Ezetzaren ertzak

Uztailak 6. Iruñeko festak hastear. Kale-hamarretakoak nonahi. Banku publikoz hornitutako kantoi batean, mutil gazte batzuk mintzo ozenean. Ezetzaz ari dira. Baten galdea: ezetza al da baietz ez esatea?

Argia da kezka: jakitea nola jokatu hastear diren festetan. Galduta, edo salduta, sexu-grina estreinatu berriaren eta portaera egokien arteko zalantzetan. Nerabe-kalakan, haien parera andre heldua, ni, iritsi arte –esku gorria paparrean, nahitaezko osagarri sanferminetako uniformean–.

Isilune behartua. Eta gero, ni haiengandik urrunduta, nerabeak solas animatuan berriro, hamarretakoa egin bitartean.

Ez dakit haiek ondoriorik atera zuten, baina duda baten hazia ernarazi zuten nigan: ongi ari gara?

Uztailaren 6az geroztik, maiz pentsatu dut egun hartakoaz. Eraso sexisten inguruko albisteek eta protestek dudak eta galderak ekartzen baitizkidate beti: ongi ari ote garen, eta nola egin ahal dugun hobeki.

Eraso sexisten errealitate kezkagarriaren aurrean, ideia artegagarri bat: ezetzaren kanpaina egokia da, baina ez du gainditzen genero-rolak banatzeko eremu tradizionala. Ez du kuestionatzen gizonen iniziatiba sexu-harremanetan, ez eta emakumeen betebeharra ere gizonen bultzadei aurre egiteko.

Eraso sexistak biziki arbuiatzen dituztenetako askok tinko jarraitzen baitute sinesten gizonen sexu-desira kontrolagaitza dela. Sistema osoak tai gabe berresten du uste hori –aisiako edukiak lekuko: kantak, filmak, publizitatea...–. Eta sinesmen hori kolokan ez jartzeak ezetzaren betebeharra inposatzen digu emakumeoi. Kasurik hoberenean, baietz ala ezetz esan behar dugu, argi eta ñabardurarik gabe, zertan eta sexuan, non ñabardurak berezkoak baitira.

Ezetz esateko eskubidea guztiona da. Eskubide hori, ordea, betebehar  bihurtzen da emakumeen kasuan, sexuaz edo maitasunaz ari garenean. Gizonetan ez: emakumeen errekerimenduei ezetza emateak ez du arazo handirik sortzen gizartean –ez gatazkarik, ez bortxarik...–. Eta gizonen zelaian, ezetzaren eskubideak munta gutxiago du beste eskubide indartsuago bat dutelako isilean aitortua, haien desira kontrolagaitz eta ukaezin hori baliatzekoa.

Betiko zokoan jokatzen ez jarraitzeko, ezetzaren esparrutik harago jo behar dugu. Hainbat uste eta baldintza jarri behar ditugu agerian eta kolokan: gizonei emakumeak erasotzeko baimena ematen dieten usteak, eta emakumeoi geure burua gizonengandik defendatzeko beharra ezartzen diguten baldintzak. Lehenik eta behin, halakoei babesa ematen dieten isiltasuna eta inkomunikazioa hautsita.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


Eguneraketa berriak daude