Tarnac herri txikian ostatu-denda bizirik atxikitzea da iraultza

  • Landa lurraren jendez hustea, paisaian, lekuko bizimoduan eta klimaren aldaketan dakartzan eraginak, pertsonei eta giza taldeei eragiten dizkieten kalteak... Azkenean agintariak ere hasi omen dira arazoaren larriaz ohartzen, Nafarroan herri abandonatuak biziberritzeaz  Iruñean eta Lakaben egin den biltzarra lekuko. Baina hemorragia ez da eten, ezta Europa aberatsean ere, non sarritan utopiaren xerka hiritik iritsitako gazte neorruralak baitira bertako azken zaharren azken sostengua.

Elkarteak Facebooken ipinitako Jack Alandaren argazkian, Tarnaceko ostatu-denda-bilgunearen ataria. Desertifikazioa zer den datuek erakusten dute: Tarnacek 2.000 biztanle zituen 1900. urtean, 1950ean 1.000, 1965ean 600 eta gaur egun 320. Horientzat, etorr
Elkarteak Facebooken ipinitako Jack Alandaren argazkian, Tarnaceko ostatu-denda-bilgunearen ataria. Desertifikazioa zer den datuek erakusten dute: Tarnacek 2.000 biztanle zituen 1900. urtean, 1950ean 1.000, 1965ean 600 eta gaur egun 320. Horientzat, etorri berrientzat eta edonondik bizimodu bila hurbildutakoentzat gutxieneko zerbitzuak eta gizarte bizitza duina bermatu nahian ekin diote ‘Magasin General’-aren egoitza erosteko kanpainari.

Hiru minutu eta erdi dirau interneten eskegitako “La tournée du Magasin General de Tarnac” (Tarnaceko Saltoki Orokorraren bueltatxoa) bideoak. Oraindik badira Frantzian antzina bezala etxez etxe salmenta egiten duten kamioiak. Tarnac herrikoak zelaiak bezala errepidea zuri aurkituko ditu, dena elur eta izotz, herrigunetik aparte bizi diren biztanleei egingo dien bisitan: hitz egiteko gosez den gizon bakartua, ironia atxikitzen duen amatxi duina... Gazta, pastak, ogia, eguneroko otordu sotilak prantatzeko adina justu erosiko dute. Txofer gaztea borondatez ari da salmenta baino banaketa den lanean.

Tarnac (320 biztanle) izen bereko behien jatorria den Limousin eskualdean dago, euskaldunak ere barne hartzen dituen Akitania Handiaren goiko muturrean. Beste zientoka bezala hil-hurren zen herri honetaraino 2004an heldu ziren dozena bat gazte Bordele eta antzeko hirietatik –gazte ikasiak, politikoki antikapitalismoan edo anarkismoan lerrotuak– sistemaren bazterrean bestelako bizimodu bat antolatzeko irrikaz baserri eta etxeetan kokatzera.

Bazuten motiborik Tarnac hautatzeko: baso eta zelaiz aberats bezain jendez urri den Plateau des Millevaches (Miuvachas okzitanieraz) goi-lautadako herrietan badira lehendik ekonomia sozial eta solidarioan eta garapen alternatiboan oinarritutako proiektuak martxan. Millevaches izenak II. Mundu Gerrako erresistentzia eta makisak oroitarazten ditu, baita lehenagokoak ere. Gentioux herriak badu 1914-1918 gerrak hildakoen monumentua, zeinetan 58 izenen azpian Frantziako edonon onartezina litzatekeen hau irakur daitekeen: “Madarikatua izan bedi gerra”.

“Norbaitek –diote Magasin General-eko arduradunek– esan baligu 2004an hiru urte geroago herriko denda txiki baten kargu egin behar genuela, seguru farre egingo geniola”.

2007an, ordea, gazteok beren gain hartu zuten komertzioa, dendaz gain dauzkana egunero inguruko baserrietaraino banaketan iristen den kamioia, herriko ostatu bakarra eguneroko otorduak ere eskaintzen dituena, liburutegi txiki bat, haurrentzako jolasgunea, bilerak egiteko gelatxoa... “Abentura honetan sartu ginen herri txiki honetako azken leku publikoa desagertzen ez ikusteagatik, hau izan baitzen Millevachesera iritsi ginenean gure pausalekua, ongi etorri beroa egin ziguna. Hau ixtea herria hiltzea bezala izango zen guretzat”.

Hamaika urteren buruan, hogeita hamar pertsonak hartzen dute parte Magasin General-en eguneroko martxan. Otordutarako ostatua kantina kooperatibo bilakatu dute, eskaintza murritzeko denda zenaren apalak aberastu dituzte, elikagai ekologikoak eta hurbilekoak ugaritu, horiek sartu eskolako jangelan ere, zaharrentzako eta jende ezinduentzako zerbitzuak antolatu, eta abar.

Orain eraikina bera erosi nahi dute, horretarako Ulule plataforma bitartez crowdfundingean diru bilketa antolatuta.  Abenduaren 12rako 52.000 euro beharko lituzkete, 24.000 lehen urratsean –24 egunen faltan 16.000 lortuta zeuzkaten– eta 2019an zehar 100.000.

Dena ez da izan esne-mami urteotan. 2008ko azaroaren 11n, San Martin, goizaldean 150 poliziak hartu zuten Tarnac bederatzi pertsona atxilotzeko, Paris eta Rouenekoekin denetara hogei atxiloketara iritsiko zen sarekadan. Hamaika berehala askatuta, Tarnaceko bederatziei egotzi zieten terrorismoa erabiltzeko talde kriminala osatzea, haiei bizkarreratuz Frantziako trenbideetan hainbat linea elektriko saboteatu izana. Urri eta azaroan zehar TGV tren lasterren argindar hornidura etenda, ezezagunek lortua zuten 160 geldiaraztea. Hamar urte geroago, 2018ko apirilean, denak errugabe joko zituzten epaileek.

Ia basamortu zena loratu

David Dufresne kazetariak Frantziako antiterrorismoaren azken urteotako eskandalu handietakoa izan den Tarnac aferaren mamia azaldu zuen “Tarnac Magasin General” liburuan, hiru urteko ikerlanaren emaitza. Elkarrizketatu zituen operazioan zuzenean esku hartutako zerbitzu sekretuetako goi karguak, epaileak, militanteak eta bere familiak,  Frantziako antiterrorismoaren erretratu beldurgarria eskainiz.

“Atxiloketak –laburbildu du Dufresnek–, Barne Ministeriotik zuzenean gidatuta, telebista kameren aurrean egin zituzten. Une erabakiorra zen Parisko agintarientzako, iritzi publikoari nabarmendu nahi baitzioten orduan DCRI zen eta gero DGSI [Barne Segurtasunerako Zuzendaritza Orokorra] izango zen FBI frantsesa zein efikaza zen. Gobernuan goitik etorritako agindu bat zen eta fiasco izugarri baten hasiera”.

Tarnac aferan zuzenean inplikatuta egon zen Michelle Alliot Marie Barne ministro lapurtarra, Donibane Lohizuneko alkate izana eta gaur europarlamentari dirauena. Alliot Mariek atxilotuak konspirazio anarkista handi baten partaidetzat aurkeztu zituen publikoki. Gero, auzia aurrera joan ahala eta zenbait hedabidek sakonago ikertu arau, Frantzia hankaz gora jarri nahi omen zuen taldearen istorio hura deusetan geratu zen. Hori bai, hamar atxilotuetako gehienek aste batzuk egin zituzten presondegian, urte bete susmagarrietan ospetsuena zen Julien Coupatek, eta denentzat kalbario luzea epaitegietan.

Magasin General-eko taldea ez dago gaia ezkutatzeko eta Ulule-n diru bilketa argudiatzeko ipini duten idatzian garbi azaltzen dute gaia: “2008an polizia antiterroristaren operazioarekin hasitako aferak eta haren oihartzun mediatikoak  [proiektuaren] irudia markatuko dute luzaroan. Baina agintariek kolektiboa desegiteko jo bazuten kolpea, horren lekuan harremanak sendotu ziren ezbeharrari aurre egiteko, oinarritzat hartuz denena den leku hau”.

Tarnaceko denda-ostatu-bilgunean ez da mugimendua eskas gaur egun, Magasin General-ek Facebooken erakusten dituen ekintzak eta agenda ikusi baizik ez da: afari eta ospakizunez landa, hitzaldiak, kontzertuak, antzerkiak, liburu aurkezpenak, film emanaldi eztabaidaz osatuak... Oso present daude justizia sozial eta klimatikoaren aldeko borrokak, bateko eta beste ZADak, Frantziako Estatuak gogor hartzen dituen etorkin berriekiko elkartasuna, azpiegitura erraldoien kontrakoak, antinuklearrak edo oihanen txikizioa gelditu nahi dutenenak.

Tarnacez gain Millevaches eskualde osoan nabari da mugimendua, 68 osteko baserritar berriei oinordekotza hartu baliete bezala XXI. mendekoek. Kultur elkarteak, ostatu eta denda txikiak, Tele Millevaches herri telebista... eta debate politiko eta sozial beroak. Gentioux en, Tarnacetik harrikada bide, antzeko ostatu-denda-bilgunea zaharberritu eta La Renouée deitu dute, Berriz Hasia. “Herriak bizi behar du” ikasi genuen guk ere gaztetan Ipar Euskal Herrian.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
2024-12-13 | ARGIA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarik gabe abiatuko da KoopFabrikaren ekintzailetza eskola

Proiektu ekonomiko kooperatibo eta komunitarioak abian jartzeko grina duten pertsona eta taldeentzako doako eskola da KoopFabrika. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Urtarrilaren 28an egingo da lehenengo saioa. Olatukoop, Gezki eta Lankiren baliabideei esker antolatu... [+]


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


Proiektu eraldatzaileen bilgune izango da Oiartzun hiru egunez, burujabetzak eta trantsizio ekosoziala ardatz

Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.


Arrigorri

Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.


Mondragonen gidaritza hartu du Pello Rodriguezek, taldearen lehiakortasuna ardatz duela

Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]


Utopia zikinen beharraz

Europako Parlamenturako hauteskundeen biharamunean idazten ditut lerro hauek, garai ilunak, Internazional Erreakzionarioaren garaipena europar legebiltzarrerako hauteskundeetan. Lehenagotik ere bazetorren bolada, eta bizi dugun fase kontserbadorearen berrespena da, baina... [+]


Iruñeko Kale Nagusian 1.500 metro koadroko eraikin bat erosi dute Katakrakek eta Koop57k

Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]


2024-06-14 | ARGIA
Orklik laguntza programa bat zabaldu du proiektuetarako, bere ekintza sozialaren ildoan

Ordiziako Orkli kooperatibak 50.000 euroko funtsa jarriko du "komunitatetik sortutako ekimenak" laguntzeko. Orklidea izena jarri diote programari eta Euskal Herri osoko proiektuak aurkeztu daitezke.


Lau, hiru, bi, bat… Gora Olatukoop! Ekonomia eraldatzailearen festa Donostian

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]


Olatukoop 10. urteurren ekitaldia
Ekonomia eta lurralde eraldaketarako konpromisoa berretsi du Olatukoopek

80 bat lagun batu dira Iruñeko Katakraken aretoan, ekonomia sozial eraldatzailearen erreferentzia bihurturiko Olatukoop sarearen hamar urteak ospatzeko. Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamenak zehatz-mehatz aurkezteko ekimena izan da.


Eroskik 109 milioi euroko etekinak izan ditu 2023an, aurreko urtean baino %70 gehiago

Mondragon taldeko banaketa kooperatiba baikor azaldu da 2023an izandako etekinekin; inflazioak eta kostuen gorakadak jotako testuinguru batean "sendotasunez" erantzun duela azaldu du. Espainiako Estatuan hedatzen jarraitzeko ahalmena eman dio horrek eta 74 supermerkatu... [+]


Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


Eguneraketa berriak daude