Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak, hamazazpi urtetako ibilbidean, fruituak eman ditu, dudarik gabe. Fruitu hauen artean, Musikene Orkestra Sinfonikoa aipagarrienetako bat da. Gauza bat da bakarlariak trebatzea, artistak formatzea, baina formazio hori hankamotz geldituko litzateke ikasketa planek ikasleak talde instrumental handiagoetan parte hartzera bultzatuko ez balituzte.
Asmo horrekin eratu zen ikastegi honen Orkestra Sinfonikoa, eta, Arriaga Antzokian entzundakoaren arabera, esan dezakegu benetako lan ona egiten ari direla.
Orkestra gazte honen ilusio eta adorearen kontrapuntu gisa, Donostiako Orfeoiaren eskarmentua izan genuen taula gainean, eta, bien artean, benetako gutizia den Cherubiniren Requiema interpretatu zuten, Víctor Pablo Pérez maisuaren batutapean. Berezia da requiem hau, famatuak diren beste batzuekin (Verdiren edo Faurérenarekin) konparatzen badugu. Agian Cherubinirena ilunagoa egiten zaigu, baina baditu pasarte tentsiodun eta haserrekorrak tartean. Orfeoiak jakin izan zuen, orkestraren azpimarrarekin, ñabardura guzti horiek nabarmentzen. Hasierako Introitus delikatua izan genuen. Nahiz eta Dies Irae plano samarra atera, Sanctus sendo eta enpastatua entzun genuen. Bukaera, erabat mistikoa, emanaldiaren une onenetakoa izan zen.
Baina obra hau ez zen izan saioaren eragingarri bakarra. Béla Bartóken Biola eta orkestrarako kontzertua aukera paregabea izan zen Yana Kutxerova biola jotzaile gaztearen luzimendurako. Errusian jaiotako musikariak Musikene ikastegian jaso zuen formazioa. Sari ugari jaso ditu hainbat lehiaketatan eta kontzertu asko ere eman ditu Europan zehar. Teknika segurua erakutsi zuen, eta, inportanteena, soinu afinatu eta beroa, oso atsegina. Horrez gain, adierazkortasun orekatua du, elegantea. Bartóken kontzertua ez da lan erraza. Konpositorearen berezitasunak –folklorearen eta abangoardiaren uztartze pertsonala, hori guztia forma sendo eta tradizional batean– ongi adierazteko Kutxerovak duen heldutasun musikala behar da. Publikoa txundituta geratu zen. Zorionak!
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non: Santa Klara ermitan (Ondarroa)
--------------------------------------------------------
Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]
OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Willis Drummonden agur besta
Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian
Noiz: Urtarrilaren 5ean
Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.
------------------------------------------------
... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]