Askatasun bila dabiltzanentzat

  • Hippiak baino lehenago izan zen. Vietnamgo gerraren aurkako mugimendua hasi baino lehen. Are, Vietnamgo gerra bera baino lehen: 1951. urtean bukatu zuen Jack Kerouac idazle estatubatuarrak On the road nobela, 1957ra arte publikatu ez zen arren. Sekulako eragina izan zuen AEBetako literaturan (lehenbizi) eta mundu osokoan (handik gutxira), gerora indar handia hartuko zuen kontrakulturaren obra zentraletako bat bihurtzeraino.Eta orain, azkenik, euskaraz irakurri ahal izango dugu.

Neal Cassady eta Jack Kerouac. 'Errepidean' liburuak nazioartean izan dituen edizio askotan argazki hau erabili dute azaleko ilustrazioan.
Neal Cassady eta Jack Kerouac. 'Errepidean' liburuak nazioartean izan dituen edizio askotan argazki hau erabili dute azaleko ilustrazioan.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2016an Pasazaite argitaletxeak David Foster Wallaceren Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat argitaratu zuenerako jakinaren gainean geunden: Jack Kerouac-en On the road euskaraz argitaratzeko asmoa zeukan inportazioko liburuetan espezializatutako editorialak, idazle iparamerikarrei eskainitako “43 Ipar Paraleloa” bilduman. Eta hortzak izerditan hasi zitzaizkigun, XX. mendeko AEBetako nobelagintzaren gailurretako bat baita. Behin plan horren berri izanda, euskaraz eduki arte ez ginen aseko, “Jack Kerouac non ote dago?” galdetzen genuen egunero, Beti Mugan taldeak kanta hartan bezala, aurtengo Literaturiaren programa ikusi genuen arte. Maiatzaren 26an aurkeztu dute azkenik Errepidean, Garoa liburu-dendan.

Iñigo Roquek itzuli du eta Zarauzko zita baino lehen hitz egin dugu berarekin, galdetzeko ea zergatik duela bi urtetik iragarrita zegoen liburua orain argitaratuko den: gaizki jarritako seinaleren batek okerreko errepidetik eraman du? “Gozamena luzatzeko izan dela esan behar nuke, baina ez da hala izan”, esplikatu du. “Esan dezagun desorduko literatura-itzultzailearen abiadura-mugak estuak direla eta zenbait matxura izan ditudala bidean. Liburuak kolpe bakarrean jo behar zaitu; arnasaldi bakarreko jario bat itxuratu behar du; abiada bizian eraman behar zaitu Amerikako kontinentean barrena; ‘eromenezko zurrunbilo’ basa batean, Kerouacen hitzetan. Eta, horretarako, ezin zara tonu egokitik atera, eta horrek patxada eskatzen du, eta nik, nolabait ere, patxada hori aurkitu arte ezin izan dut lana amaitu”.

Kerouac euskaraz irakurtzeko lehenbiziko aukera izango da. Gezurra badirudi ere, Roqueren aurretik inor ez da haren prosarekin ausartu gurean. Hori itzultzaile batentzat problema ote den jakin nahi izan dugu edo, kontrara, askatasun handiagoz jokatzeko aukera eman ote dion. Portugaleteko itzultzaileak bitxikeria baten berri eman digu: “Jean Etxepareren Beribilez-era jo nuen, itsu-itsuan, hizkuntza tresnatzeko, jakinik harengan beti badela zer ikasia, eta ez nintzen tronpatu”. Aldudeko medikuaren liburuak sorpresaz beteriko kutxa dira, baina haren laguntzarekin ere, Kerouac Kerouac da eta zenbait pasarte euskaratzeko burua estutu behar: “Lantegirik latzena jazz-kontzertuen deskribapen xeheak izan dira, bateria-jotzaileen azken izerdi-tantarainokoak ia. Hor, bai, erritmoa, bizitasuna, eroaldi kolektiboa... dena jaso eta sentiberritu behar zen”. Emaitzarekin gustura dago, nolanahi ere; eta azken irakurraldietan “disko bat jartzea bezain atsegina” iruditu zaio euskarazko bertsioa.

Askatasun pertsonalaren bila

Zer da, baina, Errepidean? Bada, beat belaunaldiaren erreferentziazko obra: 1950eko hamarkadako fenomenoa izan ziren beatnik-ak, haien txapela, eguzkitako betaurreko borobil, lepo luzeko elastiko eta arropa beltzekin garai bateko kontrakulturaren estereotipo bihurtzeraino. Jarrera berri bat ekarri zuten literaturara, baita literaturatik harago ere: AEBetako gizarte konformistaz asperturik, bizitzeko modu berrien bila hasi ziren zenbait gazte estatubatuar, bestelako balioak, askatasun sexuala, drogak, Asia ekialdeko kultura eta filosofia… Dena jazz musikaren erritmoan.

AEBetako gizarte konformistaz aspertuta, beste zerbaiten bila hasi ziren gazteentzat erreferentziazko nobela izan zen Errepidean

“Askatasun pertsonalaren bilaketa da, hain zuzen, liburuan proposatzen dena”, azaldu du Roquek. “Ez dakit horrek gurean oso ospe ona izan duen”, esan du gero. “Rikardo Arregik Arestiri idatzi zionez: ‘Euskaldun jendeak artalde izatean jartzen du esperantza’”. Gisa berean, itzultzailearen ustez, nobelako protagonista den Sal Paradisek –Kerouac ordezkatzen duen pertsonaiak–, barne-gatazka bizia dauka, askatasun-nahiaren eta izeba/amarekin konplitu beharraren artean. Hor dago eleberriaren gakoa, Roquek dioenez: “Alde batetik, askatu ezin hori dugu, eta, bestetik, Moriarty/Cassadyren mundua edan beharra, moralkeriarik eta damurik gabea”.

Dean Moriarty pertsonaiaz ari da: izengoiti horrekin agertzen da nobelan Neal Cassady idazle eta beat belaunaldiko pertsonaia gakoa. Biak, Kerouac eta Cassady, elkarri bizkarretik helduta agertzen dira Errepidean-ek munduko hainbat hizkuntzatan izan dituen argitalpenen azaletan. Cassadyk eragin handia izan zuen Kerouacen idazkeran, paper zuriaren aurrean jartzeko jarrera berri bat erakutsi ziolako. Haren eraginpean aldatu zuen estiloz, The Town and the City lehenbiziko eleberrian erakutsi zuen idazkera sentimentalagotik “lasterketa estasiatu ero batera” pasaz. Konbentzituta egin zuen aldaketa gero: hiru astean idatzi zuen Errepidean-en lehenbiziko bertsioa, paper jarraitua erabiliz; guztira 36 metro testu, bulkada betean sortuak eta gero, nobela gisa argitaratzeko, moldatuak –testu originala ere publikatuta dago ingelesez, nobelaren 50. urteurrenarekin bat eginez argitaratu zuten edizioan–.

Beat gutxi euskaraz

Hutsune handi bat beteko du itzulpen honek eta akaso bidea irekiko, garai bereko beste idazle esanguratsu batzuen lanak ere euskaraz argitaratu daitezen. Allen Ginsberg edo William S. Burroughs-en libururik apenas itzuli dela aipatu diogu Roqueri: “Ginsbergen Ulua Harkaitz Canok itzuli zuen (Armiarman dago), eta, bai, ez dago ezer askorik. Burroughs literatura jonkie-an sartu izan da, eta gurean, noski, halakoek ez dute ia lekurik izan... Uste dut oso urruti geratu zaizkigula hain jarrera bizizale, pertzepzio-hedatzaile eta, tarteka, patetikoak”.

Edozelan ere, garai horretako literaturan murgiltzen hasita, pixka bat sakonago joateko gonbidapena egin digu itzultzaileak: “Bada emakume poeten bilduma interesgarri bat, Beat Attitude izenburukoa; Kenneth Rexroth-en saiakera eta fikzio ederrak; Emmet Grogan-en Ringolevio (Errepidean-eko Moriarty bezalako atsegin-bilatzaile ero bat bera)…”. Eta Kerouacen lanak utzitako oihartzun berriagoak nahi dituenarentzat ere badu proposamenik Roquek: “Lehengoan, Robert Macfarlane-ren The Old Ways zoragarria irakurtzen ari nintzela topo egin nuen berriro Kerouacekin: ‘Gau aldetik, zaldien zintzarrien txilin hotza iritsi zen. «Zer esan zuen Kerouacek?», galdetu zuen Jonek, denok kanpadendetara abiatu aurretxoan. «Egin dezagun lo ibaien ondoan, belarriak arazteko»’”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioarteko literatura
2024-03-07 | Julen Azpitarte
Zorigaiztoko musikarien laztasunak

Alfonso Cardenalek Vidas Perras. Cuentos musicales del Sofá Sonoro (Bizitza Latzak. Soinu-sofako musika-ipuinak) izenburuko liburua argitaratu berri du. Bertan, herri-musikaren historiaren bazterretan abandonatutako kultuzko hogei musikariren zorigaiztoko biografia... [+]


Iraingarria da istorio bateko pertsonaia “lodia” dela esatea?

Roald Dahl idazle irakurriaren umeentzako hainbat lan berritu dituzte: “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu dira, baita esaldiren bat gehitu ere ileordea eramatea ez dela ezer txarra adierazteko, esaterako.


Xavier Queipo. Galegoa berdin emigratzailea
“Galegoz hitz egiteko jarrera indartu besterik ez zen egin Bruselara joan nintzenean”

Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]


2022-10-06 | ARGIA
Annie Ernaux idazleak jasoko du Literaturaren Nobel saria

Annie Ernaux idazle frantsesa saritu du Suediako akademiak. Nobela autobiografikoak idatzi ditu batez ere, eta hainbat irakur daitezke euskaraz, 'Pasio hutsa' eta 'Gertakizuna' eleberriak, besteak beste. Bere obraren ausardia eta zehaztasun klinikoa saritu ditu... [+]


Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


2022-06-08 | Julen Azpitarte
Voltairine de Cleyre
Anarkista, besterik ez

Voltairine de Cleyre (1866-1912) XX. mendeko mugimendu anarkista eta feministako emakume garrantzitsuenetariko bat izan zen, Emma Goldmanekin batera. Feminismoa boto-eskubidearen aldeko borrokara mugatzen zen garaian, Cleyrek bide berriak ireki zituen eta gaur eguneraino iraun... [+]


Idoia Santamaria, itzultzailea
‘Austerlitz’, memoriaren korronte ezkutuak

Anbereseko Central Staationen aurkituko du liburu honetako narratzaile izenik gabeak Jacques Austerlitz, bere iraganaz oroitu ezin den gizona. Hamarkadaz hamarkada eta hiriz hiri luzatuko dira bien arteko solasaldiak, lainoan bildutako memoria argitzeko ahaleginean. Idoia... [+]


Boris Pahor hil da, holokausto nazia gordintasunez kontatu zuen idazle esloveniarra

Esloveniako literaturak azken mendea begien aurretik pasatzen ikusi duen idazlea galdu du. Boris Pahor 108 urterekin zendu da astelehen honetan Triesten.


Ia 80 urtez desagertuta egon den Louis-Ferdinand Célineren nobela bat argitaratu dute

Mundua dardarka jarri duen gerra baten lekuko garen une honetan, joan den mendeko lehen gerra handian girotutako nobela bat publikatu da ostegun honetan Frantziako Estatuan. Eta ez edozein nobela: 78 urtez “desagertuta” egon ondoren iaz berreskuratu ziren... [+]


Emakume idazleak XX. mendeko Italian
Alda Merini: harriduraz begiratzeko ahalmena

Alda Merini (Milan, 1931-Milan, 2009) poeta italiarra izan zen. Lan asko argitaratu zituen, tartean hamarnaka poesia liburu eta bi-hiru autobiografia (L'altra verità. Diario di una diversa, La pazza de la porta accanto eta Reato di vita. Autobiografia e poesia).


Venezia baino zerbait gehiago, Joseph Brodskyren bitartez

Aste honetan aurkeztu da Joseph Brodskyk idatzitako Ur marka. Veneziari buruzko saiakera. Rikardo Arregi Diaz de Herediak itzuli eta Katakrak argitaletxeak publikatu du poeta errusiar atzerriratuari euskarara itzuli zaion lehen liburua.


2022-03-17 | Julen Azpitarte
Diane di Prima
Otsemearen haginkada

"Emakumeak egon ziren, han zeuden, nik ezagutu nituen, baina haien familiek eroetxeetan giltzaperatzen zituzten, elektroshock-ak ezartzen zizkieten. 50eko hamarkadan, gizona bazinen, errebelde izan zintezkeen, baina emakumea bazinen zure familiak giltzapetzen zintuen. Izan... [+]


Sebalden 'Austerlitz' euskaraz
Esanezina den hori nola konta daitekeen

Gauza garrantzitsua gertatu da astelehen honetan literatura euskaraz irakurtzea atsegin dutenentzat: W. G. Sebalden Austerlitz argitaratu du Igela argitaletxeak. Idoia Santamariak egindako itzulpenari esker, idazle alemaniarraren obrarik ezagunena nobedadeen artean aurkituko du... [+]


Maryse Condé, haurtzaroaren negarrak eta irriak

Asteazken honetan aurkeztuko dituzte Erein eta Igela argitaletxeek Literatura Unibertsala bildumako hiru lan berriak, tartean Maryse Condéren Bihotza negar eta irri (ene haurtzaroko istorio egiazkoak). Joxe Mari Berasategik euskaratua, idazle guadalupearraren obra... [+]


2020-11-19 | Julen Azpitarte
Wu Ming kolektiboaren 'Proletkult' nobela
Marxismo martetarra

Wu Ming literatur kolektiboaren Proletkult (2018) “objektu narratibo” berriak sozialismoa eta zientzia fikzioa lotzen ditu, Sobiet Batasuneko zientzia fikzio klasikoaren aitzindari izan zen Izar gorria (1908) nobela eta haren egile Aleksandr Bogdanov boltxebikearen... [+]


Eguneraketa berriak daude