argia.eus
INPRIMATU
Oholtxo asiriarren jarraibideak
  • Iazko urrian idazkera kuneiformez idatzitako 90etik gora buztinezko oholtxo aurkitu zituzten Bassetki aztarnategian (Kurdistan). Orain Heidelbergeko Unibertsitateko ikerlari Betina Faist-ek K.a. 1250. urteko testuok diotena deszifratu du.  

     

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko maiatzaren 31
(Arg:  Peter Pfälzner / University of Tübingen)
(Arg: Peter Pfälzner / University of Tübingen)

Asiriar Inperioko hiri garrantzitsu baten kokapena adierazten dute, historialari alemaniarraren arabera. Mardaman Mesopotamia iparraldeko hiri garrantzitsua izan zen K.a. 2200 eta 1200 urteen artean.

Antzinaroko hainbat iturrik aipatzen dute, baina orain arte ikerlariek ez zekiten non zegoen. Buztinetan idatzitako jarraibide horiek hiriaren aztarna arkeologikoak aurkitzeko balioko al dute?