argia.eus
INPRIMATU
Txerrikia debekatu, ekonomia eta ekologiagatik
  • Musulmanek eta juduek debekatuta daukate txerrikia jatea, Koranak eta Lebitarren liburuak jaso bezala.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko abuztuaren 29a

Azalpenik zabalduena txerriek eragiten dituzten osasun arazoak izan dira: bizkarroi arriskutsuak edukitzea, trikina, esaterako, edo haragia erraz usteltzea... Baina Marvin Harris (1927-2001) antropologo estatubatuarrak bestela pentsatzen zuen.

Haren ustez debekuaren atzean arrazoi ekonomiko eta ekologikoak daude. Txerrien habitat egokiena ibai bazterretako baso hezeak dira. Baina nekazaritzak Ekialde Hurbileko ekosistemak idortzea eragin zuen Antzinaroan eta horrek aldaketak eragin zituen abeltzaintzan, ahuntzak eta ardiak hobeto egokitu baitziren inguru berrira.