Gazako lerroan, Nakba egunaren atarian 50 palestinarretik gora erail zituen Israelgo armadak. Horrelakoekin esponentzialki are krudelagoa bihurtu da palestinar herriak bizi duen nazio jazarpena. Kolonoen eta gobernuaren indarkeria erregularraz gain, latza da ere klase zapalkuntza.
Zisjordaniako unibertsitateko Nithya Nagarajan irakasleak, hain zuzen ere, Palestinak pairatzen duen zapalkuntza bikoitza azaleratu du: auzi nazionala konpondu arte itxaron gabe, auzi sozialari aurre egin nahi dioten sindikalgintzaz eta herri mugimenduez hitz egin du. Bere ustetan, lan arloko zapalkuntzari ez zaio arretarik jartzen nazioarteko espazioetan, noiz eta Osloko akordioez geroztik herri mobilizazio handienak langileenak izan direnean.
Zerrendaratzen dituen mugimendu sindikalek lan borrokaren molde berriak irudikatzen dituzte, eta mugimendu minoritarioak diren arren, masekin lan egiteko praxitik hurbil mantentzen dira. Hauetako bat dugu Osasun Publiko komunitarioko Langileen Sindikatua: osasunaren esparrutik abiatuta, behar sozial zabalagoari fronte egiteko antolatu ziren emakumeak. Zisjordaniako herrixketan herritarrek oztopo handiak zituzten osasun zentroetan arreta jasotzeko eta 1980ko hamarkadan eskola “nazional” bat antolatu zuten osasun komunitarioaren inguruan emakume erizain eta medikuak trebatzeko. Baina Osloko itunaren ondorioz, osasun-sektorea zeharo burokratizatu zen eta emakume horiek erabat zokoratuta geratu ziren, urteetako esperientzia baliogabe geratu zen halaber. Hala, 2007an batu egin ziren beraien trebakuntza onar zedin eta sektore horretan enplegu bat izateko zuten eskubidea exijitzeko.
Zisjordaniako herrixketan herritarrek oztopo handiak zituzten osasun zentroetan arreta jasotzeko eta 1980ko hamardakan eskola “nazional” bat antolatu zuten osasun komunitarioaren inguruan emakume erizain eta medikuak trebatzeko. Baina Osloko itunaren ondorioz osasun-sektorea zeharo burokratizatu zenean, emakume hauek erabat zokoratuta geratu ziren
The Handmaid’s Tale telesailak ezagun egin du Margaret Atwood kanadarrak sortutako distopia. Fikziozko mundu horretan, AEBetan ezarritako erregimen politiko totalitarioa deskribatzen da: muturrera daramatza gure munduan errealak diren erregimen eta sistema ekonomikoak. Errealitatetik nahi baino hurbilago dagoen neurrian, krudelkeria erabat ukigarria da. June Osbourne, protagonista nagusia, terrorezko jendarte horretatik atera ezinik ikusten dugu atalez atal: ez dago ihesbiderik. Baina telesailak pizten dituen sentimenduen artean, bada bat itxaropena pizten duena: June ez dago bakarrik. Ikarazko mundu horretan badago norbait Juneren bidelagun izango dena. Goiz da jakiteko bere moduko beste neskameren batekin aliatuko den edo hierarkian gorago dagoen beste emakume zapaltzaile –eta zapaldurekin– bat egingo ote duen.
Maiatzaren 26an manifestazio jendetsuek kaleak hartu zituzten gure hiriburuetan: martxan daude pentsiodunak. Martxoaren 8an eta Sanferminetako auzi sonatuaren ondorengo protestaldiekin, mugimendu feministak gainezka egin du kaleetan. Erresidentzietako emakumeen greba aldi luzea ere burura datorkit ezinbestean: esparru konkretu batetik abiatuta, gure bizitzako esparru are zabalagoak betetzen dituzten aldarriak defendatu dituzte. Gizarte zibiletik ernatutako indar hauek ezberdinak diren arren, helburu asko partekatzen dute. Horietako bat: bizitza duinago baten defentsa, geure buruen jabetzak berreskuratzearen alde.
Pentsiodunen manifestazioan, martxoaren 8ko jende oldeetan, jendeak begietara begiratzen zion elkarri, hauxe esanez bezala: “Hemen gaude bat eginda, ez gaituzte geldiaraziko”. Ondoeza kudeatzeko bidelagunak topatu behar dira: begiradei eutsi, eskutik heldu eta abiatu. Ondoeza baino ongizatea izan dadin eskuartean daukaguna. Ondo baino hobeto jaso dute Donostian esaldi bakarrean: “Bizitza da handiena”.
Nithya Nagarajanek garbi dauka lan mundurako pedagogia sortzeko, aktibista eta mugimendu desberdinen arteko espazio partekatuak sortu beharra dagoela. Bazterretatik abiatu ohi dira bidelagunak baina erdigunean egiten dira indartsu. n
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!
Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]
Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.
Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]
2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.
Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]
1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.
Felipe Gonzálezen... [+]
Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]
Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]