Pinu azkarraren koloreak

Pinuaren panorama belztu da, batez ere insignis pinuarena (Pinus radiata). Pinu beltza edo pinu azkarra ere deitzen zaio. Pinu beltza, izan ere, bera hazi izan den mendien paisaia belztu egin baita; urte guztiko sasoi guztietan beltzak dira pinu horren pinadiak. Urruti-urrutitik urdinak diren itxura egiten dute, baina hori ilusio bat da, lilura bat; ispilatze baten antzekoa da; urrutira, izan ere, mendi eta zuhaizti guztiak urdinak dira. Begieran duzun paisaiari begiratu eta urrunen den lurraldea urdin ikusiko duzu, beti. Horrexegatik lur sail ttiki batean handiagoa den itxura sortu nahi baduzu, jarri mugan landare urdinak, benetan urdinak diren zuhaitzak, adibidez.

Urdinaren itxura eginagatik ere, are gehiago belztu da pinu beltzaren panorama. Belztu, baina baita urdindu ere. Uhertu eta turbustu zaio bizimodua pinu beltzari. Beltzari urdindu zaio etorkizuna. Izan ere, urdintzea akabera da. Urdintzen dira ilea eta bizarra. Urdintzen da ogia lizunetan loratzen edo mutxitzen denean. Urdintzea deitzen zaio grisa jartzen denari.

Datorren margotik datorrela, gristen dena bukatzen hasten da, akaberarantz doa. Nor direnetan grisa hitsa ere bada. Histu da pinu beltza. Goibeldurik izango dira bere ama eta amona pinuak, beltzak haiek ere. Beltza gristu. Ahuldu, eskastu... Eskasten ari da pinu beltza. Eskastu desagertu ere bai baita. Eskastu hil ere bai baita. Eskastu galdu ere bai baita. Eskastu desagertu ere bai baita. Eta ezin eskastuzkoa, saihetsezina, nahitaezkoa, halabeharrezkoa.

Berdea, beltza, urdina, grisa; kolore mordoxka bere egiten ari da pinua, pinu beltza. Baina gorriak zain ditu. Gorriak eta gorriagoak ezagutu eta igarotzeko dago oraindik. Pinu beltzak gorrituta ikusten ditu aldameneko pinuak, bere buruari ezikusiarena eginez. Izan ere, ederki asko daki, aspaldi, aspaldi hasi zela bere kastaren, eta tartean bere gainbehera. Badaki lurreko onddoak eraso ziola, bere amari eraso zion bezala. Eta badaki azkenaldian airez etorritako beste onddo batzuk hostajea erasotzen ari zaizkiola, hasieran hostoetan orbantxo batzuk sortuz, gero hostoaren buelta guztia itoz eta, amaitzeko, hostoa gainetik kenduz. Bere bihotzeko hostoa, jakia sortzen dion hostoa, zeina gabe hiltzea besterik geratzen ez zaiola dakien hostoa. Hostorik gabe eraitsi egingo da, eta ahuldutako egurrean onddo zuri eta horiak loratuko dira, pinu azkarraren ortzadarra borobilduz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pinu insignisa
2019-04-03 | ARGIA
Pinuen gaitzak 95.000 hektarea kutsatu ditu dagoeneko EAEn

35.000 hektarea pinudi oso kaltetuta eta beste 60.000 hektarea gaitzak eraginda daude dagoeneko EAEn, arbolak akabatzen ari den onddoak kutsatuta. Gaitz honek kalteturiko lurrazala bikoiztu egin da azken hilabeteotan, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako... [+]


2019-03-04 | Naturkon
“Oxido kuprosoarekin 1.050 hektareatan tratamendu esperimentala egiteko asmoa dute”

Madrilek ez du baimenik eman aire bidez Gipuzkoako eta Bizkaiko pinudiak oxido kuprosoarekin tratatzeko. Hala ere, Jaurlaritzaren esanetan, aurrerantzean baimena emateko aukera ez omen du baztertzen, baldin eta tratamendua eraginkorra dela eta ingurumen kalteak onargarriak... [+]


2019-02-26 | ARGIA
“XXI mendeko Euskal Herriko basogintzaren erronkak”: bideoz ikus daiteke Villabonako eztabaida

Pinuaren gaixotasunaren krisiak eraginda batik bat Bizkaia eta Gipuzkoan basogintzaren inguruan berotu den eztabaida argitze aldera, Alkartasuna fundazioak (Eusko Alkartasuna) Amasa-Villabonan mahai baten inguruan bildu zituen aferaz iritzi ezberdin eta kualifikatuak dituzten... [+]


Ingurumen delituengatik inputatutako enpresa bat darabilte administrazioek egurgintza sektorea formatzen

Egurra ekoizteko eredu intentsiboaren krisi larriaren aurrean, igaro den abenduan Eusko Jaurlaritzak baso jabeentzako formazio teknikoko saio bat antolatu zuen, hizlari gisa Bosques 2000 enpresako ordezkariak erabiliz. Hitzaldi tekniko hau HAZI enpresa publikoak antolatu zuen,... [+]


Aitziber Sarobe (Naturkon)
“Pinudiena lehen sektoreak bizi duen egoeraren metafora da”

Otsailaren 5ean, Aitziber Sarobe biologoak eta Naturkoneko kideak hitzaldia eskaini zuen Soraluzen Gipuzkoarako baso politika berri bat izenburupean. Hizketagai izan zituen pinuaren gaixotasuna eta basogintzaren krisia, eta eman zituen "gertatzen ari... [+]


2019-01-11 | ARGIA
Pinuen fumigazioaren aurkako mozioak aurkeztu ditu Naturkonek gipuzkoako zenbait udaletan

Hainbat talde ekologista eta naturzale biltzen dituen Naturkon elkarteak mozio bat aurkeztu du Gipuzkoako zenbait udaletan eskatuz udalok debekatu dezatela beren lur eremuetan insignis pinuak oxido kuprosoz fumigatzea eta beste erakundeei bezala lurjabe eta herritarrei eska... [+]


2018-12-17 | ARGIA
Pinuen fumigazioaz Tapia sailburuari gezurretan aritzea aurpegiratu dio Naturkonek

Hainbat talde ekologistaren bilgunea den Naturkon elkarteak Arantza Tapia sailburuari oxido kuprosoz pinudiak airetik fumigatzeko baimenez gezurretan aritzea aurpegiratu eta eskatu dio publikoko zuzendu dezala oker esandakoa.


2018-12-17 | ARGIA
Bilbao Medical Science Academy against fumigating pine trees

This Basque Autonomous Community association has asked the authorities not to fumigate pine trees affected by harmful fungi using copper oxide because that would be harmful to public health and the environment.


2018-12-10 | ARGIA
Pinudiak airetik oxido kuprosoz ez fumigatzea eskatu du Bilboko Mediku Zientzien Akademiak

1895ean sorturik 120 urte baino gehiago dituen BMZA Bilboko Mediku Zientzien Akademiak gaur kaleratu duen agirian Euskal Autonomi Elkarteko agintariei eskatu die ez dezatela oxido kuprosozko fumigaziorik erabili gaitzak jotako pinudien gainean, lekuko herritarren osasuna eta... [+]


2018-11-20 | Naturkon
Pinuaren gaitzaren inguruan hainbat urrats egin ditzala eskatu dio Naturkonek Gipuzkoako Foru Aldundiari

Joan den asteazkenean, hilak 7, helarazitako gutun baten bidez, hainbat eskaera luzatu dio Naturkon Gipuzkoa kolektiboak Gipuzkoako Foru Aldundiari, pinuari eraso dion onddoaren eta haren aurka jarduteko Aldundiak hartutako erabakiaren inguruan. Zehazki, galdetu dio zer... [+]


2018-11-16 | Jakoba Errekondo
Mendia eta basoa zertarako?

Bedaion urtero egiten dute Herriko Azoka urriak eta azaroak elkar maite duten egunetako igande batean. Aurten ere bertan nintzen, Antton Olariaga handiarekin batera egindako Landareak Lantzen 2019 gida-liburua eskaintzeko eta jendearen galderak eta zalantzak argitzen saiatzeko... [+]


2018-10-24 | Maite Aristegi
Pinu intsignisa: urre berdea izurrite gorri

Urre berdea zena izurrite gorri bihurtu zaigu. Eta gurera ere iritsi da pinuak ihartzen dituen onddo dontsu hori! Dozena bat urtera gure jubilazio sarrerak osatzeko balio behar zuena, bota eta huskeria baten truke eman behar. Eta ingurukoak ere berdin: dirutzak galtzeaz gain,... [+]


2018-10-17 | ARGIA
Pinuen gaitzari aurre egiteko oxido kuprosoa erabiltzea oso toxikoa dela salatu dute

Pinuen gaitzari aurre egiteko Jaurlaritzak eta EAEko hiru foru aldundiek aurkeztu duten plana gogor kritikatu du Naturkon kolektiboak, besteak beste gaitzari aurre egiteko erakundeek proposatu duten oxido kuprosoa toxikoa baita: “Azalduko al digute gure ordezkariek nola... [+]


2018-10-11 | ARGIA
Pinuen gaitzari aurre egiteko plana aurkeztu dute EAEko erakundeek

Dagoeneko EAEko pinuen %33,15 kaltetu dituen onddoari aurre egiteko, oxido kuprosoa erabiltzea proposatzen du planak, beste hainbat neurriren artean. Izan ere, antzeko kasuetan erabili dute eta emaitza onak lortu dira. Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako... [+]


2018-10-10 | Naturkon
Naturkonek Baskegurri erantzuten dio eta Gipuzkoako Aldundiari basogintza politika aldatzea eskatzen

Gipuzkoako (eta oro har Euskal Herriko eremu atlantiarreko) pinudiek bizi duten hondamendia dela eta, basoen kudeaketaren gaiak gaurkotasun handia hartu du. Tentuz irakurtzekoak dira administrazioen eta ikerketa zentroen azalpenak, baina bereziki, Baskegur Euskadiko Egurraren... [+]


Eguneraketa berriak daude