“Zer gutxiago, zure nazioko hizkuntza ulertzea baino?”

  • Madrilgo akademiatik mintzo da Juan Carlos Moreno Cabrera (Madril, 1956), zer eta espainolismo linguistikoa deitzen duen horren gehiegikeriak salatzeko. Haatik, aho bizarrik gabe dihardu, sendo, hizkuntza txikiak babestuz, eta nagusiak ziztatuz. Nafarroako hizkuntza egoeraz aritzeko etorri da Iruñera. Eta ez da kalterako: ezin hobeki islatzen da Nafarroan berak teorizatutakoa.

“Euskararen ulermena derrigorrezkoa izatea da nafar euskaldunek beren hizkuntz eskubideak gauzatu ahal izateko modu bakarra”. (Argazkia: Josu Santesteban)
“Euskararen ulermena derrigorrezkoa izatea da nafar euskaldunek beren hizkuntz eskubideak gauzatu ahal izateko modu bakarra”. (Argazkia: Josu Santesteban)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zer da espainolismo linguistikoa?
Espainiera inguruko hizkuntzen gainetik dagoela dioen ideologia da. Horren arabera, espainiera da hizkuntzarik erabilgarriena, ikasteko errazena, komunikaziorako eta elkarbizitzarako egokiena. Pertsonen eta instituzioen diskurtsoetan txertatutako ideia da. Eta ideologia ikusezina da, ontzat ematen dena, ezbaian jarri gabe. Jendeak ez du antzematen, eta ideia horiek normalak direla uste du, berezkoak. Hala, espainiar hizkuntza supremazismoa zalantzan jartzen duen oro arazotzat jotzen da, distortsiotzat, elkarbizitza zapuzten duen ideia identitariotzat.

Gainerako hizkuntzak dira arazo.
Bai. Ideologia espainolistaren arabera, espainiera modu naturalean hedatzen den gasaren parekoa da. Hedapen horren ondorioz, zokoratuta geratu dira beste hainbat hizkuntza, baina ez espainieraren erruz, espainierak hedatzeko berezko joera duelako baizik, eta beste hizkuntzek murrizteko berezko joera. Erabat faltsua da hori.

Zein da ideologia honen arrazoia?
Besterik gabe, botere harremanak daude, nazio zapaltzaile eta zapalduak. Hori bai, garrantzitsuena da nazio zapaltzailea zapaltzaile dela ez igartzea, besteen begitara zapaltzaile gisara agertzen den unean hasi daitekeelako jendea zalantzan jartzen. Horregatik, egoera natural eta saihestezin gisara aurkezten da, denen onerako gertatu den egoera gisara. Menpekotasun harremanak egoera objektibo natural gisara aurkezten dira, eta horiekin lotzen da gizartearen garapena.

Nafarroa ez da salbuespen.
Nafarroan gaztelera da elkarbizitza eta komunikaziorako hizkuntza normala. Eta pentsa, gaztelera ez da Nafarroako jatorrizko hizkuntza ere, nafar-aragoiera baita Nafarroako berezko hizkuntza erromanikoa. Gaztelera gero etorri zen, eta arrazoi politiko, demografiko eta ekonomikoengatik inposatu zen. Hala ere, Nafarroaren garapena eta idiosinkrasia gaztelerak osatzen duela esaten da, eta hori zalantzan jartzeak Nafarroaren atzerapena dakar.

Nafar guztiek jakin beharko lukete euskara?  
Bai, are gehiago kontuan hartuta ofizialtasuna… ofiziala al da euskara Nafarroan?  

Tira, eremuaren arabera.  
 Egia! Hori ikaragarrizko erokeria da. Euskarak Nafarroa osoan behar du izan hizkuntza ofiziala. Bestela, ematen du hiru Nafarroa daudela. Nafarroa entitate geografiko, politiko eta historiko bakarra bada, euskarak Nafarroa osoan beharko luke hizkuntza ofiziala, eta beraz, bertako pertsona guztiek jakin beharko lukete, edo behintzat ulertu. Ulertzeak, izan ere, ez dakar inposiziorik. Euskararen ulermena derrigorrezkoa izatea da nafar euskaldunek beren hizkuntz eskubideak gauzatu ahal izateko modu bakarra, hitz egiten jarraitu ahalko luketelako, besteak ulertuko diola jakinda. Urrats garrantzitsua litzateke hori, bai Nafarroako kohesiorako, bai elkarbizitzarako, bai eta kulturarako ere. Zer gutxiago, zure nazioko hizkuntza ulertzea baino?

Argazkia: Josu Santesteban

Ingelesezko hezkuntza lerroak indartu dira azkenaldian. Zer dakar horrek?
Arazoa da, hasteko, ingelesa ez dela Nafarroako hizkuntza, ez dela inoiz izan, eta ez dela inoiz izango. Ingelesa euskara edo gaztelaniaren mailara jartzea erokeria da, eta ondorio latzak izan ditzake. Ingelesak atzerriko hizkuntzen artean du bere tokia. Euskararen pare jartzea Troiako zaldi bat jartzea da, euskara baztertzen jarraitu ahal izateko. Horrek, berriro ere, hizkuntza supremazismoa erakusten du, ingelesa ez baita ezinbesteko hizkuntza. Hizkuntza onuragarri eta interesgarria da, eta ongi dago ikastea, baina ez da ezinbestekoa. Bada beste arazo bat: ingelesak ateak ireki ditzake ongi hitz eginez gero; baina ateak ixten ditu gaizki hitz egiten bada. Eta, hara, ingelesa ikasten duen jendearen %80ak gaizki hitz egiten du.

Etorkizuna ziurtatua al du euskarak?
Ez, bultzatzeari uzten bazaio. Nagusitasun politiko, ekonomiko eta ideologiko mugagabea duen hizkuntza menderatzaile batekin bizi den hizkuntza bat beti dago arriskuan. Horregatik, ezin da arreta galdu, Irlandan gertatu dena gertatzen delako bestela: irlandar gaelikoa oso hizkuntza boteretsu baten alboan bizi da, eta desagertzeko arriskuan dago, derrigorrezkoa izan eta eskoletan erakutsi arren. Beraz, inbertitzen eta hizkuntza bultzatzen jarraitu behar da.

Hizkuntza nagusia beti egongo da hor, baita balizko independentzia kasu batean ere.  
Bai. Armeniak, adibidez, SESBetik atera eta independentzia lortu zuen, eta armeniera da hizkuntza ofizial bakarra. Liburuen %70, ordea, errusieraz dago. Zergatik? 200 milioi hiztun dituen estatua duelako alboan. Horregatik, Harry
Potter-en azken liburua errusierara itzulita dago, baina ez armenierara. Eta umeak errusieraz irakurri behar izaten du.

Estatuak, beraz, ez du hizkuntzaren biziraupena bermatzen?  
Ez. Hiztunek erabiltzen duten neurrian biziraungo du euskarak, baina erakundeen babesa beharko da horretarako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza gutxituak
2024-11-27 | ARGIA
Korsikako Asanblean frantsesa inposatzen jarraitzen dute, korsikera debekatuta

Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-20 | Langune | FUEN
Alexandru Jerpelea, Arrumanoa Zaintzeko Itzulpen Automatikoaren Aitzindaria
“Proiektu honek berez ez du hizkuntza ‘salbatuko’, baina espero dut norabide egokian urrats bat eman izana”

Alexandru Jerpelea Bukaresteko (Errumania) batxilergoko 17 urteko ikaslea da, eta itzulpen automatikoko lehen sistema neuronala sortu du arrumanorako. Balkanetan 200.000 pertsona inguruk hitz egiten duten hizkuntza erromaniko gutxitua da. Bere tresna berritzaileak, [+]


2024-11-18 | Leire Ibar
Hizkuntza gutxituek ingurune digitalean duten presentzia bermatzeaz arituko dira Donostian egingo den kongresuan

Hizkuntzen irabazia kongresua izango da azaroaren 26an eta 27an Donostian. Arlo digitalean inglesaren erabilera aregotzen ari den garaietan, kongresuak euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi du.


MICEk ordezkatuko du Euskal Herria hizkuntza gutxituen ‘Eurovision’ moduko jaialdiaren finalean

Friulieraz egiten duen irrati lokal bat da Suns Europe jaialdiaren antolatzailea eta berak egiten du zuzeneko jarraipena. Miren Narbaiza MICE ariko da oholtza gainean, Euskal Herria ordezkatzen.


Sua-sua

Uwa, kamsá, tukuná, uitoto, tikuna, embera, nasa-yuwe, nukak, sikuani, siano, macuna, yuruti, kichwa, achagua, bora, ettenaka. Horiek dira Kolonbian hitz egiten diren hizkuntzetako batzuk. Tamalez, Kolonbian bizi nintzenean, Cundinamarcan, nik ez nuen gure... [+]


Wikipediaren hizkuntza gutxituen biltzar batean bizitakoak

Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]


Mister Spanishen ehorzketa

Marfa (AEB), 1954. Texasko basamortuko herri horretako Blackwell lehen hezkuntzako eskolan haurrak zeremonia berezi batean parte hartzera behartu zituzten. Irakasleek paper zatiak banatu zizkieten eta bertan zera idazteko eskatu: “Ez dut espainieraz hitz egingo, ez... [+]


2024-05-15 | Cira Crespo
Hizkuntza gutxiagotuetako hiztunen begiradatik
Euskararen konplizeak Gasteizen

Erreportaje honetako protagonistak Gasteizen bizi dira eta hizkuntza gutxiagotuetan hitz egiten dute: amazigeraz, galegoz, mirpuriz eta guaranieraz, hurrenez hurren. Soumia Berkani Ben Yahia, Toni Cid Armanda, Altaf Hussain, eta Sonia eta Delcy Godoy Bizzozzero dira. Euskal... [+]


Hizkuntza gutxiagotuak: sortzen ari diren diskurtsoei gainbegiratua

Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]


Judith Bilelo Biachó
“Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu”

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Carolina Gandulfo, doktorea eta guaraniera ikertzailea
“Haurrak ‘isilak’ ziren, gaztelaniaz, ez guaranieraz, baina hizkuntza honek ez zuen balio”

Carolina Gandulfo doktorea. Argentinan jaioa, Ipar-ekialdeko Unibertsitate Nazionaleko Humanitate Fakultateko irakaslea. Iragan udazkenean Garabidek gonbidaturik egonaldia egin zuen gure artean, eta mintzatu zitzaigun Argentinako guaranieraz. Ikastetxe bateko esperientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude