren barruan datu hutsala da –edo izan beharko luke, hobeto esanda–. Eskola batean, ikasleen beharrak, arazoak eta gabeziak aztertu eta konpondu behar dira, euren gurasoen jatorriari kasurik egin gabe.

Euskal ikasleak era askotan banatu daitezke, esanda dago, baina Eusko Jaurlaritzari ez zaio bururatu ikasle bakoitzaren egoera sozioekonomikoa jasotzea, eta horren araberako gertatzen ari den segregazioa –eskola publikoan, ikastoletan eta erlijiosoetan– aztertzea. Arraroa egiten zait, guztion datu fiskalak hor daudelako, Aldundien Ogasunetan. Ez litzateke hain zaila izango, borondate politikoa oso bestelakoa izango balitz. Baina marra ez dute hor jarri nahi, gurasoen jatorrian baizik. Ba ote dago erabaki politikoagorik? Gainera, oso modu naturalean salduta, eta euskal gizartearen aldetik oso erraz erosita.

Gu eta haiek. Hemengoak eta kanpokoak. Integratuak eta gatazkatsuak. Gero harrituko gara hirugarren edo laugarren belaunaldiko etorkin gazteak ez badira euskal herritarrak sentitzen. Eusko Jaurlaritzak marratik harago jarri ditu, nahita.

Orain dela gutxi, Sami Nairrek Donostian esandakoak zer pentsa eman beharko liguke: “Ni eta ‘bestea’-ren banaketa egiten dugunetik, bereizketaren prozesua abiatzen da, eta horrek eragin handia du nortasunaren eraikitze prozesuan, kasu honetan gizarteak inposatzen duen prozesua da”.

Sami Nair oso txalotua izan zen. Hala ere, inork ez zion galdetu: “Gurean noiz arte izango gara maketoak?”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Teknologia
Hezkuntza sistemaren ahots bateratua

Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]


2025-02-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Arkitekto aktorea

Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


2025-02-19 | Sonia González
‘Shop like a billionaire’

Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]


Nazioartekotzearen iruzurra

Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]


Eguneraketa berriak daude