Beterri-Buruntza eskualdeko sei udalek martxan jarri duten proiektua da Beterri Km0. Tokiko produktuen kontsumoa bultzatuz lehen sektorea indartzea eta ekoizle berriei aukerak zabaltzea dute helburu. Urtaro bakoitzean eskualdeko herri batean festa eguna antolatuko dute produktu jakin bat bultzatzeko. Negukoa abenduaren 1ean izanen da Astigarragan, arkumea protagonista hartuta.
Aurtengo maiatzean izan genuen lehenengoz Beterri Km0 estrategiaren berri, proiektuaren bultzatzaileek Hernanin egindako aurkezpenean. Hernani, Urnieta, Usurbil, Astigarraga, Lasarte-Oria eta Andoainek osatzen duten Gipuzkoako eskualdean tokiko produktuen kontsumoari bultzada ematea da egitasmoaren lehen helburua. Baina, nola lortu hori? Galderari erantzunak bilatzeko elkarlanean hasi ziren Behemendi Landa Garapenerako Elkartea, Karabeleko etxaldea, Ximaurpila elkartea eta Hiritik At eta Tapuntu Kooperatibak. Ta Puntu proiektuaren komunikazio alorraz arduratzen da eta Hiritik At kooperatibak zuzendaritza teknikoa darama.
Andoni Egia Olaizola Beterri-Buruntza eskualdeko garapen teknikariak azaldu duenez, duela hiruzpalau urte abiatu zen proiektua: “Behemendi Elkarteak hipotesia egin zuen orduan: eskualdean agroekologian ziharduten geroz eta ekoizle gehiago zeuden eta aurrera begira produktuak merkaturatzeko arazoak sor zitezkeen”. Ordura arte martxan zituzten merkaturatze bideak, saskien banaketa esaterako, mugak zituela ohartu ziren, eta aukera berrien bila hasi ziren.
Marka bat baino askoz gehiago
Alde batetik, bertako produktuen identifikazioa errazten duen marka moduan uler daiteke Beterri Km0. “Marka bat sortu da izen batekin eta euskarri batzuekin. Pegatinak ditugu, esaterako, bertako produktuak dituzten dendak eta produktuak berak identifikatzeko”, dio Mikel Olaiz Garmendia Ta Puntu kooperatibako kideak. Eskualdeko komertzioetan eta jatetxeetan tokiko produktuen eskaintza zabaltzea da proiektuaren asmoetako bat. Horretarako eskualdeko ekoizleen katalogoa sortu dute, prezioak eta informazioa banatzaileen esku jarri eta tokiko produktuak eskuratzea errazteko.
Dena den, marka hutsetik askoz harago doan egitasmoa da Beterri Km0. Tokiko produktuen banatze sistemaren inguruan hausnartu nahi izan dute bultzatzaileek. Dendez eta jatetxeez gain, non gehiago eskaini daitezke bertako produktuak? Identifikatze lan horretan, aukera on bat aurkitu dute: jantoki kolektiboak.
Jantoki publikoetan, bertako produktuak
“Bertako produktuen kontsumoa sustatu nahi badugu, eta administrazio publikoak aitzindari eta eredu izan behar badu, bada, goazen administrazio publikotik bertako produktuen kontsumoa bideratzera”. Ideia horri tira eginez, jantokiak zituzten eskualdeko gune publikoen lizitazioak aztertzeari ekin zioten: “Lizitazioekin jantoki publikoak enpresa bati esleitzen zaizkio, baina hor badago klausula anbientalak jartzerik”, ohartarazi du Egiak. Epe laburrean bukatzen ziren lizitazioei klausula anbientalak ezarri eta jantoki horietan eskaintzen diren produktuak 25 kilometroren bueltan ekoiztuak izateko baldintza ezarri dute.
Oraingoz, Hernaniko zaharren egoitzako, polikiroldegiko eta eguneko zentroko jantokietan daude martxan bertako produktuez osatutako menuak. “Hernaniko zahar egoitzan, adibidez, egunean 200 bazkari eta 130 afari ematen dira. Urtean 50.000 menutik gora dira”, kalkulatu du eskualdeko teknikariak. Hernaniko eta Usurbilgo haur eskoletako eta Andoaingo Galardi Udal Haur Eskolako jantokietan ere eskaintzen dituzte eskualdeko produktuak otorduetan. Egiaren hitzetan, “helburua da ekoizpena baino kontsumo handiagoa sustatzea, gero hortik lur berriak bilatu eta ekoizle berriei ateak zabaltzeko”.
Lurren errolda eta ekoizleen formakuntza
Behin tokiko produktuen kontsumoak gora eginda –jantoki publikoetako eskariarekin jada gertatzen ari dena–, proiektuko kideek jakin badakite egungo eskualdeko ekoizleen eskaintza txiki geldituko dela. Oztopoa baino aukera dela ikusten dute, ordea. “Behemendirekin lurren errolda egiten ari gara –dio Olaizek–, eskualdean libre dauden lur publiko eta pribatuak identifikatzeko eta ekoizle berrien esku jartzeko”. Oraingoz bi hektarea hartu dituzte Astigarragan eta Andoainen eta denera lau lanpostu sortu.
Koldo Huegun Zapirain, oilasko ekoizlea: “Elikadura, hori bai dela ekintza politikoa. Euskal Herrian kontsumitzen dugunetik %5 inguru soilik da bertan ekoitzia, hortxe dago koska”.
Formazioari garrantzi handia eman diote Beterri Km0 proiektuan. Hainbat saio eskainiko dizkiete eskualdeko ekoizleei –zaharrei zein berriei– hurrengo hilabeteetan: ekoizpenaren jasangarritasunari lotutakoak zenbait –nekazaritza organikoa, bio-ongarriak…– eta enpresaritzari eta marketinari lotuak beste batzuk, ekonomia sozial eta eraldatzailearen baitan proiektuak bideragarri izan daitezen.
Proiektua laburbilduz: “Bertako produktuen kontsumoa sustatzea, ekoizpena kontsumo horretara bideratzea eta aldi berean ekoizpena zabaltzea hortik lanpostuak sortzeko; eta ekoizleei formazioa eskaintzea proiektuak bideragarriak eta ingurumenarekiko jasangarriak izan daitezen”. Oinarri sendoa ezartzeko hanka askoko ekimena da, beraz, Beterri Km0.
Koldo Huegun Zapirain oilasko ekoizle usurbildarra proiektuko eta Lumagorri elkarteko kide da. Argi du modu honetako egitasmoak nahitaezkoak direla sektorea suspertu nahi bada. “Gipuzkoan lehen sektorea erdi hilda dago ez delako potentziatu, laguntzeko modua ez delako egokia izan. Instalatzeko eta produzitzeko laguntzak eman bai, baina gero lehoietara bota gaituzte eta ezinezkoa zaigu handiekin leihatzea. Bukaeraraino lotu behar da tokiko produktuen bidea, kontsumitzailearenganaino, Beterri Km0 proiektuak lotu nahi duen bezala”, dio.
Euskal Herrian dagoen kontzientzia politikoa elikadurara eramatea proposatzen du ekoizleak: “Hori bai dela ekintza politikoa, elikadura. Euskal Herrian kontsumitzen dugunetik %5 inguru soilik da bertan ekoitzia, hortxe dago koska. Lanpostuak, elikagaien kalitatea, ingurumenaren zaintza… Guztia dago horri zuzenean lotuta”.
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]
Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen sektoreak nozituko du gehien norgehiagoka... [+]
203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen Federazio Nazionalak Europako Batzordean. Bata, lege-proposamenari esker botere gehiago jasoko... [+]
Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]
Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Konturatu orduko, 119 arkume jaio dira etxean, eta hamahiru ardi baino ez zaizkigu gelditzen erditzeko. Aurrerakoak diren urruxak jada izendatuta dauzkagu; horrek, inplizituki, esan nahi du hiltegira eramango ditugunak zeintzuk diren badakigula. Bereizte ariketa horretan... [+]
Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Artiletan sustraitzeak ematen duen bakeak salbatzen nau maiz, kanpoko zein barruko ekaitzetatik. Artilea baino bakegile eraginkorragorik ez dut aurkitu inguruan. Bere indarra areagotzen da odola, karena eta oritza tartean badaude; artilearekin batera haiek ere ehundu baitute... [+]
Arrantza handi eta industriala defizitarioagoa da sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki arrantza txikiaren alboan; arrantza txikiak baino dirulaguntza publiko dezente gehiago jasotzen ditu; eta are, soilik laguntza horiei esker bizirauten du. Horixe erakutsi du Frantziako... [+]
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]