Ikasturte berri horren hasieran, jarraian agertutako bi gertakari berdintsuk piztu dute nere atentzioa: bata urriko lehen igandean Lapurtarren Biltzarra ez dela ospatuko aurten, eta bestea, EHZren “hil ala biziko” bilkura. Uda osoan ezagunekin izandako solas etsitu, erre eta galduekin oihartzuna egin dute albiste horiek. Gorabeherak ez dira berriak herri mugimenduetan. Mundu zabalean behatzen diren prozesu berdinak gertatzen dira Euskal Herrian; erlatibizatu dezagun afera.
EHZ festibalaren inguruan asko idatzi da. Afekzio sobera dut horren inguruko gogoetak partekatzeko. Sinple egiteko, errango nuke bi funtzio bete izan dituela azken 20 urteetan: bata barnera begira, bestea kanpora. Bi funtzio horiek, oraindik beharrezkoak direla errango nuke.
Kanpoari begira, gibeltasuna hartuz, aitor dezagun, azken bi hamarkadatan kultur paisaia asko aldatu dela. Subertsiboa zena (euskaraz kantatzea edo rock kontzertu bat antolatzea) arrunta bilakatu da. Batzuek diote ez dela baitezpada seinale txarra EHZ desagertzen bada. Normalizazio baten ondorioa edo. Ez naiz ados. Merkatuak irentsitako kultur eskaintza aseptikoaren ondoan, bada alternatiba erradikalaren beharra.
Ez gaitezen erreprodukziora mugatu, ez eta aldaketaño kosmetikoekin konformatu. Utz diezaiogun gazteriari espresio modu urratzaile berriak bilatzen
Aitzineko belaunaldiek sortu dituzten tresnak kudeatzera ez dira mugatu behar gaurko ekintzaileak. Sortu, asmatu, esperimentatu, menturatu. Lagun batek dioen moduan, “indio gehiago eta jefe gutxiago” behar ditu gure herriak; “kudeatzaile gutxiago eta sortzaile gehiago” gehituko nuke. Ez gaitezen erreprodukziora mugatu, ez eta aldaketaño kosmetikoekin konformatu. Utz diezaiogun gazteriari espresio modu urratzaile berriak bilatzen. Jendea asaldatu, inarrosi eta kontzientziatuko dituen gertakaria. Aitzinekoek transmititu dieguna izorratzeko eta porrot egiteko eskubide osoa dutela onar dezagun.
Barnera begira, EHZ desagertzen bada, non partekatuko dute lan txanda bat Euskal Herria aldatu nahi duten horizonte desberdinetako militanteek? XXI. mende horretan, non topatuko dira Garaziko Gaztetxeko gaztea, Ernai mugimenduko militantea, Amankomunak sareko autonomoa, Hazparneko emazte feminista, Iruñeko euskaltzalea, Itsasuko kabalkadako antzerkilaria, Bermeko sortzailea, Baionako antifaxista, Errekaleorreko bizilaguna, EH Baiko hautetsia eta Mauleko ekintzaile ekologista? Zein da haien espazio partekatua?
Nostalgikoa izateko hamaika arrazoi ditugu, bere historian herri hori gauza erraldoiak egiteko gai izan delako. Baikorrak izateko zergatiak ere baditugu, etorkizunean ere dabilen harria garenez goroldiorik ez baita agertuko gure jendartearen gainean. Gora bihotzak!
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]
Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.
Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena.
Bere Telegram kanalaren bidez jakinarazi du ez dituela deialdi erreakzionario gehiago egingo oraingoz. Aurreko larunbatean, nabarmen egin zuen porrot Eason antolatu zuen kontzentrazioak, eta agerian geratu da kontramobilizazioen eraginkortasuna.
Azaroaren 20an Donostiako Le Bukowski tabernan abiatuko dute elkarlanean egindako jaialdia. 40 artista, aktibista, pentsalari eta kolektibok hartuko dute parte. Amaiera Gasteizen izango da, ZAS espazioan.
Korrika kari, 36 migratzaileri muga trabeskatzeko laguntza bideratzeagatik epaituko dituzten zazpi ekintzaileei elkartasuna adierazteko batu dira hainbat eragile J´accuse [Salatzen dut] kolektiboan. Urtarrilaren 26an eginen dute manifestazioa Irungo Ficobatik Hendaiara... [+]
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.
Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]