Gurean portuari eskainitako obra gorenetako bat izango da segur aski Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchill?. Portutik abiatuta, itsasoetan barrena egindako bidaiari lotuko zaio gehiago Aurelia Arkotxa bigarrena duen sorkuntza lanean, Septentrio. Portuan baina jendea, horixe zuen ardatz Izagirrerenak, jendea, halakorik gabe ez baitago portu, ez itsaso, ez amaren seme-alabarik. Bazter utzi gabe giza generoa, garrantzia berezia hartzen dute Arkotxarenean lekuek, geografiak, zapaltzen ditugun itsaso-lurrek.
Nagusiki narrazio liburua Septentrio halaber, Aurelia Arkotxaren erudizioa (“abenturosa eta are erratikoa ere”) bilduko luke, Kenneth White poeta eskoziarrak hitzaurrean dioenagatik: “Liburu batez hasi zitzaidan. Hartan bermatuko zen bere erudizio guzia beste mundu batera eramanik, bere barne-izaeraren oldarraren osoki adieraztera”. Emaitza: lau narrazio handi, narrazio txiki ugariz beterikoak (eta poema gutxi batzuk bukaera partean, baten bat pop abesti baterako egoki: “Grand Manan V ferryan / bi marinel cribaggean / jostetan ari / killing time”).
Lau narrazio, bilakatzen direnak, adibidez, populu bitxien katalogo, “Pliniok bere Historia Naturalean eta bertze anitz autoreek haren ondotik” egin izan duten moduan. Bilakatzen direnak, adibidez, biderako kontseilu xume, oso zuhurrak denak, esaterako hau: “Hiru eguneko arrotza eta arraina, usain gaitz direla”. Bilakatzen direnak, adibidez, mitologia bat baino gehiagoren ez dugu esango birrintzaile, baina bai kontrapuntu, edo behintzat osagarri. Esaterako euskal baleazaleena: “Eta bazekiten, bidaiant euskaldunek, marinel haiek ez zirela euskal kantu zahar batzuetan aipatzen diren ‘indiano salbaiekin’ eta ‘iskimau gizabestiekin’ beti ontsa portatu”. Edota Quebec tatxarik gabearena, herri indigenen zapaltzaile ere agertzen baita orriotan: “Bakarrik frantsesez mintzatu behar genuela eskolan”. Ondorioa: “Hemen, Quebeceko ‘autoktonoek’ ez dute PQren alde bozkatu”.
Esan dugu: lekuek, geografiak, zapaltzen ditugun itsaso-lurrek garrantzia berezia hartzen dute Arkotxarenean. Horien guztien izenek ere, Portutxo, Ophorportu, Irla Chumea, izendegi kurios, gertuko, baina aldi berean exotiko bat osatzeraino, Oskar Alegriaren Emak Bakia Baita hartan bezain iradokitzaile. Portutxo, laket portu, irla xume bat, Aurelia Arkotxak bigarrena duen sorkuntza lan hau.
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]
Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024
----------------------------------------------------
Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]
Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024
---------------------------------------------
Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]
Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020
-------------------------------------------------------
Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024
------------------------------------------------
Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]
PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022
-----------------------------------------------
Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]
Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022
--------------------------------------------------
Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]
Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022
------------------------------------------------
Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]
Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa: Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024
-------------------------------------------------------
Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]
Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023
-------------------------------------------------
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023
--------------------------------------------
Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]