Espektakuluari kantatzen dio Gari-k. Eskandaluari Rafaelek. Eta halaxe gabiltza. Espainian eskandaluz eskandalu. Euskaldunok espektakuluari so.
Ikusle finen moduan, telesailaren ale guztiak irensten gabiltza banan-banan. Lehenengo denboraldian ustelkeria; bigarrenean ogasunari iruzurrak eta master eta abarretako titulu faltsuak; hirugarrenean estoldetako bilkura eta grabazioak, ministro-kideei irainak… Nahi beste luzatu daiteke trama, argia ikusteko prest lozorroan dagoenak horrexetarako ematen baitu, nahi besterako. PP eta PSOE tartekatu dira Gobernuan, Espainian frankismoa erreformatu eta demokrazia izendatzen duten hori hasi zenetik. Denbora horretan eta gaur arte, alderdi horien kide garrantzitsuenak izan dira botere ekonomikoekin batera Estatuko botere sarea ehundu dutenak, non eguneroko ogia, pribilegioak, eroskeria, klientelismoa eta, batez ere, guztia ezkutatzeko paktu ez idatzi bat izan diren. Estamentu guztiek hartzen zuten parte, komunikabideek barne. Interesak interes, brotxa lodienetik kotoi zuriaren frogara igaro ei dira orain.
Gelako talde osoari galdetu nion ea ba ote zekiten Ogasun sailburua zein den. Arrastorik ez. Madrilen azken boladan protagonista izan diren ministro guztien izenak, ordea, ezagunak egiten zitzaizkien. Ez da harritzekoa, "Teleberri"-n ere zuzeneko konexioa egin baitzuten Montón Osasun ministroak dimititu zuen egunean
Printzipioz irudi luke alderdi horientzat eskandaluen dinamika hau mingarria izan daitekeela. Baina PP eta PSOE batzen dituen helburu sakrosantuari dagokionez, alegia, Espainiaren batasuna betikotzeari begira, ez da bat ere kaltegarria sortutako eskandaluen dinamika. Are, Estatuko punta batetik bestera Madrilgo metropoliari begira bizitzea da, hain zuzen, lekukoa jaso zutenei frankismoak utzitako desideratuma. Arreta gunea non, eskema mentala han. Proiekzio mediatikoa zerk, horrexek garrantzia. Hortik sortzen dira erreferentzialtasun politikoak. Telebista minutuen eta bozka kopuruaren arteko erlazioa zuzenki proportzionala da ikuskizuna eta politika batzen diren garaiotan. Hortaz, zalantzarik ez: egin dezatela berba, nahiz eta gaizki esan.
Zorionez Euskal Herrian baditugu zurrunbilo horretatik at euskal politika eta euskal gaiak agendaren erdigunean kokatzen dituzten komunikabideak. Ez da kasualitatea komunikabide horiek euskaraz izatea. Alabaina, ezin liteke esan gure jendartea hortik at bizi denik. Atzo pasilloko elkarrizketa informalean ikasleei (publizitateko laugarren mailako gaztelaniazko taldeari) galdetu nien ea ba ote zekiten zer gertatzen den EAEko aurrekontuekin. Erantzunik ez. Ondoren, klasean bertan, beste kontu bat aitzakia hartuta talde osoari galdetu nion ea ba ote zekiten Ogasun sailburua nor den. Arrastorik ez. Madrilen azken boladan protagonista izan diren ministro guztien izenak, ordea, ezagunak egiten zitzaizkien. Ez da harritzekoa, Teleberri-n ere zuzeneko konexioa egin baitzuten Montón Osasun ministroak dimititu zuen egunean: “Escándalo, es un escándalo: hau espektakulua, salalala”.
Politikaren banalizazioaren aurrean, ikusle hutsak diren herritarrak sortzen dira, eta eguneroko bazka politikarekin zerikusi gutxi eta pertsonen ibilbide pertsonal malkartsuekin lotura handiagoa duten gaiak dira. Espektakularizazio horretan, jendearen bizimoduan benetako eragina duten gaiek (aurrekontuek esaterako) aspergarriak dirudite. Euskal eremu politiko eta komunikatiboa indartu nahi badugu, bi aukera baino ez ditugu (tarteko grisak alde batera utzita): 1) edo politikaren muina beste gune batzuetara ekartzen dugu, albistegi eta titularretatik hasi, aktualitateko programetatik eta iritzi artikuluetatik igaro eta kaleko elkarrizketetara arte; edo 2) espektakulu berri batean aktore bihurtzen gara. Bestela, gure partez, beste batzuek jarraituko dute antzezten.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]