argia.eus
INPRIMATU
Munduko Kopatik hamar kaletara
  • 1978ko Munduko Futbol Kopa Argentinak etxean irabazi zuen, Buenos Airesko River Plate estadioan. Handik hamar kaletara zegoen ESMA (Escuela Superior de Mecánica de la Armada) eta bertatik selekzioak sartu zituen hiru golen burrunba entzun zen.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 0000ko ren 00a
(arg: El Gráfico)
(arg: El Gráfico)

1976tik 1983ra 5.000 pertsonatik gora torturatu eta desagerrarazi zituzten eraikin horretan. Garaipenaren 40. urteurrenean, ESMAtik bizirik irtendako batzuk publikoki gogora ekarri dute egun hartan bizitakoa.

Ricardo Coquet ESMAn bahituta izan zuten 1977ko martxotik 1978ko abendura eta, haren hitzetan, “golak oihuz ospatu nituen, kontraesana izan arren”, beldur baitziren garaipenak diktadura indartu eta luzatuko zuela.