Haurrentzako Wikipedia jaio da

  • Wikipediaren barruan Txikipedia paratu duen munduko lehen hizkuntza da gurea. 8-13 urte arteko haur-gazteentzat Wikipediako edukiak luzeegiak eta konplexuegiak izan daitezkeenez, milaka artikulu egokitu sortzea da helburua. Testu-egile izateko gonbidapena euskaldun orori luzatu dio Euskal Wikilarien Elkarteak.

Argazkia: Dani Blanco.
Argazkia: Dani Blanco.

Bilatu Wikipedian Charles Chaplin, eta egin gauza bera Txikipedian. Edo nahi baduzu sartu “karraskaria” Wikipedian eta ondoren Txikipedian. Bistakoa da, batean luze eta terminologiaz ondo hornituta idatzitako testua aurkituko duzu, bestean edukiak paragrafo gutxikoak dira, xume idatzita eta ikuspegi didaktikoarekin. Lehena helduentzat da eta bigarrena haur-gazteentzat. Duela urte batzuetako datua da, baina Alemaniako Klexikon wiki-entziklopediak egin zuen ikerketaren arabera, interneten sartzen ziren gaztetxoen %30ak Wikipedia erabiltzen zuen. Batez ere ikastetxean eskatutako lanak egiteko baliatzen dute entziklopedia hori. Euskarazko Wikipediak hezkuntzan arrakasta handia duela ez dago zalantzarik, irakasleek erabiltzen dute, eta nola ez, ume alemaniarrek bezalaxe hemengoek ere sarri jotzen dute Wikipediara.

Haientzat egokiagoak diren edukiak sortu nahian, wikilari batzuek euskarazko Vikidia abiarazi zuten 2015ean. Vikidia ere wiki-entziklopedia da –edonork idatzi, aldatu eta osatu ditzake artikuluak– baina ez dago Wikipediaren barruan. Frantzian sortu zuten 2006an. Vikidia garatuenak frantsesez eta danieraz daude. Frantsesezko bertsiotik eduki asko hartu eta itzuli dituzte euskarara, eta egokitu euskarazko bertsiorako. Hala, euskarazko Vikidiak 1.000 artikulu inguru ditu. Orain Vikidiako edukiak Txikipediara eraman dituzte. Atzera-aurrera horiek bi galdera sortzen dizkigute: Zergatik batetik besterako aldaketa? Eta nolatan da Txikipedia Wikipedian dagoen umeentzako lehen entziklopedia?

Egin al daiteke gazteentzako mundu mailako Wikipedia?

Galderen erantzunak Juan Luis Biguri Vikidiaren euskarazko bertsioaren sortzaileak eta Txikipediaren bultzatzaileak eman dizkigu. Egitasmoa buruan zutenei bereziki garrantzitsua iruditu zaie umeentzako entziklopedia Wikipedian egotea, hain zuzen ere, euskaraz eduki bila hasten direnean ia erabat Wikipediara jotzen dutelako. Nekezago joko dute ezagutzen ez duten Vikidiara. Eta, zergatik ez dute gauza bera egin beste hizkuntzetan? “Gazteen heziketaz ari garenez munduan ez dago adostasunik gazteek zer eta nola ikasi behar duten. Mendebaldean gauza bat onargarria izan daiteke eta munduaren bestaldean ez”. Hainbat erlijio, kultura, hizkuntza eta herrialdetako bizilagunak haur-gazteen heziketan ados jartzea ezinezkoa dela uste du Bigurik, eta ez berak bakarrik, eztabaida handia dago gai horren inguruan. Gazteei ez zaie aitortzen iritzi kritikorako ahalmen autonomorik. Arrazoi horiengatik, helduentzako Wikipedia badago ere, ez dago umeentzako Wikipedia txikitxorik. Euskal wikilariek zirrikitu teknikoak aurkitu dituzte hala izan dadin eta oraingoz behintzat Wikipedia egitasmoak ez du ezezkorik eman. Gainerako hizkuntzek Wikipediatik kanpo osatzen dituzte umeentzako entziklopediak, aipatutako Vikidia Frantzian eta Danimarkan adibidez, eta Klexikon Alemanian.

Nork idatzi behar du umeentzako entziklopedian?

Ikuspegi desberdinak daude. Frantziako Vikidiak adibidez balio hezitzaile handia ematen dio gazteek beraiek idazteari. Ohikoa da ikastetxeetan egindako lanak Vikidian txertatzea. Lan horiek askotan ikastetxearen webgunean edo blogetan argitaratzen dira, eta ondoren eduki horiek Vikidiara igotzen dituzte. Alemanian bestelako ustea dute. Haien iritziz, gazteak ez dira pertsona egokienak edukiak egiteko, adituak baizik. Ia erabat helduek idatzitako artikuluek osatzen dute Klexikon.

Biguriren nahia Txikipedia bietatik elikatzea da. Oraingoz ia eduki guztia helduek egina da, salbu eta Ordiziako Jakintza Ikastolako Batxilergoko ikasle batzuen edukiak. Biguriren iritziz, “ez dut uste ikastetxeetan proiektuak lantzen dituztenei Txikipediako atea itxi behar zaienik. Beste kontu bat da testuek bai kalitate testuala, bai zientifikoa izan behar dutela, eta horretarako irakasleen kontrola behar dutela”. Bada beste arrazoi bat Txikipedian egoteko: ikasleentzat zirraragarria da haien lanak eskolako webgunean ikusteaz gain Wikipedian daudela jabetzea, edonoren eskura, eta edonork zuzentzeko, osatzeko eta hobetzeko aukeran.

Euskara-gaitasun kaxkarra, kezka

Txikipedia, adinera egokitutako egitasmoa da. Adinaz gaindiko faktore batek kezkatzen du Biguri, gaztetxoen euskara gaitasunak, hain zuzen. Batetik, Siadecok Elkarrentzat kultur kontsumo ohiturez egindako ikerketa ekarri du gogora. Euskarazkoak ez kontsumitzeko arrazoietako bat ulermen arazoak izatea da. “Eskoletan erabiltzen diren testu askoren prosak ulermen arazoak eragin ditzake, esaldi konplexuegiak, testu terminologizatuak... Hemen oso gutxi aztertu dugun eremua da. Horri lotzen badiogu ikerketak dioena, uste dut zer pentsatua eman behar ligukeela”.

Bestetik, lehen hizkuntza euskara ez duen haur talde gero eta handiagoa du gogoan. Bigurik dio lehen hizkuntza euskara ez izanda hizkuntza gaitasun ahulagoa izateko aukera asko dituztela. Ezaugarri linguistiko horiek dituzten eta izango dituzten gazteentzat nolako edukiak landu behar diren hausnarketa egin behar dela iritzi dio Txikipediaren bultzatzailea den Bigurik.

5.000 artikuluko Txikipedia amets

1.000 artikulu inguru ditu Txikipediak (euskarazko Wikipediak 300.000). 5.000ra iritsiko balitz oso tresna baliagarria izango litzatekeela uste du Juan Luis Biguri egitasmoaren bultzatzaileak. Horretarako testu egileak behar dira eta dei zuzena egin diete irakasle banakoei ez ezik irakasle talde, irakaskuntza sindikatu, irakasle eskola, pedagogo eta abarrei. Irakasleak dituzte egile ezinbestekotzat, nahiz eta edonork, baita gazteek ere, edukiak sortu ditzakeen.

Batik bat EHUrekin, baina baita HUHEZIrekin eta Deustuko Unibertsitatearekin ere harremanetan daude ikasleek Wikipedia ezagutu eta elikatu dezaten. Bultzatzaileen nahia unibertsitate horietako irakasleek eta ikasleek Txikipedia elikatzen hastea da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Wikipedia
Wikipediako 2023ko argazki onenak: naturako argazki ikusgarriak nagusi

Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]


2024-11-01 | Sustatu | Sustatu
Wikipedia AA eduki okerretik (baina ez AA orotatik) askatzeko premia eta proiektua

WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]


Wikipediaren hizkuntza gutxituen biltzar batean bizitakoak

Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]


2024-09-17 | Sustatu
Euskal kulturari buruzko artikuluak hobetzeko lehiaketa Wikipedian

Euskarazko Wikipediaren proiektuetako bat da Ikusgela, ikus-entzunezko material didaktikoak sortzeko ekimena, eta ikasturte berria abiatzera doaz euskal kultura sailerako bideo sorta berria argitaratuz. Hori egireko orduan konturatu dira artikulu askok hobekuntza eskertuko... [+]


‘Denbora geldirik dagoen lekua’: Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


2024-02-02 | Sustatu
Wikiflex: Wikipediaren filmoteka, streaming modura

Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]


2023-10-11 | Sustatu
Euskal ondarea airetik drone bidez, Wikipediarako irudi libreak

Euskal Herria airetik... Helikopteroz lehenago eta dronez oraintsuago egindako bideoak ezagutzen ditugu, ETBn saioak egon ziren, gaur egunean sustapen bideoetan ohikoak dira. Baina berritasun interesgarri bat oraingoan: Xabier Cañas wikilariaren eskutik, eta Euskal... [+]


2023-03-09 | Sustatu
Euskarazko Wikipedian emakumezkoen 15.000 biografia (oso aurrerapen nabarmena da)

Euskarazko Wikipediak jakinarazi du, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, emakumezkoen biografien kopuruak 15.000 pertsonen langa gainditu berri duela. Duela urte eta erdi gainditu zen 10.000 emakumezkoen marka, eta hazkundea nabarmena da, baita portzentaian ere; %20tik... [+]


2022-02-21 | Sustatu
Hamar Milako marka, erronka inportante bat euskarazko Wikipediarentzat

Wikipediaren kalitate eta interes orokorra bermatzeko (edo kalibratzeko) tresna bat Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda da. Jakintzaren hainbat alorretan "funtsezko" artikuluak zerrendatu dituzte (ikusi azalpena galegoz,... [+]


Emakumeen biografiekin Txikipedia elikatzeari ekin diote ikasleek

Erronka abiatu dute hamalau ikastolatan: otsaila eta martxoa artean 250 sarrera berri idatzi nahi dituzte Txikipedian. Emakumeen biografiez hornituko dute entziklopedia birtuala, bereziki emakume zientzialarien biografiez.


Zaraitzuerari buruz gehiago jakin nahi? Wikipedian informazio ugari jarri dute

Interneteko entziklopedia askera igo dituzte azken hilabeteetan ekialdeko nafar euskalki horren inguruko eduki, erreferentzia eta iturri nagusiak.


2019-03-27 | ARGIA
Wikimedia eta hezkuntzaren arteko harremana aztergai

Wikipediak eta Wikipediaren inguruan dauden proiektuek hezkuntzarekin duten harremana aztertzeko, dagoeneko dauden proiektuez eta elkarri laguntzeko erronkez eztabaidatzeko, nazioarteko konferentzia anbiziotsua antolatu dute Donostian, apirilaren 5etik 7ra.


2018-07-04 | ARGIA
Interneteko askatasuna, arriskuan

Europar Batasunak egile eskubideei buruzko proposamena bozkatuko du ostegun honetan. Onartzen bada, gaur egun ezagutzen dugun internet irekiari kalte handia egingo diola salatu du Wikipediak. Hain juxtu, Wikipedia bera arriskuan legoke.


2018-06-15 | Wikimedia.eus
Europako copyright lege-aldaketa: Wikipedia arriskuan

Europar Batasuna “Merkatu digital bateraturako egile eskubideen direktiba” berria prestatzen ari da, Internet eta ezagutza librea arriskuan jar ditzakeen direktiba berria. Proposamena ekainaren 20 eta 21ean bozkatuko da JURI batzordean, eta uztaila eta iraila artean... [+]


Eguneraketa berriak daude