Izena ezaguna nuen, itzultzaile gisa neukan gordeta memoria internoan. Vladimir Kaminer idazle alemanaren Errusiar diskoteka narrazio liburu komikoa euskaratu baitzuen (Pasazaite, 2015) Mari Jose Kerejetak –inpaktuzkoa izan zen, gainetik, aurkezpen bideoa, zeinean agertzen baita lorotxo batekin sorbaldan–. Jean Etxepareren Beribilez hartu arte, eta irakurri arte 1987ko edizioaren sarrera testua, idatzi ere idazten zuenik ez nekien, ordea. Esan nuen ordukoan: Mari Jose Kerejetaren hitzaurrea da gordina, eta horrexegatik biziki interesantea. Etxepareri egindako aitzinsolasak jakin-mina piztu zidan; hala iritsi nintzen momentuz bakarra duen sorkuntza lan honetara, Ezezagun baten kuadernoa, poema bilduma, Irun Hiria literatura sariketa irabazitakoa.
Kerejetaren beraren hitzekin esateko, “amorioari buruzko erreflesioa” dukegu, “akaso gurean oso ohizkoa ez den malditismoaren kutsu horrekin. Ez maitasun xamar eta inozoa”. Osotoro akort, nahiz maitasunaz, denboraren iragaiteaz, galeraz egindako hausnarketaz gain, gauza gehiago ere baden liburua. Bada, adibidez, halako carnet de voyage bat, Venezia, akropolia –“urrunean, Pireoa ere beste portu bat da”–, Bosforoko arrasgorri azkengabea. Bada erreferentzia literario sorta bat, Pavese, Celan, Lowry, halako batean Sapho eta Yourcenar. Bada trabestismo ariketa bat: “Neroni izan nintzen gizon hori”. Eta bada alkoholak zipriztindutako bidaldi bat, etilikoa, soluzio emailea tarteka, “Farmakopea” poeman bezala: “Urrun-minarentzat, / itzulbiderik ez dagoenean, / ginebra hutsa, hotz-hotza”.
“Emakumeek idatziriko liburu gehiegi” ez zegoen garaian argitaratua, Felipe Juaristik aitortu zuen: “Aspaldian euskarazko poemak irakurtzean senditzen ez nuen sentsazioa jabetu da nigan, sentsazio itogarria eta itogarria moduan atseginkoia”. Dibortzio tramitazioa poeman esaten den bezala, “bi ahotako atseginez” irakurtzen dela, alegia. Gerardo Markuletak, aldiz, gora ekarri zuen, “poema liburuak berezko balio handia du eta euskal poesiaren bilakaeran giltzarri ttipi jotzeko modukoa da”. Lastima da, hartara, Kerejeta liburu bakarrean geratu izana. Sasoia baluke oraindik, bete-betean sartuko litzateke tropelaren belaunaldian –besterik da halakorik nahiko ote lukeen–, zeina ez dagoen, prezisamente, emakume idazleez gainezka. Bien bitartean, hor dugu Ezezagun baten kuadernoa, gordina, eta horrexegatik biziki interesantea.
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]
Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024
----------------------------------------------------
Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]
Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024
---------------------------------------------
Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]
Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020
-------------------------------------------------------
Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024
------------------------------------------------
Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]
PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022
-----------------------------------------------
Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]
Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022
--------------------------------------------------
Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]
Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022
------------------------------------------------
Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]
Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa: Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024
-------------------------------------------------------
Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]
Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023
-------------------------------------------------
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023
--------------------------------------------
Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]
Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024
-------------------------------------------------
Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]
Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024
----------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]