Aman Komunak taldekoek hiru hilean behin biltzen dira Euskal Herriko tokiren batean, bertako proiekturen bat auzolanean bultzatzeko. Ohikoan, egun batean hausnarketarako baliatzen dute eta bestean auzolana dagokion proiektuaren bueltan. Ondoko artikuluan Joseba Alvarerezek azaltzen digu bere muina.
Inguratzen gaituen mundua bezala, Euskal Herria ere errotik aldatu da azken hamarkadatan. Mota guztietako izugarrizko eraldaketak bizi izan ditu gure herriak, bai lan harremanetan, bai kontsumo ereduan, bai jendarte antolaketan, baita gure eguneroko bizitzaren beste mila alorretan ere. Eta beldur naiz euskal indar politikoen aldetik eskaini izan zaizkigun proposamen politiko historikoak ez ote diren lekuz kanpo geratu, pairatu dugun eraldaketa prozesuaren abiadurari ezin eutsiz. Izan ere, esan nahi bera ote dute gaurko eta atzoko “euskaldunak”, “Euskal Herriak”, “independentziak” edota “sozialismoak” kontzeptuek, adibidez.
Baina formak asko aldatu badira ere, edukia betikoa ez ote den, edota oso antzekoa ez ote den, pentsatu beharko genuke. Izan ere, gaur, atzo bezala, sistema kapitalistak, heteropatriarkalak orain, herriak, herritarrak, langileria miseriara eta uniformizaziora kondenatzen ditu, belaunaldi berrien bizimodua zalantzan jartzeraino. Eta gainera, krisiaren aitzakian egoera gogortu dute, segurtasunaren izenean herritarron oinarrizko eskubide zibil, politiko, ekonomiko eta kulturalak gehiago zapuztuz. Horrela ikusita, aldaketa gutxi, ezta? Kapitalismoak, klase borrokak, formaz aldatu du, baina edukiz betikoa da.
Kapitalismoak formen eztabaidetara eraman nahi gaitu, edukia aldatzen ez den bitartean formak aldatzeko prest dagoelako. Eta beldur naiz pragmatismoaren izenean, eta jendartea asko aldatu dela argudiatuz, euskal indar politiko gehienen eskaintza berria ez ote den nagusiki formen eztabaidara mugatzen, benetako eraldaketa helburutzat duten jendarte mugimenduengandik zein herritar eta langileengandik aldenduz. Horretan datza Euskal Herrian ematen ari den aldaketarik bat.
Ondorioa argia da, gero eta gehiago dira indar politikoak alde batera utzi eta beraien lana, ekarpena, baita borroka ere, jendarte mugimenduetan edota eragile sozialetan ematen duten euskal herritarrak. Euskal Komunitate Soziala indartu da azken hamarkadatan, zalantzarik gabe, baina garai batean ez bezala, egun ez du bere burua nagusiki inongo eskaintza zehatz eta batez ere praktika politikoan ikusten. Euskal Espazio Soziala asko indartu da eta gehiago egituratuko da datozen urteetan, eta oraingoan espazio autonomo, autogestionatu eta desobediente moduan egiten ari da. Eta zorionez, nagusiki euskaraz egiten ari da, euskalduna delako. Alderdi politikoentzat, honakoa aukera aproposa izan daiteke mugida guzti hauekin partekatu nahi dituzten ardatz eta egin moldeen inguruan erabaki egokiak hartzeko.
Izan ere, Euskal Herriko jendarte mugimenduak ez du sistemaren formazko eraldaketa bilatzen, fondokoa baino. Lurralde Askean ondo esaten dugun moduan, Euskal Herria Bizimodu Onaren herria bihurtu nahi dugu jendarte mugimenduok eta horrek konpromiso eraldatzaileak hartzea eskatzen du, pausoka gure alternatibak eraikitzea eta bidean jarriko dizkiguten oztopoen aurrean, desobedientziaz, ekintza zuzenaz, kolaborazio ezaz ala erresistentziaz jokatzea. Euskal indar politiko nagusiak ere bide horiek landu eta asumitzeko prest agertuko ote dira?
Eta horixe da Aman Komunak sarean ala Zubietan Lurralde Askeak antolatutako Iraultza Txikien Akanpadan bildu ginen pertsona, talde eta eragile ezberdinek dagoeneko egiten ari garen lana, mota guztietako proiektu autogestionatuei lehentasuna emanez eta hauen arteko elkarlana zein ezagutza bilatuz.
Joseba Alvarez, Aman Komuneko sareko eta Lurralde Askea taldeko kidea
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.