Björk musikari islandiarrak 2007an Bilboko Guggenheim museoaren kanpoaldean emandako kontzertuaren kronika.
Garai horretan Björkek Volta diskoa kaleratu berri zuen –disko hori non eta azalean badirudien Björk Orangina botila baten barnerat sartu dela–. Eta disko horretako lehen abestiarekin, Earths intruders, hasten dira Björk eta bere orkestra.
Orkestran bi pertsona makina elektronikoetan, batño pianoan, eta islandiar kobre armada bat eszenaren eskuinaldean. Dozena bat musikari dira hor, tronpeta, tronboi, saxofoi... bata besteari lotuak zangoetan zintzilik dituzten kate batzuekin; esklabo moduan. Dantzan ari dira, elkarren kateak mugiaraziz. Mugitzen ez denak ez baititu kateak sentitzen.
Lehen kantua, ona, kontzertuan sartzeko pausoa eskaintzen digu. Segidan dator Hunted abestia. “Ehizatzen naute” kantatzen digu Björkek. Eta ber momentuan azalari lotzen den plastikozko sare erraldoi bat ateratzen du, eta publikoaren gainerat botatzen. Sarearen bidez, Björken eriek publikoa “manipulatzen” dute.
Kantuen artean “grrrrracias” batzuekin eskertzen gaitu. Heldu dira ondotik Volta diskoko abesti anitz. Hala baita Volta tour. Eta kantu zaharrak? Kobreek Joga kantuaren sarrera hasten dutelarik, nire kezkak airatzen dira. Kobreen presentziak beste kalitate bat ekartzen die kantuei. Gehienetan onerako, baina kolore hori ez zait beti gustatzen.
Formazio berezi horrekin aitzina doa kontzertua, orkestrako musikari bakoitzak bere lana betetzen duela. Haien aurrean, gurean bezala, Björk hor da. Oihuka, emeki, saltoka, musikariengana, publikoarengana; beti mugimenduan, baina momentu eta instante guzien gabe. Ez du fitsik gutxiesten. Denbora perfekzionatzen dabil.
Kontzertuak aitzina, azaleko lurrikara probokatzen dit Pagan Poetry batekin; bukaera super ederra da, Björk beste unibertso batetik kantuz ari zaigu, kobreek koroak egiten dituztela. Eta segitzen dute, barne leherketa nuklear bat eragiten didan hyperballad batekin.
Aipatzekoa da argiekin zer nolako jokoa den; eszenak distira berezia du, baina publikoan ere argiak gainetik pasatzen zaizkigu, eta noiztenka laser batzuek zeharkatzen gaituzte.
“Grrrracias” askoren ondotik eszenatik ateratzen zaigu gure protagonista. Eta berriz etortzen. Baina aldi honetan “eskerrik asko” oihukatuz. Eta Declare Independence abestiarekin segituz. Bi orduko prestazioari bukaera ematen digu All is full of love-ekin.
Gaur egun ez dakit joan nintekeen ikusterat, hainbat arrazoirengatik (pertsonalak, ondorioz, politikoak). Eta ez dut uste merezi duenik... atzo ikusia dut!
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non: Santa Klara ermitan (Ondarroa)
--------------------------------------------------------
Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]
OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.