Maite dugu itxarotea

2018ko uda bero honetan, aireportuetako kaosaren lekukoak: etxetik irten (Londresen) eta, 26 ordu geroago, Bartzelonako lost and found-eko ilaran lan-ordu pare bat gehiago galtzen ari den emakumea. Amsterdametik Stuttgartera heltzeko, nahi gabe, bi gau hotelean pasa dituzten aita-semeak, hauek ere eskuko maletarik gabe. Bilbon beharrean, Gasteizen goizeko hiruetan lur hartu ondoren autobusean sartu dituztenak. Lau hegalditarako bi mostradore daude zabalik, eta (auskalo noiz hasi duten bidaia) bost urteko ume batek siesta egiteko aprobetxatu du: 45 minutu amaren besoetan. Bost orduko atzerapenarekin aireportura heldu eta konexioa egiten duen hegazkina hartzen saiatzeko zein atera joan behar duen ez dakiena (berari aparte, beste inori ez baitio ardura).

Langileek badituzte ardurak; ez ordea erantzukizunik. Bidaiari gehienek ez dute hitz egingo ezer konpondu dezakeen inorekin. Telefonoak ez dira erantzuten, eta emailak bidaltzeko orduan error jartzen du pantailan. Emailak heltzen badira, hitz adeitsuz hornituak egongo dira, eta bidaiariaren haserreak babes-material irazgaitz horren kontra egiten du talka. Langileak euri zaparrada baten azpian gabardina high-tech batzuk jantzita dituen flota bat bezala irudika daitezke. Zenbat denbora iraun dezake pertsona batek etengabeko eraso horren azpian? Bai, errukia sentitzen dut. Batez ere leihatiletan aurpegia eman behar dutenekin. Bidaiari batek edo bestek manerak galtzen ditu horien aurrean. Hori ere ulertzen dut.

“Ez dut sekula berriz Vuelingekin bidaiatuko!”. (Edo, kasuan-kasuan, Eurowingsekin). Semearen esaldiaren oihartzuna entzuten dut, lagunari esaten: “Ez dut sekula gehiago zurekin jolastuko!”.  Zein da alternatiba?

Europako zeruan markak hautsi dituzte hegaldi kopuruek. Pronostikoen arabera, aireko trafikoa areagotu egingo da. Atzerapenak ere bai. Azken urteetako gorakada prezioen beherakadaren eskutik joan da. Hegaz egin ahal izatera ohitu gara. Erasmus-biografien edota finantza krisiaren ondorio diren familiak, negozioengatik bidaiatzen duten langileak, oporretan doazenak. Asko gara. Badakigu aireko garraioaren demokratizazioak ondorio beltzak dituela. Denok dakigu eta (ia) denok ez ikusiarena egiten dugu.

“Zer aldatuko litzateke nik hegazkina hartuko ez banu?”. Disonantzia kognitiboak gutxitzeko eskura dugun teknologia guztia jartzen dugu martxan. Kontzientzia txarrez egiten ditugun beste mila kontuekin bezala. Oso uste sendoak behar dira jokoan ez erortzeko.

Bada, uda honetako kaosaren harira, hara non irakurri diodan mugikortasun-ikertzaile bati: jendea horretara mugitzeko modua behartzea dela. Gutxieneko eskakizuna da prezioek gora egin behar dutela, nahitaez. Kostu ekologikoa ordaindu egin behar dela, eta ez, egiten den bezala, saritu. Aditu horrek Alemaniako hirien artean hegaz egitea debekatzea proposatzen zuen emergentziazko neurri gisa. Ez dela asko, baina nonbaitetik hasi behar dela. Trena benetako aukera bihurtuz, hurrengo pauso batean, Europako hiri nagusiak ere lotu arte. “Hori da nik behar dudana: debekuak eta alternatibak”,  pentsatu dut. Erradikala? Zergatik iruditzen zaigu konponbide erradikalak ez direla aukera bat? Atzerapenak kontuan hartuta, Berlin-Bilbo Vuelingen denboran egingo nuke, maleta eskuan helduko nintzateke, emisiorik produzitu gabe, eta kontzientzia lasai. Bakarrik ezin dut hori guztia lortu. “Eta erabakitzeko askatasuna galdu!?”. Uste dut baietz. Arau gehiago (edo beste batzuk) nahi ditut presio (moral) guztia nire gain ez izateko. Seguruenez, Vuelingeko langileek ere bai.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomia

AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]


Iruzurra aitzakia

Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Cira Crespo
Sorginen lurra

Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]


Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Eguneraketa berriak daude