argia.eus
INPRIMATU
Legenarrak Europa du jatorri
  • Londresko University Collegeko ikerlari batek orain arte egindako legenarraren genomaren ikerketa sakonena egin du, Erdi Aroko Mycobacterium leprae bakterioaren 10 genoma aztertuta, eta emaitzak PLOS Pathogens aldizkariak jaso ditu.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko maiatzaren 23a
(Arg.: Dorthe Dangvard Pedersen)
(Arg.: Dorthe Dangvard Pedersen)

Lan horren bidez, gaixotasunak jatorria Europako hego-ekialdean izan zezakeela ondorioztatu dute. Gainera, bakterioa gaur egun urtxintxa arruntek duten bera dela ikusi dute eta horregatik uste dute urtxintxa larruen garraioak eta salerosketak gaixotasuna zabaltzen lagundu zuela.

Iraganeko datu bitxiak azaleratzeaz gain, arduradunek espero dute lan honek herrialde tropikal askotan oraindik endemikoa den gaitza kontrolatzen lagunduko duela.