Ezkerrekoak gara, langileak. Tira, langileak bai, baina klase ertainekoak. Hori bai, kontsumitzen dugunean, kapitalista gara. Lanegun luze baten ostean, hozkailua ireki eta ganorazko afaririk prestatzeko ezertxo ez. Gaur ere astirik ez dugu izan erosketak egiteko. Auzoko denda txikiak goizegi ixten dituzte eta!
Eskuko telefonoa hartu eta errazena egingo dugu. Astea gogorra egiten ari da eta hainbeste lan egin ostean... delivery bat eskatuko dugu. Zerk tentatzen nau gehien? Zer arraio, aspaldian ez dugu sushirik jan. Menua begiratu, atzamarra pantailan gora, behera, klik, birentzako afaria eskatuta. Janaria heldu bitartean, interneten lasai ibiltzeko aukera daukat. Egunkariak begiratu, bideo barregarriren bat, biharko eguraldiaren aurreikuspena... Erlojuari begira, luze egiten ari zait itxaronaldia. Non sartu ote da banatzailea? Kargurik ez diot hartuko, gizajoa... Gure iloba gazteenak pizza-jatetxe batentzat lan egin izan du motorrarekin. Ez zioten askotxo ordaintzen, baina bateragarria zen unibertsitateko ikasketekin. Eskerrik asko, prekarietate, eskerrik asko, flexiguritate. Alde positiboari begiratu beharra dago: azken batean, jatetxe hauek enplegua sortzen dute.
Txirrina jo dute. Eskaileretan gora, hasperenka pausu arin eta azkarrak entzuten dira. Janaria poltsatik ateratzen digula, barkamena eskatzen digu tardatu izanagatik, bere bizikletan egiten duela banaketa lana. Karteratik dirua atera eta eskupeko bat utziko diot gizajoari. Kubo itxurako poltsa horiak atentzioa deitu dit bereziki, hori ote da ditxosozko Glovo famatua?
Piramide esplotatzaile baten barruan ikusi dut nire burua: besaulkiko tronutik, eskuan zartailua dudala. Kontsumitzaile kapitalista bai, baina langile bat esplotatzen duen
langile naizela.
Lehengo langilearen
–klase ertainekoa–
lanordu bakoitza hobeto ordainduta dago, eta bere aisia-ordu batek ere balio handiagoa dauka. (...) Bigarren langilearen
–edo autonomo faltsuaren– lanorduak gutxiago
balio du, eta bere aisiarako eskubidea erabat urratuta geratzen da
Bikoteak aipatu dit glovo-aren inguruko erreportajeren bat irakurri duela berriki eta sushiaren kutxatxoak ireki bitartean, sarean bila hasi naiz. Testigantza latzak irakurri ditut telefono pantailan. “Autonomo faltsuak gara eta azkenean gure lanaren esklabo bihurtzen gara. Jendeak pentsatzen du honetan bizikletan ibiltzea maite dugulako gabiltzala. Hau gure lana da eta soldata duin bat eskatzen dugu”.
Kontsumitzaile, kapitalista, zapaltzailea: gure etxean afaria guk geuk egin ordez, zerbitzua kanporatzen dugu, preziorik merkeenean eta atzean gertatzen denari axolagabe, langile prekarioak edo autonomo-faltsuak gure zerbitzura lanean jarriz. Inolako lan-hitzarmenetatik kanpo geratzen badira ere, sindikalizatu eta haien eskubideak era antolatuan defendatzeko aukerarik geratzen bada ere, gaueko hamarretan gose garenean guri bost: aisialdirako gure eskubidea gauzatzeko unea dugu.
Piramide esplotatzaile baten barruan ikusi dut nire burua: besaulkiko tronutik, eskuan zartailua dudala. Kontsumitzaile kapitalista bai, baina langile bat esplotatzen duen langile naizela. Lehengo langilearen –klase ertainekoa– lanordu bakoitza hobeto ordainduta dago, eta bere aisia-ordu batek ere balio handiagoa dauka. Aisialdiaz gozatu eta afaria etxeraino ekar diezaioten ordaintzeko adina badu karteran. Bigarren langilearen –edo autonomo faltsuaren– lanorduak gutxiago balio du, eta bere aisiarako eskubidea erabat urratuta geratzen da.
Egongelako besaulkian ipurdia harrapatuta daukadala, atsegin dut, retweet eta elkarbanatzeak egiteari ekin diot. Bitartean Whatsapp-eko jakinarazpen bat heldu zait, bihar goizerako premia handia duen txostena egin dezadan. Zast! Nagusiaren emotikonoak ez du leundu nire bizkarraren gainean sentitu dudan zartailuaren kolpea. Piramidearen gailurrean poltsikoak betetzen dituena enpresa pribatu bat da. Eztarria kontraesanez trabatuta, zapaltzaile zapalduak lanari ekin dio, gaueko hamaiketan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]
Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]
Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]
Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]
Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]
Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]