argia.eus
INPRIMATU
Egipto, ‘Aigyptos’ baino lehen
  • Antzinako greziarrek Egiptori Aigyptos esan zioten, eta erromatarrek, aldiz,  latinez, Aegyptus. Eta hortik dator Afrikako herrialdearen egungo izena.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko irailaren 13a
(arg.: Greziako Kultura Ministerioa)

Estrabon (K.a. 64 edo 63 - K.o. 19 edo 24) geografo eta historialari greziarrak jaso zuen toponimoaren etimologia; haren arabera, izen horrek “Egeoaz harago” esan nahi du (Aegaeon uptiōs).

Baina hori baino lehen bertakoek bestela esaten zioten beren herrialdeari: Kemet. “Lurralde beltza” esan nahi du, urteroko ur goraldietan Nilo ibaiak uzten zuen lohi iluna zela eta. Lur emankorretatik haragoko eremuari, basamortuari, aldiz, Deheret eta “lurralde gorria” deitzen zioten antzinako egiptoarrek.