argia.eus
INPRIMATU
Duela 13.000 urteko odontologia
  • Irudian ikusten direnak, duela 13.000 urteko gizaki baten ebakortzak dira, eta Goi Paleolitoaren amaieran praktika odontologikoak egiten zirela erakusten dute.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko ekainaren 14a
(arg: Stefano Benazzi / American Journal of Physical Anthropology)
(arg: Stefano Benazzi / American Journal of Physical Anthropology)

Riparo Fredian aztarnategian (Toskana, Italia) aurkitu zituzten, hortz-interbentzioen arrasto oraindik eta zaharragoak dituen Villabrunako aztarnategitik gertu (14.000 urte). Baina Riparo Fredianeko hortzek besteek eman ez dituzten xehetasunak eskaintzen dituzte: hortzok ante morten zulatu zituzten, harrizko edo hezurrezko tresnak erabiliz, eta zuloak betun konglomeratuz, zuntz begetalez eta, ziurrenik, ilez bete zituzten, Neolitikoa baino lehen ere praktika biomedikoak egiten ziren seinale.