Ikonoklastaren ajeak

Keinu konplizeak. Karlos Cid Abasolo. Susa, 2018

Ez dakit hau den Leire Lopez Ziluagak Susako editore lanak hartu dituenetik orraztu, begiratu, zuzendu duen lehen liburua. Argitaletxeen barneko kontuok ez dakizkit. Dena dela, erraza behar zuen izan edizio lanak: Karlos Cid Abasolok argi dauka pieza bakoitzari zer itxura eman, zer erritmo, zer hitz aukeratu. Itzultzaile ibili da Hasekena, Holubena, Kunderarena.

Berezkoa dauka. Gogorra dena itxuraz poesia egiteko bere modu xamurra da. Eta nobleak dira bere amorruak, garbia bere begirada: “Oihu egin gabe gelditu ziren/ ilarakoak,/ eman gabe gelditu da/ bart gaueko musu arrotza/gaua hustu ez zedin/ akaso,/ putzuz bete zedin/ igual”.

Hizkuntzaren hibridismoa bezala kulturaren hibridismoa ere kritikatzen du idazleak –“sama moztuko nioke,/ bai,/ porrusalda porruz egiten dela/ aldarrikatzen duen/ edozein fariseuri”- baina badauka asmo bat zabala, asmo bat multikulturala, zapore bat garamatzana orain Lisboara, orain Pragara, folklorearen aurka baina euskalduntasunaren alde.

Lan honetan poeta hasiberria aurkituko duzu, poeta heldua aurkituko duzu. Indiferente behintzat ez zaitu utziko. Lehen aldiz paper batean zirriborroak egiten ari den idazlea kausitu dut uneka orrialdeotan, zorakeria puntu horrekin, emozioak ezin ostenduz.

Darabiltzan lanabesak dira ironia eta paradoxa, errespetu falta eta metafora aski ezagunen errebisioa: “Eskuak ebakiko dizkidate,/ eta besoarekin defendituko dut Pretty Woman”. Horrek guztiak bihurtzen du Keinu konplizeak sano obra bizia, sorpresaz beterikoa eta aberatsa. Eta hain zuzen horrek guztiak egiten du nabarmenegia, baragarria.

Liburu hau jolas antzeko bat da, zeinean poesiaren asmo gorenak eta xelebrekeria inozenteenak jartzen diren parez pare: “Baldin eta egingo bazenu/ poema liburu hau erosteko/ keinu heroikoa”. Karlos Cid Abasoloren asmoa da ikusaraztea zenbat txori daukagun buruan, kapaz da materiala sortzeko eguneroko keinuetan arakatuz, eta kapaz da zoriona aurkitzeko gauza naifenetan. Liberatzeko idazten du, maitemintzeko idazten du. Gauza da hortik liberatzera, hortik maitemintzera, bide handia dagoela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Ez da gerra onik

Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024

-------------------------------------------------

Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]


Noiz ospatuko dugu gurea?

Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024

----------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]


Hori dena eta askoz gehiago

Barkamena existituko ez balitz bezala
Mariana Travacio
Erein, 2024

---------------------------------------------------

Izenburuak autolaguntza liburu batena eman lezakeen arren Ereinek narratiba sailean argitaratu duen western itxurako testua da honako hau. Fernando... [+]


Ez da izenik agertzen, inon

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Josefa Agirre Etxeberria frankismo garaian neskame aritu zen emakumeetako bat izan zen. Hamalau urterekin deserriratu ondoren, bizitza osoan zehar bizilekuz aldatzera... [+]


Zapata pila!

Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa

---------------------------------------------

Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


Arrats dibertigarria

"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa. 

Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]


Erasoari aurre egiten

Liburu honetara hurbiltzen denak lehenbizi G. Mabire-ren irudiekin egingo du topo. Komikiaren estiloko irudiak dira, trazu oso zehatzak eta kolore bizikoak, pertsonaiak eta egoerak erraz interpretatzen laguntzen dituztenak. Irudi horiek testuarekin bat datoz: laburra eta zehatza... [+]


Sorginen duintasuna aldarri

Lan kontu bat dela eta berrirakurri behar izan dut liburu zoragarri hau. Teoria, genealogia eta historia feminista batzen dituen liburu motz honek kritika ugari izango zituelakoan sarean begiratu eta, sorpresa! bakarra aurkitu dut, Irati Majuelok Berria-n idatzi zuena.
[+]


Begirada gurutzatu eta engaiatuak

Sorpresa ederra izan da Consonni argitaletxeak argitaratu berri duen liburua. Ez nuen ezagutzen Montserrat Roigen lana eta aurkikuntza harrigarria izan da, zinez. Batetik, Franco hil berritan argitaratu zelako estreinakoz eleberria (1976an) eta garai hartako Bartzelona... [+]


Mo bueltatu da

1991n argitaratu zuen Bernardo Atxagak Behi euskaldun baten memoriak. Liburuak ibilbide luzea eta arrakastatsua izan du euskaraz nahiz bestelako hizkuntzatan. Alemanian gehien saldutako liburuen artean egon zen, J. Eccleshare editore britainiarrak irakurri beharreko obratzat... [+]


Lora dadin deika

Neguko naretasun hotz eta lur etzearen ostean etor daitekeenaren promes izaten da udaberria, eta hainbatek eta hainbatetan idatzi izan diote lora dadin deika. Promesak promes, ordea: ez da inoiz udaberri ziurrik galbidean den lurrean. Ez behintzat aldaketaz edo, zehazki,... [+]


Betiberdina

Lehengusinarekin eta haren senarrarekin landa aldera egindako irteera batean hasi zen dena. Horiek afaltzera joan eta ez ziren etxera itzuli. Haien bila atera eta horma batekin topo egin arte ibili zen protagonista. Hortik aurrera, hormak ez dio aurrera egiten uzten eta bi... [+]


‘Salbatzaileen tenplua’ eraisteko ordua

Feminista eta anti-arrazistatzat duzu zure burua? Bururatu zaizu inoiz ezagutzen duzun feminismoaren historia zuria eta kolonialista dela? Kultura ez-zuriei buruz duzun ezagutza edo begirada zalantzan ipini dituzu? Ahalduntze feministaren inguruko irakurketa kritikorik egin... [+]


Eguneraketa berriak daude