Zuloa saiakeran, hogeita hiru obra artistikoren geografian barneraturik, Euskal Herriko arte garaikidearen ibilbide pertsonala osatu du Xabier Gantzarainek. Bada ibilbide historikoa ere, azken hogeita hamar urte luzeetako artearen ikuspegi soziokulturala osatu duelako, 1983. urtetik 2016. urtera arteko arte-lanen interpretazioak josirik. Zernahi gisaz, artearen historiaren konbentzioez beste egituratu du diskurtsoa: historia hurbila izan du ardatz, ez ditu obrak ordena kronologikoan aurkeztu, arte-lanak ez dira lotu kate logiko bakarrean, diziplina artistiko anitzen berri eman du (argazkigintza, instalazio eta interbentzio artistikoak, bideogintza, eskultura, performantzea, pintura eta abar). Arte-lanen artean izan badira oso lan ezagunak, imajinario kolektibora jauzi egin dutenak (esaterako, Jose Luis Zumetaren Gernika); eta izan badira hain ezagun ez direnak (adibidez, Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruizen Katalepsis). Kanonaren ertzak ere lausotu ditu, beraz. Ugaritasun horri esker, Zuloa saiakerak arte garaikidearen argazki berria eskaintzen du.
Artearen dibulgazioan lan mugarria dugu, zalantzarik gabe, irakurleoi artearen esperientziak transmititzeko diskurtso-era berritzailea jorratu duelako, baita ahots pertsonal eta hurbila sortu ere. Hurbiltasun horri esker, eskutik hartuta darama irakurlea arte-lanen testuinguru artistiko, historiko eta soziopolitikoan barna. Arteak gizarte-kodeak azalerazteko, auzitan jartzeko edo berritzeko gaitasuna du, eta Gantzarainek arte-kodeak zein gizarte-kodeak harremanetan jartzen ditu. Arte-lanek sorturiko susmoak, ezinegonak eta galderak abiapuntu izanda, Euskal Herriko gatazka soziokultural edota soziopolitikoen inguruko zentzuetan eta sinbologian arakatzen du (euskalduntasunaren inguruko mitoak, Lemoizko zentral nuklearraren auzia, kontsumo-gizartea, gatazka armatua –ETAren indarkeria, polizia-jazarpenak, torturak…–, globalizazioa eta abar). Hartara, nolabaiteko memoria artistikoa eratu du Zuloa-n, baina, ez du sortu memoria narratibo gotorrik, puskaka, jauzika eta printzaka osaturiko memoria baizik, gure memoria kolektiboaren zulo hori osatze aldera: arte-esperientzien lekukotzak.
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]
Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022
------------------------------------------------
Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]
Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa: Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024
-------------------------------------------------------
Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]
Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023
-------------------------------------------------
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023
--------------------------------------------
Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]
Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024
-------------------------------------------------
Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]
Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024
----------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]
Barkamena existituko ez balitz bezala
Mariana Travacio
Erein, 2024
---------------------------------------------------
Izenburuak autolaguntza liburu batena eman lezakeen arren Ereinek narratiba sailean argitaratu duen western itxurako testua da honako hau. Fernando... [+]
Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Josefa Agirre Etxeberria frankismo garaian neskame aritu zen emakumeetako bat izan zen. Hamalau urterekin deserriratu ondoren, bizitza osoan zehar bizilekuz aldatzera... [+]
Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa
---------------------------------------------
Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]
ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.
"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa.
Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]
Liburu honetara hurbiltzen denak lehenbizi G. Mabire-ren irudiekin egingo du topo. Komikiaren estiloko irudiak dira, trazu oso zehatzak eta kolore bizikoak, pertsonaiak eta egoerak erraz interpretatzen laguntzen dituztenak. Irudi horiek testuarekin bat datoz: laburra eta zehatza... [+]
Lan kontu bat dela eta berrirakurri behar izan dut liburu zoragarri hau. Teoria, genealogia eta historia feminista batzen dituen liburu motz honek kritika ugari izango zituelakoan sarean begiratu eta, sorpresa! bakarra aurkitu dut, Irati Majuelok Berria-n idatzi zuena.
Sorpresa ederra izan da Consonni argitaletxeak argitaratu berri duen liburua. Ez nuen ezagutzen Montserrat Roigen lana eta aurkikuntza harrigarria izan da, zinez. Batetik, Franco hil berritan argitaratu zelako estreinakoz eleberria (1976an) eta garai hartako Bartzelona... [+]