Bidaiari sentimentala

Beribilez. Jean Etxepare. Euskal Editoreen Elkartea. 1987

Jack Kerouac idazle estatubatuarraren On the road nobela euskaratzen hasi zela, zera egin zuen Iñigo Roque itzultzaileak: “Jean Etxepareren Beribilez-era jo nuen, itsu-itsuan, hizkuntza tresnatzeko, jakinik harengan beti badela zer ikasia, eta ez nintzen tronpatu”. Orain kalean da Errepidean, eta aukera ezin hobea daukagu Etxepareren Beribilez ere irakurtzeko. Supermerkatu bagina, eskaintza: 2x1. Nobedade ez diren liburuak iruzkintzen ditugunez hemen, goazen estreinako edizioa 1931koa duena aletzera.

1987koak Mari Jose Kerejetaren hitzaurre gordin bat dakar, eta horrexegatik biziki interesantea –nahiz gauza batzuekin ez nagoen ados–: “Etchepare medikua ez da Paul Morand bat”, ondo, askoz gauza xumeagoa da, gure literatura literatura frantsesarekin konparatuta gauza xumeagoa den bezala. Erregresio moduko bat detektatzen dio, “hala nola katolikotasun kutsu ageria, bere gaztaroko artikuluren bateko jarreratik urrun xamar geratzen dena, edota bere abertzaletasun nabarmen eta tradizio zaharren gordetzailea”. Eta bukatzen du esaten “bere literatura apustuaren mailarik beherenean” dagoela liburu hau.     

Tira, ea, poliki. Akort, egia da bere garaian irakurri eta tarte honetan iruzkindu genuen Buruxkak haren aldean Beribilez honek galtzen duela puntxa, baina, positibo beti, kontu jakingarriak ere aurkituko dizkiogu. Egun bakarrean, autoz Kanbo-Kanbo ibili bitartean, 357 kilometro guztira, agertuko zaigu progresoaren aldeko, basoen geroarekiko kezkati, lan komunalaren oroitarazle, Madrilgo turismoaren ohargarri –eta hori Hondarribitik ez zela pasa–. Egia da besteren gainetik jasotzen direla paisaien deskribapenak, esajerazioraino: “Hemengoaren aldean, ikusi duten gutarik biek hitsa dela diote Provence eskualdeko zeru-gaina”. Eta zerk ematen dio paisaiari, bidaiari bizia? Gizajendeak, zalantzarik gabe, gizon-emakumeek. Horretatik eskas du liburuak.

Kerejetak Laurence Sterne aipatzen du hitzaurrean, haren A Sentimental Journey through France and Italy liburua. Eta dio bidaiari-ereduen txantxetako sailkapena zirriborratu zuenean, bere buruari honako izen hau ezarri ziola: “Bidaiari sentimentala”. Balio lezake izendapenak Jean Etxeparerentzat, Morand izan gabe, izan gabe Sterne –honek bai, honek hitz egin zuen gizon-emakumeez, batez ere emakumeez–. Baina bidaiari sentimentala. Jakinik, gainera, Etxeparegan beti badela zer ikasia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Zentauroak, unikornioak…

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022

------------------------------------------------

Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]


Aliziaren zikloa euskaraz

Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa:  Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024

-------------------------------------------------------

Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]


Argia, aldika

Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023

-------------------------------------------------

Lukiren narrazio liburua hamarna orriko (gutxi gorabehera) bederatzi ipuin laburrez dago osatuta: Argialdiak. Izenburutik abiatuko gara, izan ere, argialdi hitzak argitasuna, araztasuna,... [+]

Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Ez da gerra onik

Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024

-------------------------------------------------

Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]


Eguneraketa berriak daude