Euskal herritarron nortasun kolektiboa gaur interrogazio zeinu bat da. Aniztasuna azpimarratu izaten dute statu quo horren defendatzaileek, oraingo epeltasunean eroso sentitzen direnek. Umorerik ez duen broma txar bat iruditzen zait hori. Ze ispilutan begiratu behar dugu euskaldunok geure burua ikusi eta ezagutzeko?
Demokrazia plantak egiten dituzten sistema politiko inposatzaile eta asimilatzaileen mende bizi gara, eta noraezean baino gehiago, kontrako norabidean goazen sentsazioa dugu sarritan. Ez gara gure buruaren jabe, eta gainera ez dugu ikusten, goazen bide horretatik, inoiz hori lortzeko modurik. “Gure esku dago”, esaten diogu elkarri, baina ez dago, gaur gaurkoz, hori sinesteko modurik. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, baina zer erabaki daitekeen eta zeren inguruan egin dezakegun hautua ere ez dakigu.
Euskal Herriak egitasmo kolektiboa behar du, nazio-antolaketa demokratikoa burutzeko plangintza zehatz, argi eta egingarria. Ez da berez sortuko, ez da oraingo sistema politikoaren joko libretik sortuko, hain zuzen ere joko hori ez delako batere librea. Demokraziaren eta aniztasunaren ilusioaren azpitik, une honetako eremu politiko-instituzionalak egundoko kateak eta loturak ditu statu quo horrekiko. Ez da berez hori hausteko gauza, ez da norabidea erabat aldatzeko gai.
Nondik eta nola egin, orduan, euskal herritarrok behar dugun mugimendu garrantzitsu hori? Nola finkatu norabide berriaren iparra, nola lortu Euskal Herrian nazio demokratiko burujabea antolatzeko behar ditugun arkitektura eta baliabide egokiak?
Euskal Herria nazio demokratiko moduan antolatzea helburutzat hartzen duen egitasmo kolektiboa zehaztu behar dugu. Hau ez da berez sortuko gaur egun Iruñean, Gasteizen edo Baionako parlamentu eta foroetan lanean diharduten alderdi politiko, instituzio edo erakundeetatik, horien guztien egitekoa indarrean dauden sistema politikoen mugetara eta egunerokotasuneko akordio taktikoetara lotuegi dagoelako
Euskal Herria nazio demokratiko moduan antolatzea helburutzat hartzen duen egitasmo kolektiboa zehaztu behar dugu. Hau ez da berez sortuko gaur egun Iruñean, Gasteizen edo Baionako parlamentu eta foroetan lanean diharduten alderdi politiko, instituzio edo erakundeetatik, horien guztien egitekoa indarrean dauden sistema politikoen mugetara eta egunerokotasuneko akordio taktikoetara lotuegi dagoelako. Dimentsio estrategikoa duen egitasmoa behar dugu Euskal Herrian, eta horretarako orain indarrean dauden sistema politiko-instituzionalen muga eta lotura guztien gainetik begiratzeko ahalmena behar da.
Euskal Herria ezkerretik eraiki? Eskuinetik eraiki? Ez da egitasmo kolektibo hori alderdi batek edo besteak, ezkerreko indarrek edo eskuinekoek, klase sozial batek edo besteak bere kabuz soilik defini dezakeen zerbait. Gauza jakina da, edozein herritan bezala Euskal Herrian ere klase sozialen arteko gatazkak, edota genero, hizkuntza, adin edota beste hainbat desberdintasunen arteko lehiak bizirik eta maiz gori-gorian dirautela. Euskal Herrian nazio demokratikoa antolatzeak ekarri behar duena, hain zuzen ere, kondizio eta baldintza desberdin horiek guztiak, lehenik aintzat hartu eta ondoren modu demokratiko eta baikorrean konpontzeko antolaketa kolektibo adostua delako.
A priori bakarra jar daiteke, beharbada, egitasmo hori abiatzerako orduan, jarrera politiko ideologikoa ez dena, konstatazio hutsa dena: Euskal Herria badela, herria dela, eta horregatik, hain zuzen ere, herri honek bere buruari nazio antolaketa demokratikoa emateko bere baitako eskubidea duela, eta horretarako gaitasuna berezkoa duela.
Gauzak horrela, eta egitasmo hori ezinbestekoa dugunez, norbaitek lan horretara deitu beharko gaitu, era, klase eta kondizio guztietako euskaldunok, Euskal Herria nazio demokratiko gisa pentsatu, diseinatu eta ondoren gauzatzera. Gure esku, guztion ereduz, guztion erabakiz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]