Kapitalismoaren historia, jarduera ekonomikoaren gorabeherekin lotuta azaltzen zaigu. Kapitalismo aurreko sistema ekonomikoetan ere gorabehera horiek ematen ziren, edo hori ikasi genuen Historia Sakratuan esplikatzen zizkigutenean Egiptoko goseteak: behi mehe eta gizenen ipuina. Alta, aldaketa horiek urtealdiko uzten arabera izaten ziren; aldiz, kapitalismoa sistema nagusi bilakatu ostean, jardueraren aldaketak mozkin tasen araberakoak izango dira, Karl Marxek maisuki azaldu zigun bezala.
Ekonomia uhin horiek, epe luzean, 40-50 urteren buruan, ekoizkin traktore boteretsuen arabera ematen dira. Duela 250 urte, kapitalismoak jauzi kualitatibo esanguratsua eman zuen, lurrun makina asmatu ostean. Geroago, lurrun makinez eragindako garraio bideak zabaldu ziren. Ondoren, elektrifikazioa eta motor termikoen erabilera orokortzea etorri ziren, oraindik jarraitzen duena. Azkenik, industriaren digitalizazioa, informatizazioa, telefonia eta robotizazioa heldu dira. Sistema berri horiek ezartzen diren bitartean, ekonomiak gorakada bizkorrak izango ditu eta sistema horiek orokortzen diren heinean, hazkunde ekonomikoa motelduz joango da.
Gaur egun, badirudi, motore termikoen uhina amaitzear dagoela bi zergati nagusi hauengatik: lehena, jasan ezinezko kutsadura sortzen duelako CO2ren isurketen bidez; eta bigarrena, petrolioan oinarritutako erregaia agortzeaz dagoelako. Ondorioz, zerk ordezka dezake horrelako industria eraginkorra?
Egoera horretan kokatu behar dugu ibilgailu elektrikoaren asmakizuna, nahiz 1899rako lehen probak burutu ziren eta 100 km abiadura orduko erdietsi zuen. Alabaina, gure garraio sistema motore termikotik motore elektrikora pasatzen badugu, hiri eta inguruko kutsadura erabat murriztuko zaigu eta, gaixotasun ugari desagertzeaz gain, hiriak bizigarriago bilakatuko zaizkigu.
Autogintza inguruko jarduera herrialde askotara heldu da eta Euskal Herrian ere tamaina esanguratsua dauka, bai kopuruz, baita kalitatez ere. Haatik, ez da harritzekoa industria horretan motelaldia sumatzen hasi bezain pronto, irteerak aurkitu nahian ibiltzea; horretan dihardute gure arteko zenbait enpresak: CAF eta Irizar Koop., adibidez.
Autogintza inguruko jarduera herrialde askotara heldu da eta Euskal Herrian ere tamaina esanguratsua dauka, bai kopuruz, baita kalitatez ere. Haatik, ez da harritzekoa industria horretan motelaldia sumatzen hasi bezain pronto, irteerak aurkitu nahian ibiltzea; horretan dihardute gure arteko zenbait enpresak: CAF eta Irizar Koop., adibidez
Nola ez, auto elektrikoen etorkizun oparoaz jabetuta, Txina sartu da buru-belarri industria horretan. Gainera, hogeita hamaika eskutik dauka. Duela gutxira arte mendebaldeko zenbait herrialdek eraman du autogintzako lidertza; geroago, ekialdeko Asiako beste batzuk gehitu dira eta orain, sektorean agindu nahi du Maoren herrialdeak eta horretarako aukera eskuragarriak ditu. Izan ere, Txinak dauzka auto elektrikoen bateriak ekoizteko lehengai garrantzitsuenak: lur bereziak (munduko ekoizpenaren %79), kobaltoa (Kongok munduko erreserben %60 du eta Txinak erosteko ia monopolioa du), litioa (erreserba esanguratsuak ditu), zerioa…
Zalantzarik gabe, ibilgailu elektrikoek ez dituzte gure hiriak kutsatuko CO2rekin, baina lehengaiak erdiesterakoan ingurumenak kalte esanguratsuak pairatuko ditu: ur gezaren erabilera biderkatuko da eta kontsumo pribaturako urritu, ibaiak kutsatuko dira, inguruko soro eta belardiak pozoitu, eta minbizi kasuak orokortu.
Azken finean, gure hirietako haizea garbiagoa izango da eta gai kutsakorrak urruti geratuko zaizkigu. Ez ahaztu jadanik zabor arriskutsuak Afrikara bidaltzen ditugula. Beraz, antzinako kolonialismoa eraberritu dugu: zabor kutsakorrak afrikarrei esleituko dizkiegu, gerrak eta beronek eragindako arma negozioak hara desbideratu, gerrate eta gosete horietatik ihesi datozen etorkinak Mediterraneoan hilobiratzen uzten ditugun bitartean. Baina hori bai, lehengai preziatuak gure ongizatea bermatzeko ekartzen jarraituko dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!
Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]
Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.
Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]
2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.
Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]
1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.
Felipe Gonzálezen... [+]
Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]
Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]