Petra Elserrek hitzaldia eskaini zuen Hernanin. Etorkinen eremuaz eta euskaldunen eremuaz aritu zen hizketan. “Gu” eta “haiek” diskurtsoa alboratu eta bi eremuek euskal komunitate sendoan bat egitea irudikatzen du, hizkuntza-ardatza euskara dela. Jatorriz alemaniarra den Elserrek hamabost urte daramatza Euskal Herrian. Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria da, atzerritarrak euskal mundura erakartzeko bideak lantzen ditu,
lan mundua zubi erabilita.
Petra Elserren hitzaldia Hernaniko Euskara Ari Du elkarte antolatzaileak sarean ipini du Youtuben. Hitzaldiaren laburpena ekarri dugu hona.
Hiru eremuz hitz egingo dut: eremu komunaz, euskaldunen eremuaz eta etorkinen eremuaz. Has gaitezen lehenengoarekin. Abiapuntu moduan hiru gauza esango ditut. Bat: Norbera alda daiteke, nahiz eta 60 urte edo 80 urte eduki. Bizitza osoan alda gaitezke. Bi: Gizartea ere alda daiteke. Hiru: Komunitate euskalduna nola eraiki pentsatu behar dugu. Guk nahi dugun gizartearen irudikapena egin behar dugu. Nola egon nahi dugu bost urte barru? Euskal komunitatea ez dadila izan gizartearen barruan dagoen komunitate txiki bat erdal komunitate handi batez inguratuta.
Ondoko ezaugarriak hartu behar ditugu kontuan euskaldunen eremuaz.
• Komunitate itxia dela esaten da, berea babesteko itxi da, ohikoa da “gu” eta “haiek” erabiltzea. Nire lanean asko entzuten dut: haiek asko elkartzen dira, haiek zapia daramate, haiek beti meskitara doaz... Beldurretik eta arroztasunetik, distantziatik, hitz egiten du jendeak. Nahiz eta “etorkinak” eta “bertakoak” kale berean bizi, “gu” erdian eta “haiek” periferian ezartzen ditugu.
• Euskaraz egiteagatik txalotzen dira atzerritarrak: “Casablancan jaio arren ederki egiten du euskaraz Mohamedek”. Ez genuke esango: “Casablancan jaio arren ederki egiten du gaztelaniaz Mohamedek”, ezta? Gaztelaniaz egitea normala da, euskaraz egitea ez. Hizkuntza berezi moduan tratatzen dugu.
• Seme-alabek ikasiko dute. Eta haien gurasoek? 40-60 edo urte gehiagoz biziko dira eta haiek ez dute ikasiko? Ez dauka logikarik. Adibidez, emakume hegoamerikarrak seme-alabak jatorrizko herrialdean utzita datoz, baina agian hamar urtez hemen arituko dira lanean. Ez dute euskaraz ikasiko?
• Hizkuntzaren ikasketa akademiaren esku uzten da, euskaltegien esku. Kalean ez beste nonbaiten ikasiko duzu eta gero niregana etorritakoan euskaraz egingo dugu. Gizarteak ez du ardurarik hartzen ikasketa prozesuan; euskaraz egiten lagundu, poliki hitz egin... Ez, adituek irakatsiko diote hizkuntza.
1960-1970eko urteetan etorritakoez ari gara, baita gaur egun datozenez ere. Ohar bat egingo dut. Zama psikologiko handiarekin datoz, atzerritik datoz, beldurtuta, larrituta, behar batzuekin askotan... Zentzu horretan, eremu hau ezin da parekatu euskaldunen eremuarekin. Hori esanda, azpimarratu behar da euskaraz bizi nahi duenarekin erdaraz egiten duenak bestearen hizkuntza eskubideei uko egiten diela; izan administrazioko langilea, medikua edo kalean ordua galdetu dizuna. Gerta daiteke etorri berriak ez jakitea hemen bi hizkuntza hitz egiten direla, baina behin hori jakinda arrazoi asko eman daitezke euskaraz ez egiteko. Hala ere, hizkuntza eskubideak ukatzen ari dira.
Batzuek bizitza osoan euskararen aldeko diskurtsoa izaten dute, inoiz ezer aldatu gabe. Jendeak politikoki zuzena zer den badaki eta hala dio: “Jakin nahiko nuke!”, “Pena, ez dakit!”. Bestelakoak ere badira, “no me interesa el euskera”, “háblame en castellano”...
“Hemengoek ez dute ikasten”. Diskurtso hori etorkinek eta besteek ere badute. Hori egia bada, galdera da: Nor da hemengoa? Euskaraz dakiten 100 senegaldar bildu eta kale saltzaileen baldintzez jardunaldiak egiten baditugu, nor da hemengoa? Senegaletik etorri dira eta euskaraz ari dira.
Eta atal honekin bukatzeko, atzerritar euskaldunok ardura dugula uste dut. Euskara maila jakin bat daukatenak, nik ezagutzen ditudanak, euskaldunen bikotekideak dira. Bikotekide horiek rol oso garrantzitsua jokatu dezakete eremu komuna deitu diogun horretan kokatzeko.
Eta orain nola egingo ditugu aldaketak batekoek eta bestekoek eremu komunean bat egin dezagun? Biek egin beharko dugu ahalegina, bestela “gu-haiek” diskurtsoa mantenduko da. Adibidez, batzuek egin dute ahalegina, euskaltegira joan dira eta euskara ikasi dute. Pakistandarrek edo marokoarrek kiroldegian edo kalean euskaraz egiten dute, baina haien lagunak ez dira aldatu, “zu hor eta ni hemen” mantentzen da. Tolosako meskitako lehendakariak esan zidan uste zuela euskara ikasita ateak irekiko zitzaizkiola, baina ez zitzaiola hala gertatu.
Beraz, zein dira nire proposamenak “gu-haiek” diskurtsoa gainditzeko? Oso garrantzitsua iruditzen zait espazio erdi pribatu-erdi publikoa irekitzea. Bazkari-afariez, mendi irteerez, eskolako gurasoen bilerez eta txangoez, auzoko jaiez, ari naiz. Ahalegina egin beharko genuke horrelako guneetara beste herrialdeetatik etorritakoak gonbidatzeko. Eta ez naiz ari egun bateko ekintzez, hau da, auzoko afrikarrek jaietan danborra jotzeaz. Agian afrikar horiek auzoko jaiak antolatzeko bileretara joan behar dute, eta bilerako afarira ere joan behar dute.
Atzerritarrak ikusgarri egitea garrantzitsua da, eta bereziki atzerritar euskaldunak. Euskarari eta migrazioari buruz hitz egiteko ez, bestelakoez hitz egin dezatela. Euskaldunak ulertu behar du islama euskaraz ere badagoela, eta etorkinak ikusten badu bere eremuko bat euskaraz ari dela errazago irudikatuko du denok euskaraz arituko garen eremu komuna. Ez du pentsatuko: “Horiek euskaldunak dira eta gure eremuan berriz erdaraz egiten dugu”.
Hizkuntza mailaren balioa ikusgarri egin behar dugu. Zerbitzariak edo adinekoaren zaintzaileak euskaraz lau gauza esaten jakiteari balioa eman behar zaio. Batzuk euskaltegira joan gabe kalean ari dira euskara ikasten eta hori lorpen ikaragarria da.
Katalunian ikasi nuen Europako herriak ez direla inoiz gehiago zuriak izango, kolore eta jatorri guztietakoak izango dira. Bakoitzak bere hizkuntza ekarriko du, eta etxean erabiliko du. Denok lotuko gaituen hizkuntza euskara izatea da kontua.
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
Anton Txekhov, Raymond Carver eta Alice Munroren ipuingintzari buruzko mahai-ingurua egin dute Iker Sancho, Harkaitz Cano eta Isabel Etxeberria idazle eta itzultzaileek, Ignacio Aldecoa zenaren ipuin literarioaren jaialdian, Gasteizen. Beñat Sarasolak gidatuta, autore... [+]
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]
"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]