Sestaoko Navalen etorkizuna hain da beltza, bere itxierak saihestezina dirudiela. Eta horrekin batera galduko dira 200 lanpostu zuzen eta 1.800 zeharkako; inguruan bizi diren 4.000 familiari zuzenean eragingo die. Enpresa esanguratsuen itxierek eta langabeziak zigortu dute Ezkerraldea aspaldion. Naval desegitea, industria politika oso baten amaiera izango litzateke, eta erantzule nagusi ditu Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko arduradunak. Navalen etorkizuna haien borondate politikoaren esku dago.
Espainiako Gobernuarentzat, Navantia defendatzea –Saudi Arabiarentzat gerrako materiala eraikitzen duen Cadizeko ontziola militarra– “Espainiaren interes estrategikoak” defendatzea da: “Cadizeko badia langabeziaren dramak gogor kolpaturiko zonaldean dago eta kontratu horren menpe daude 6.000 lanpostu”, esan du 1.800 milioi euroren truke Riad-entzako eraikitzen ari diren gerrarako bost korbetari buruz.
Ez al da estrategikoa Euskal Herrian ontzigintzarena bezalako sektore bat mantentzea? Nahikoa zigorturik bazegoen lehendik ere, Euskalduna eta antzeko enpresen itxierarekin eta Navalen bertan lanpostuak hainbeste murriztuta. Ezkerraldea bezalako eskualde bat bizirik mantentzea ez da estrategikoa? Bi gobernuak, bai Espainiakoa eta baita EAEkoa ere, erabat inplikatu dira Ezkerraldeko industria desegiteko... Orain beraiei dagokie berehalako irtenbideak aurkitzea; erreskate publikoa, esaterako. Bi asteren buruan horren inguruan erabaki bat hartuko dutela esaten da. Cadizen, Andaluziako hauteskundeak martxan direla, Navantiako langileak lasai daude, interes estrategikoak bihurtu direlako interes elektoral. Hemen bozak urrun samar daude oraindik, eta badakigu... ez dago presarik.
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.