Ez dut maite baina bai

Neba-arrebak! Rocio Bonilla. Ilustrazioak: Rocio Bonilla. Itzulpena: Gerardo Markuleta. Algar, 2018. 52 orrialde haurrentzat.

Algar argitaletxe valentziarrak zortzi album argitaratu ditu euskaraz azken urte hauetan, eta horietako erdiak Rocio Bonillak eginak. Liburu bitxiak dira, eta egitura aldetik hauxe dugu horren froga argiena. Neba-arrebak! alde bietatik irakur daitekeen obra dugu, ez du atzeko edo aurreko alderik, irakurleak bi azal aurkitzen ditu liburu honetan (ohiko azal eta kontrazalaren ordez). Eta bi azal dituenez bi istorio irakur daitezke, bi narratzaile, baina egitura bera errepikatuta. “Ez dut arreba maite” esaldiarekin ekiten dio bere kontakizunari mutilak; “ez dut anaia maite” esaldiarekin, aldiz, neskak. Eta bai batak bai besteak neba-arrebaren alde txarrak aipatzen ditu, zergatik ez duen maite (txikia sentiarazten duelako, zapaltzailea delako; dena txikitzen duelako, negarrontzia delako…). Baina, askotan gertatzen den bezala, uste baino maiteago dugu pertsona hurbil hori. Kontakizuna hitzen eta irudien bidez egiten du Bonillak; hitz gutxi eta irudi esanguratsuen bidez mezu argia adieraziz irakurketa errazten digu.

Mila arrazoi egon daitezke neba-arreba bat gorrotatzeko, eta horietako batzuk aurki ditzakegu obra honetan. Mila arrazoi neba-arreba maitatzeko.

Rocio Bonillaren liburua benetan da atsegina, gustura irakur-ikusten dena eta haur txikiekin une atsegina igarotzeko aproposa (altzoan dituzula… edo talde txikitan eskolan); izan ere haurrei egunero gerta dakizkiekeen istorioak dira eta, amaieran, ukitu umoretsua irakurlea irribarrez uzteko.

Umorea, baina, ez da amaierako kontua soilik, batez ere amaieran ageri arren, kontakizunean zehar neba-arreba bakoitzak bestea animalia baten bidez irudikatzen baitu eta honek horrela jokatzen duela kontatu. Narrazioaren erritmoan, gainera, irudietan protagonista hainbat aldiz agertzeak bizitasun handia ematen dio kontakizunari eta horrek, hainbatetan, areagotzen du umore kutsua.

Liburu ederra da Gerardo Markuletak euskaratu duen obra hau, bitxia, entretenigarria, umoretsua eta hunkigarria. Merezi du haurra altzoan hartuta eta ohean dagoela liburua hartu eta berarekin gozatzeak; merezi du taldetxoari irudiak erakutsiz kontatzeak. Eta, zergatik ez, agian zuk ere une atsegina igaroko duzu Rocio Bonillak egiten digun proposamenarekin.


ASTEKARIA
2018ko urriaren 21
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Zentauroak, unikornioak…

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022

------------------------------------------------

Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]


Aliziaren zikloa euskaraz

Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa:  Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024

-------------------------------------------------------

Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]


Argia, aldika

Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023

-------------------------------------------------

Lukiren narrazio liburua hamarna orriko (gutxi gorabehera) bederatzi ipuin laburrez dago osatuta: Argialdiak. Izenburutik abiatuko gara, izan ere, argialdi hitzak argitasuna, araztasuna,... [+]

Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Ez da gerra onik

Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024

-------------------------------------------------

Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]


Eguneraketa berriak daude