Euskal Herria komunitate beregaina eta independentea izan daiteke etorkizunean, eta horixe da berton bizi garenoi komeni zaiguna. Jakin behar dugu, ordea, bideak zabaltzen. Kontu hau oso modu egokian ari da plazaratzen Eusko Ikaskuntza, bere Kongresu ibiltarian (Baionatik Oñatira, Gasteiz, Iruñea, Bilbo eta Donostia bidean eginda), eta hortik irakaspen bikainak lortuko direla uste dut.
Azkenaldian han eta hemen zabaltzen ari da kezka: ez ote den gero eta ahulagoa Euskal Herriaren izaera komunitarioa. Ez dagoela lurralde guztiak elkartzeko moduko sinbolo edota ikurrik; administrazio berezituen egunerokotasunak urrundu egiten gaituela elkarrengandik, edota euskaldun izatearen kontzientzia bera lainotzen ari dela, batez ere belaunaldi berrietan.
Euskal Herria ez da asmakizun akademiko edo politikoa, errealitate errotua da, eta erro horiek ondo zehaztea komeni zaigu, gerora proiektatzen dugun komunitate beregainak oinarri sendoak izan ditzan
Euskal Herria ez da asmakizun akademiko edo politikoa, errealitate errotua da, eta erro horiek ondo zehaztea komeni zaigu, gerora proiektatzen dugun komunitate independenteak oinarri sendoak izan ditzan. Kontua ez da orain daukagun puzzle soziologiko-linguistiko-administratibo honetako zatiak elkarren ondoan jarri eta horri konfederazio plurala deitzea. Zatiketa, zapalkuntza, inposaketa edo ordezkatze behartua ezin direlako, besterik gabe, “aniztasun librearen agerpen” kontsideratu. Goazen, beraz, erroetara eta ikus dezagun benetan zergatik eta zertarako merezi duen Euskal Herria eraikitzea. Zeintzuk diren nazio eraikuntza horren helburu kolektiboak.
Etorkizuneko Euskal Herria ez da paper zuri baten gainean marraztu daitekeen zerbait. Errealitate gordinaren gainean ari gara lanean. Barne eta kanpo errealitate ezin gordinagoa, baina irakaspenez betea. Katalunia gugandik hurbil dugu, zentzu guztietan. Prozesu katalanak ireki du une honetan Espainiako Estatu esklerotikoaren krisi sakona, eta hori bera guretzat ate irekia izan daiteke, Euskal Herria eraikitzeko estrategia partekatua adosteko gai bagara. Behar den denbora guztia emanda, baina helburuetan argia eta erabakietan ausarta eta koherentea.
Euskalduntasun berriaren baloreak ez dira esentzia abstraktuak, ez dira amets utopikoak. Balore zehatz eta sustraituak dira, euskaratik hasi eta gure kultura komunitarioak dituen ezaugarri positibo guztietatik jarraituz. Gure historiaren irakurketa positiboak gure esku jartzen duen oinordetza benetako altxorra da etorkizuneko euskaldunon komunitatea irudikatzeko orduan. Euskal Herriaren jakintza partekatu behar dugu eta nazio eraikuntzan proiektatu. Baina has gaitezen, orduan, horretarako tresnak eskuratzen: hezkuntza sistema independentea, komunikabide-sare beregaina, sistema politiko-administratibo beregainak. Has gaitezen gaurtik geure buruaren jabe izaten.
Errotik berritu, etxetik hasita. Ituna berton, ezer baino lehen. Aski da alde bateko L´ésprit republicain eta besteko Pacto con la corona horietaz. Mila ipuin kontatu digute orain arte, gainean jarri dizkiguten bi sistema inposatzaile eta asimilatzaileak zuritzeko intentzioz, baina estatu horien krisia, itxikeria eta inboluzioa inoiz baino nabarmenagoak dira orain. Badugu zer irabazi euskaldunok Euskal Herria errepublika independente bezala antolatzen badugu. Eraikuntza langileak behar dira hemen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]