Zubideiak ekimenaren bigarren ediziorako deia egin dute 21 eragilek. Bizi euskara zure erara goiburua izango du aurtengo topaketak, eta gizarte elkarrizketaren bidez kulturen arteko zubiak eraikitzea izango dute helburu nagusi. Zubiok jasotzeko euskara izango da ardatz. Alina Rocío Blanco Barros (Bogotá, Kolonbia) ekimenaren sustatzailea eta Emigrados Sin Fronteras elkarteko kidea da.
Blanco Ramosek Biologia ikasketak burutu zituen sorterrian. Ondoren, Ingurumenaren Gaineko Eraginari buruzko masterra ikasi zuen, eta Euskal Herrira etorri zen Nazioarteko eta Kulturarteko Ikasketen inguruko doktoretza egitera. Ordutik, Emigrados Sin Fronteras Elkartean aritu da lanean.
Zer da Zubideiak?
Kultura, etnia eta jatorri anitzetako pertsonen arteko elkarrizketa soziala sustatzen duen espazioa da. Bertan elkartuko gara euskara komunikatzeko tresna dela sinetsita gaudenak. Izan ere, orain arte euskaldunak euskaldunekin batu izan ohi dira, nolabait esateko, “berdinen” artean komunikatzeko.
Ekimen honen bidez, espazio hori ireki nahi dugu, euskaraz hitz egiten ez dugunok ere hurbildu gaitezen hartu gaituen herrian bizi dugun errealitatera. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, eta lehenengoan bezala, euskal komunitatean integratu nahi ditugu euskaraz komunikatzeko oinarrizko behar hori ez dutenak.
Zer helburu dituzue?
Lehenik eta behin, sinestea euskara guztion ardura dela, eta aniztasunak aberastasuna eta aukera berriak dakartzala gure gizartera. Horrez gain, hitz egin dezaketen ahots anitzak entzuteko eta ideiak partekatzeko elkargunea aurkitzea da gure xedea.
Azken batean, ni kide naizen Emigrados Sin Fronteras Elkartearen ikuspuntutik, gizakiok testuinguru berrietara egokitzeko beharra dugu. Etorkinentzat ia premiazkoa da norberaren harrera-lurraldeak duen identitatea ezagutzea. Gure ustez oso garrantzitsua da adimenak apur bat irekitzea eta ulertzea gizartean egokitzeko edo txertatzeko dugun beharrizana.
Euskarak lagundu dezake gizarteratze horretan?
Noski. Euskara tresna bat da, ezagutzen ez dugun kultura batera hurbiltzen laguntzen gaituena. Oztopo modura ikusi izan da maiz, baina nire ustez ez da oztopo bat, ez da hesi bat, jakin-mina eragiten duen helburu bat baizik.
Euskaraz ez jakiteak eragozpenak ditu, adibidez lan egiteko, euskaraz matrikulatuta dauden seme-alabei eskolako lanekin laguntzeko, eta abar. Baina ez dugu oztopotzat hartu behar, inondik inora ere, euskarak gure gizarteratze prozesua errazten du guztiz. Uste dut, gainera, gu denon ardura ere badela euskal komunitatera hurbiltzea.
Nola kokatzen da Emigrados Sin Fronteras ekimen honetan?
Etorkinekin eta euskaraz hitz egiten ez dutenekin egiten dugu lan. Gure asmoa da jendeari erakustea elkarrizketa sozial hau gauzatu ahal izateko espaziorik badela. Hori garrantzitsua dela azaltzen diegu, hartu gaituen herrialdeko hizkuntza gureganatzeko aukera ematen duelako, baita bertako kultura eta ohiturak ulertzeko ere. Horrez gain, guk ere asko dugu eskaintzeko, harreman hori noranzko bikoa izan dadin.
Euskal Herrira etorri nintzenetik egon naiz elkartean sartuta. Gehienbat ingurumenari eta garapen jasangarriari buruzko lanak egiten ditut, baina hasieran migrazio prozesuei buruzko proiektuetan aritu nintzen.
Nola bizi izan zenuen zuk prozesu hori?
Orain dela hamar urte etorri nintzen Kolonbiatik, Deustuko Unibertsitatean ikasteko beka batekin. Heldu nintzenean, ez nekien zer zen Euskal Herria. Ezagutza faltagatik edo, baina ez nekien euskara bazenik ere, eta ez nekien hizkuntza horrek noraino eragiten zuen Euskal Herriaren nortasunean.
Beraz, hasieran erabat galduta nengoen, niretzat sorpresa izan baitzen. Baina jakin-minagatik eta uste dudalako, identitate ikuspuntutik, euskara garapen jasangarriaren parte ere badela, hainbat taldetara hurbiltzen hasi nintzen. Euskaldunekin elkartu naiz eta orain esan dezaket ulertu dudala zergatik den Euskal Herriarentzat horren garrantzitsua nortasun propioa nabarmentzea; agian, Kolonbian faltan duguna.
Kolonbian ez duzue nortasun propiorik?
Kolonbiarroi burujabetza sentimendua falta zaigu. Adibidez, gure herrialdeko produktuak erosi beharrean, nahiago dugu erosi Ameriketako marka bat. Estatus kontua da, erosteko ahalmen handiagoa dutenek, nahiago dute kanpoko produktua erosi.
Hizkuntzari dagokionez, Kolonbian antzinako kondairak berreskuratzen saiatzen dabiltza, hori baita geratzen zaigun bakarra. Gure hizkuntzak abolitu zituzten kolonialismoan, esango nuke Latinoamerikan bizirik dagoen bakarra Paraguain hitz egiten duten guaraniera dela. Beste guztiak galdu egin dira, iraganean ahaztuta gelditu dira betiko, eta horrek pena handia ematen dit. Hizkuntzak norberaren identitatea eraikitzen laguntzen du, eta kolonbiarrak apur bat deserrotuta gaudela uste dut.
Horregatik esan dut lehen, nahiz eta euskaraz ez jakiteagatik ez dudan izan aukerarik lanpostu batzuk betetzeko, niretzat hizkuntza ez dela inoiz eragozpena izan. Euskararekiko dudan sentimendua mirespena da, Euskal Herria miresten dut, bere nortasunagatik borrokatzen duen herria da. Hori oso garrantzitsua iruditzen zait, eta Latinoamerikan ere beharrezkoa dugula uste dut.
Zubideiak ekimena Donostiako Miramar Jauregian egingo da urriaren 20an. 21 eragile dira antolatzaileak: AEK, Agirre Lehendakaria Center, Bagera Elkartea, Biltzen, Deustuko Unibertsitatea, EDE Fundazioa, EH 11 Kolore, Elhuyar, Emigrados Sin Fronteras, EMUN, Euskal Herriko Unibertsitatea, Euskaltzaindia, Euskaltzaleen Topagunea, Garabide, Gipuzkoako Foru Aldundiko Aniztasun Saila, Gune Irekiaren Lagunak, Jatorkin Al-nahada, Kutxa-Ekogunea, Mondragon Unibertsitatea, Soziolinguistika Klusterra eta Urtxintxa.
Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Lanartea elkarteak Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzen I. Inkesta argitaratu berri du. Inkesta bete dutenen %40k du jarduera artistikoa lanbide. Batez beste, hilean, 1.027,5 euro irabazi zituzten 2023an. Inkestatuen %33,8k erantzun du azken urtebetean jarduera uztea pentsatu... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]
78 urterekin hil da ibilbide oparoa izan duen euskaltzalea. Euskal Filologian doktore izateaz gain, hamarnaka lan argitaratu zituen, poesian, nobelan zein saiakeran, baita biografiak eta bertso bildumak ere. Lan handia egin zuen antzerkigintza ikertzen.
Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du. Hemendik aurrera Taupa, euskaltzaleen mugimendua izena hartuko du. Euskara elkarteen topagunea izatetik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatzea eta saretzea izango du helburu. Topaguneko kideek adierazi dutenez,... [+]
Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.
Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.
Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]
Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.
Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]