Euskal Herrian izan da Francia Elena Márquez Mina lider afrokolonbiarra, ekintzailea, giza eskubideen defendatzailea eta 2018ko Goldman Ingurumen Sariaren irabazlea. REAS Euskadi, Paz con Dignidad, OMAL eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak antolatutako Trantsiziozko Alternatibak Herri-Ekonomi Baterantz nazioarteko ikastaroaren baitan etorri da.
Mundu osoan hilketak eragiten dituen eredu ekonomikoaren kontrako erresistentzia borrokak ardatz, afrikarren ondorengoen komunitateak Kolonbian bizi duen egoera eta herrialde horretako bake testuingurua izan ditu hizpide Márquezek. Cauca departamentuko iparraldean kokatzen den Suarez udalerriko Yolonbó arbasoen lurraldean jaioa, lurrotan egiten den legez kanpoko meatzaritzaren kontrako borrokaren buru da, eta horregatik jasandako mehatxuak tarteko defendatzen dituen lurretatik alde egin behar izan zuen 2014an.
XVII. mendean beren arbasoak Afrikatik Kolonbiara esklabo eraman zituztenetik, afrokolonbiarrak Márquezek defendatzen dituen lurretan bizi izan dira. Urte guzti horietan meatzaritza artisaua eta nekazaritza izan dituzte bizibide, baina 80ko hamarkadaz geroztik Kolonbiako Gobernua “garapenaren izenean mega-proiektuak bultzatzen” dabilela salatu du Márquezek. “Gure eskubide eta lurretatik miseria, txirotasuna eta hondakinak sortu dituzte”, azaldu du.
Kolonbiako Gobernuak bere herrialdea Mendebaldeari meatzaritza helburuekin saltzeari ekin zion momentuan, Márquezek dioenez, legez kanpoko meatzaritza hedatzen hasi zen beren lurretan. Kanpora begira Gobernuak legez kanpoko meatzaritza gelditu behar zela esaten bazuen ere, sustatu egin duela salatu du ekintzaileak. “Legez kanpoko meatzaritza bultzatu eta baimendu egin du ustelkeria instituzionalak, jendea beren lurretatik kanporatu eta meatzaritza justifikatzeko estrategia da”, azaldu du.
Indarkeriaren aurka erresistentzian sarri artikulatu dira Caucako herritarrak, 2009an gertatutakoa horren adierazle. Urte horretan, borroka luze baten ondoren eta gatazka armatuaren testuinguruan, Kolonbiako Gobernuak enpresa transnazionalei eman zizkien komunitate afrokolonbiarraren lurrak eta bertako biztanleak “asmo txarreko aztoratzaile” izendatu zituen, azken hau delitua izanik. “Arbasoen lurren jabe izatetik gaizkile izatera igaro ginen”, dio Márquezek. Horren aurrean mobilizatu egin ziren, eta hainbat esku hartze juridiko tarteko, sententzia irabazi zuten. Gobernuak nazioarteko enpresei esleitutako meatzaritza tituluak bertan behera gelditu ziren, aurretiazko kontsulta eskubidea ez errespetatzeagatik. Momentu horretan borroka irabazi zutela uste izatera iritsi baziren ere, gatazkak jarraipena izan duela azaldu du Márquezek. Ordutik hona, legez kanpoko meatzaritza hedatuz joan da, eta honi aurre egin beharrean ikusi dira. “Guri dagokigu legez kanpoko meatzariei aurre egitea, eta hauek aktore armatuen babesa izaten dute sarri”, dio.
Francia Márquez: “Ez bagaituzte balaz hiltzen, pozoinduta hilko gaituzte”
Legez kontrako meatzaritzaren aurkako borroka horren baitan, 2014an Arbasoen Lurraldeen eta Bizitzaren Zaintzarako Emakume Beltzek mobilizazioa egin zuten. Cauca iparraldetik Bogotaraino joan ziren oinez ia hilabete iraun zuen ibilaldian, meatzaritza ilegalak eragiten dituen kalteak ikusarazi eta Gobernuari afrokolonbiarren eskubideak bermatzea exijitzeko. Gobernuak bere horretan jarraitu du ordea, eta ondorioz, komunitate afrokolonbiarra bizi baldintza duinak izatetik geroz eta urrutiago dago: meatzaritzaren ondorioz komunitateak ez dauka ez akuedukturik ez edateko urik, eta merkurio partikulaz jositako ura edaten ari dira. “Ez bagaituzte balaz hiltzen, pozoinduta hilko gaituzte”, salatu du Márquezek.
Gatazkak iraun bitartean, borroka armatua oso presente egon izan da Caucako departamentuan, eta ondorioz Kolonbiako Estatuaren partetik emandako giza eskubideen urraketak ere bai. Márquezek azaltzen duenez, hain zuzen ere indarkeria hori bizi izan dutelako, eremu horretako biztanleen gehiengoak bakearen alde bozkatu zuen. Halabaina, bake prozesuaren osteko garaiotan gerrillak eta talde paramilitarrak agertokitik at geratu badira ere, “interes ekonomikoak eta enpresa transnazionalak zaintzen dituen estatuak” hortxe dirau, baita horrek eragiten duen indarkeriak ere. “Gerra garaietan indarkeria jasatea tokatu zitzaigun, eta bake garaietan indarkeria pairatzen jarraitzen dugu”, azaldu du Márquezek, hainbat ekintzailek jasaten duten bortizkeria azpimarratuz indarkeria horren adierazle garbi bezala.
2018ko lehen seihilekoan 77 lider sozial hil dituzte gutxienez Kolonbian
Somos Defensores erakunde Kolonbiarrak mahaigaineratutako datuen arabera, 2018ko lehen seihilekoan 77 lider sozial hil dituzte gutxienez Kolonbian, eta 2009 eta 2017 urteen artean aldiz 573. Datuon aurrean argi mintzatu da Márquez: “Indarkeriak hortxe jarraitzen du. Azken urteetan hiltzen ari diren liderrak gure komunitateetan inposatzen ari diren eredu ekonomiko hilgarriaren adierazle dira”. Egungo testuinguruan bakea denontzat gauza bera ez den seinale.
Egoera honen aurrean “komunitatea izaten jarraitu eta duintasunez bizitzea ahalbidetzen digun garapenaren ikuspegi baten aldeko apustua” egin dute afrokolonbiarrek. Orain arteko garapenaren ikuspegiak, besteak beste, heriotza, giza eskubideen urraketa, behartutako desplazamenduak eta bizitza duina izateko baldintzen galera ekarri dizkie. Beraiek argi daukate: “Gure lurretan lasai bizi nahi dugu, odola isurtzeaz nekatuta gaude”. Azpimarratu ohi denez, baina, Kolonbian bakea kontakizun instituzionala da oraindik.
Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]
Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
Zaldibar Argitu ekimenak adierazi du "gogaituta" dagoela instrukzio fasearen iraupenarekin, bost urte igarota, oraindik ez baitira kaleratu auziaren ondorioak.
Subflubiala EZ! plataformak salatu du proiektuak ez diela "herritarren benetako beharrei" erantzuten, eta ingurumenean, gizartean eta ekonomian "inpaktu larriak" eragiten dituela.
Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]
Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.