Bihotza tarratatu

  • Silvia Perez Cruzen kontzertuaren kronika. Maiatzaren 22an, Donostiako Kursaalean.

Bihotza tarratatzen dizuten kantuak dira. Apaingarririk gabe, espero ez duzunean, nota batek nonbaiten harramazka egiten dizu eta begiak malko-putzu bihurtzen zaizkizu, baina ondo zaude, oso ondo, irri txikiarekin eta oilo-larrutan. Ateratzerakoan jendeak zeraman aurpegia ikusi besterik ez zegoen, edo kantu eta kantu artean egin zen isiltasuna. Silvia Perez Cruzen kantua emozio luizi bat da. Bi orduko emanaldi eder bat eskaini zuen Donostiako Kursaalean. Hirugarrenez ekarri zuen harizko boskotea hirira, eta goraino bete zen eraikineko areto nagusia. Biolin jotzailearekin azaldu zen aurrena, Cinco farolas-ekin iluntzea irekitzera, eta, taldea osatuta, Tonada de luna llena jo zuten ondotik. Pribilegiatuak aurreneko ilaretakook, agertokian mugitzeko duen modu berezko horren lekuko zuzen izan ginelako.

Japondik bueltan ziren, eta, gezurra badirudi ere, jendetzaren aurrean harrituta agertu ziren. Tripetatik kantatu zuen Perez Cruzek, doinu arinagoak ere berdin. Ai, ai, ai gozoa, adibidez, Cerca de tu casa pelikulako neskatoak komunean dantzatzen duen eszenari idatzitakoa. “Shakiraren bat sartu nahi zuten, baina garestiegia ateratzen zen, eta, azkenean, hauxe egin nuen. Gero zer eta kantu onenaren Goya saria eman zioten”. No hay tanto pan ere erreskatatu zuten aipatu filmetik, etxegabetzeen aurkako aldarria. Musikariak, bikainak, konplizitate handiz lotu ziren elkarrengana eta sekulako jokoa atera zieten instrumentuei; biolin biek (Elena Rey eta Carlos Montofor), biolontxeloak (Joan Antoni Pich), kontrabaxuak (Miguel Angel Cordero) eta biolak (Anna Aldoma). Berak ere esan zuen, apal esan ere: “Ze talde puska garen”. Solte aritu zen agertokian; orain ilea lotu, orain askatu, zapatak erantzi, berriz jantzi.

Harramazkarena Ana Maria Moixen Mañana poemarekin gertatu zen, Montoforrek ere abestu zuena; Pere Quarteten Corrandes d’exili-rekin ere harramazka, frankismoaren atzaparretatik bortxaz ihes egin zutenei eskainia. Alaiago, Asa branca dantzagarria ekarri zuen Brasildik, “han non penak ere alaitasunez kantatzen dituzten”. Leonard Cohenen Hallelujah-ren bertsio eder bat ere bai. Eta azken diskoari izena ematen dion Vestida de nit ekarri zuen bisak, zoragarria, haren gurasoek duela 30 urte idatzi zutena, Calella de Palafrugell sorterriko paisaia kantuz dakarrena.

Ezustekoa eman zuen kantu “komertzialen” pupurri batekin, zeina barrez eta txaloz hartu zuen jendeak. A capella kantatu zituen Pequeño vals vienes eta Cucurrucucu Paloma, bere errepertorioan klasikoak jada. Eta musikariak oholtzaren puntan zutik, agertokia argi gorriz blaitu eta Gallo rojo, gallo negro borobilak itxi zuen emanaldia, publikoari parekorik ez duen artista baten aho zaporea utzita, bihotza tarratatu bai baina puskatu gabe berori indar bihurtzen duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Existentzia mugimenduan jartzea

TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an

-----------------------------------------

Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]


2024-12-20 | Iñigo Satrustegi
Nora egon gara begira

Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.

-----------------------------------------------

Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Israelen aurkako protesta egin dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batean Iruñean

Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Xedea eta fedea

UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non:  Santa Klara ermitan (Ondarroa)

--------------------------------------------------------

Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Eguneraketa berriak daude