Ahots handiak, emozio gutxi

La Bohème. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Pedro Halffter. Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin. Bilboko Abesbatza Elkartearen umeen korua: Zuzendaria: Jose Luis Ormazabal. Eszena Zuzendaria: Mario Pontiggia. Bakarlariak: Ainhoa Arteta, Teodor Ilincai, Artur Rucinski, Jessica Nuccio, David Menéndez, Krzysztof Baczyk eta Fernando Latorre. Euskalduna Jauregia. Urriaren 20a.

Ez dakit izenburuarekin dena esanda ematen duen, baina hala bada, ñabardura asko egin behar ditut emanaldi honen inguruan.

Zer esanik ez, Puccini-ren La bohème, konpositore toskanarraren opera onenetako bat da, eta publikoaren faboritoenetako bat, hain kantu ederra, orkestrazio egokia eta libreto sinple eta hunkigarria ditu. Beraz, titulu aproposena denboraldiaren hasieraren arrakasta bermatzeko. Eta, dudarik gabe, arrakastatsua izan zen OLBEren 67. denboraldiaren lehenengo saio hau.

Bestalde, txaloaldi errazak lortzeko proposamen honen atzean kalitatea zegoen. Teatro Massimo di Palermoko produkzio klasiko eta soilak opera honen ikuspegi tradizionala eman zuen, baina zinez eraginkorra. Pariseko Quartier Latina bere bizitasun guztiarekin agertzen zen, oso ondo birsortuta. Nahiz eta eszenaratze sinplea izan, edo, agian, konplikaziorik gabeko mise en scène honengatik, gure arreta obraren akzioan eta batez ere musikan zentratu zen.

Pedro Halffterek doitasunez zuzendu zuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Soinu-oreka ederra lortu zuen eta fintasunez azpimarratu zituen aria guztiak. Bilboko Operaren Abesbatza eta Bilboko Abesbatza Elkartearen umeen korua fin aritu ziren uneoro.

Azkenik, bakarlariei buruz, zer esango genuke, batean kale, bestean bale. Beharbada han zeuden irakurleek pentsatuko dute ez dela oso justua hau esatea, hain ahots ederrak luzitu baitzituzten. Eta egia da. Baina La bohème bezalako obra dramatikoan, non sentimendu eta pultsio guztiak bai musikan bai giroan islatuta dauden, ezin da “ondo kantatu” besterik gabe. Are gehiago, esango nuke garrantzi handiagoa duela emozioa transmititzeak perfekzio bokalak baino. Teodor Ilincai tenore errumaniarrak ahots polita eta boteretsua du, baina adierazkortasuna falta zaio, eta horrexegatik ez zen publikoarengana iritsi. Gure Ainhoa Artetak erraztasunez abestu zuen, bai, baina ukitu engolatua eman zion pertsonaiari eta ez genuen ikusi edo entzun Mimi gazte eta inozo hori. Pena. Jessica Nuncio sopranoak, Musetta-ren rolean, ondo abestu zuen, Quando m’en vo aria famatua ederra iritsi zitzaigun. Gainontzeko bakarlariak eraginkortasunez aritu ziren.

Opera honen bukaeran, negar egiten dut beti. Emanaldi honetan, ez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Existentzia mugimenduan jartzea

TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an

-----------------------------------------

Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]


2024-12-20 | Iñigo Satrustegi
Nora egon gara begira

Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.

-----------------------------------------------

Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Israelen aurkako protesta egin dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batean Iruñean

Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Xedea eta fedea

UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non:  Santa Klara ermitan (Ondarroa)

--------------------------------------------------------

Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


Eguneraketa berriak daude