argia.eus
INPRIMATU
Ogia, nekazaritza baino zaharragoa
  • 14.400 urteko ogia aurkitu du Jordaniako Shubayqa 1 aztarnategian Amaia Arranz Otaegi euskal ikerlaria buru duen Kopenhageko Unibertsitateko talde batek.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko uztailaren 19a
(arg.: Alexis Pantos)
(arg.: Alexis Pantos)

Horrek esan nahi du Neolitoan –duela 10.000 urte– nekazaritza asmatu baino 4.000 urte lehenago gizakiek ogia prestatu eta jaten zutela. Proceedings of the National Academic Science aldizkarian azaldu dutenez, zereal basatiak erabili zituzten pita moduko opil laua egiteko.

Ikerlariek harriduraz hartu dute aurkikuntza, baina nabarmendu dute opil horiek ziurrenik salbuespena izango zirela gizaki horien dietan, eta nekazaritza ezinbestekoa izan zela gerora ogia oinarrizko elikagai bihurtzeko.