Bizitza ez baita lineala, biribila baizik

  • Emakume gorputz ezezagunak, estu hartuak, minduak, aurreiritziz estaliak. Ione F. Zabaleta eta Enara I. Dominguez irundarrak kritikoak dira ginekologia molde hegemonikoarekin. Norbere gorputzak ezagutu, behatu, eta jakintza elkarren artean trukatzea lehenesten dute. Helburua errealitate samurragoa eraikitzea da. Hilekoaren nondik norakoak azalduz autoginekologian pausoak emateko bidea erakutsi digute.

Ezkerretik eskuinera Ione F. Zabaleta eta Enara I. Dominguez.
Ezkerretik eskuinera Ione F. Zabaleta eta Enara I. Dominguez.

Ione F. Zabaleta (1991, Irun) eta Enara I. Dominguez (1984, Irun) Ara!Gorputz elkartea sortzeko bidean dabiltza, gorputz eta identitate periferikoak –eta horien artean emakumeenak– ardatz izango dituzten jarduerak lantzeko asmoz.

Erika Irustak gidatutako hilekoaren inguruko ikas-komunitatean egin zuten topo duela bi urte inguru, artean bizilagunak zirenik jakin gabe. Ordutik, Dominguezek Viviendo en cíclico proiektua garatu du bere kasa eta biek ala biek hainbat formakuntzatan parte hartzen jarraitzeaz gain, BulbAhizpak taldea ere sortu dute beste kide batzuekin batera, gorputza erdigunean jarri eta ginekologiari buruz jarduteko.

Urratzen ari diren bidea ikerketa eta erreferente gutxikoa –Kataluniako GynePunk eta Mexikoko Vulva Sapiens aipatu dituzte– dela diote. Alabaina, jakin-mina jakintza bilakatzen asmatzen ari direnez, hilekoari eta “ziklikoki bizitzea”-ri buruz hitz egin digute.

Biolentzia lineala

Gorputz eta identitate periferikoen artean kokatzen dituzte hilekoa duten gorputzak eta hilekoa prozesu fisiologikoa izateaz gain, eraikuntza kulturala ere badela azpimarratzen dute etengabe.

Gorputz periferiko horiek ez dira linealtasuna oinarri duen sisteman txertatzen. Gainera, bien iritziz, XX. mendeko 70eko hamarkadako iraultza feministatik hasita berdintasuna aldarrikatu eta emakumea gizonezkoa bezain indartsua zela erakutsi nahi izan da. Zabaleta eta Dominguezentzat ezin da zalantzan jarri indartsu izatearena, baina ikuspegi ziklikoak, zaurgarritasunak eta gorputz hauskorrek ez dute lekurik ideia horren baitan.

Sormena lantzeko eta arte aktibismorako bide ere bada. Hilekoarekin marraztea, adibidez, hilekoa zikintasunarekin lotzeari uzteko bide bat izan daiteke

Hauskortasun hori, gainera, medikalizatu eta isilarazia izan da, era indibidual eta isolatuan biziarazia. Osasun sistemak eta gizarteak mina normalizatu dute. Horregatik, sistema kapitalista “krudela” gorputzetatik lehertarazi eta errealitate “samurrago” bat eraikitzea dute helburu, euren proposamena eta egungo sistema ez baitira bateragarriak.

Zikloaren faseak

Lau fase nagusi bereizten dituzte. Lehena “hilekoaren fasea” litzateke eta fase honetan gorputzak esfortzu handia egiten duela gogorarazi dute. “Obu-aurrekoa” deitzen dioten fasean, aldiz, energiak gorantz egiten du estrogenoen igoerarekin batera. Beraien ustez, hori da sistemaren baitan ondoen moldatu gaitezkeen fasea, gorputz normatiboetatik gertuen gauden unea baita. Hirugarren fasea “obulazio fasea” litzateke, horretan progesterona hormonak egiten du gora eta zaintzak erdigunean jartzea ohikoa bilakatzen denez hori ere sistemak gogoko duen garaia da. Laugarren fasea da gehien gutxiesten dena,  “hilekoaren aurrekoa” izendatzen dutena eta fase horretan printzipioz progesteronak gorantz jarraitzen du.

Enara I. Dominguezek “Ziklikoki bizitzen” webgunea dauka eta hor hilekoaren odolez egindako marrazkiak bildu ditu.
Horietako bat da argazkikoa.

Zabaleta eta Dominguezen ustez, azken hori da sufrimendua saihestekotan arreta gehien jarri beharreko fasea. Izan ere, etapa horrek “sindrome” asmatu bat ere badauka, 200 bat sintoma dauzkana. Sindrome horren diagnostikoak bat egiten du arazoa gure gorputzetan kokatzeko joerarekin eta ez die, inondik inora, min hori sortzen duten bizi-baldintzei erreparatzen. Barrura begira eta hauskor sentitu ohi dira eta hauskortasuna adieraztea iraultza da beraientzat, sistema produktibistaren arrakala handitzeko beharrezkoa baita.

Biek irmoki defendatzen dute hilekoak berez ez duela zertan min eman eta estutasuna sentiarazi: “Sistema da min ematen duena”. Gizarte hiperazeleratuak eta elikagaietako kutsatzaile endokrinoek, esaterako, hiperestrogenismoa garatzen lagun dezakete. Progesterona hormonak eragin sedatzailea dauka, lasaitu egiten gaitu eta obulazio eta hilekoaren aurreko fasean progesteronarik sortzen ez bada estrogeno maila oso altua mantentzen da eta horrek sufrimendua eragin dezake.

Dominguez eta Zabaletaren hitzetan, osasun sistemak kaltegarriak diren pilula antisorgailuak jartzen ditu eskura horien inguruko informazio orokorrik eman gabe, izan ditzaketen ondorio kaltegarriak aipatu gabe, ugaltzeko makinatzat hartuta. Gerora obulatzeko arazoak dakartzate askotan, eta berriro ere medikalizazio prozesuetan hastea gomendatzen dute. Hilekoari buruz soilik hitz egin beharrean, ziklo obulatorioari ere arreta jartzea aldarrikatzen dute. Izan ere, beraien hitzetan, “amatasunaz hitz egiterakoan baino ez dugu jartzen arreta obulazioan, hau da, haurdun geratu nahi dugunean”.

Norbere gorputzari beha

Norbere zikloa behatzea ezinbestekotzat dute. Hilekoari beste esanahi bat ematea da bidea: “Altxor bat da zure gorputza ezagutzea eta hilekoak horretarako baliabideak ematen dizkigu”.

Enara I. Dominguezek hilekoaren odolez egindako marrazkia.

Idazketa tresna bezala aldarrikatzen dute, Erika Irustak dioen moduan, gorputza hain isilduta daukagunez opakua baita guztiz. Buruaren tranpetan ez erortzeko beharrezkoa da gorputzari tartea ematea eta idazketak horretan laguntzen duela diote.

Ezagutzarako bidea hainbat modutan egin daiteke, hala ere. Idazketa librea edo ordenatuagoa –aurrez zehaztutako irizpide batzuen araberakoa– baliatzea da aukera bat, baina beste adierazpide batzuk lantzea ere egokia izan daiteke.

Behaketa, zenbaitetan, anatomikoa bakarrik izaten da, obulazioa neurtzeko, desorekaren bat identifikatzeko… muki zerbikalari erreparatuta, esaterako. Zenbait erabakitan lagundu dezake autoezagutzak, fasekako elikagaien aukeraketan, besteak beste.

Zabaleta eta Dominguezentzat diziplina da, autozaintzarako balio du, baina baita jolaserako ere. Beraiek umorea ardatz hartzen dute eta alter egoak izendatu dituzte fase batzuetako pertsonaiekin. Elkarren artean ulergarri diren kodeak sortzen dira horrela eta gertukoenak zein fasetan dauden jakiteak zaintza kolektiboa errazten du, bien iritziz.

Sormena lantzeko eta arte aktibismorako bide ere bada. Hilekoarekin marraztea, adibidez, hilekoa zikintasunarekin lotzeari uzteko bide bat izan daiteke. Ukitzekoa, usaintzekoa… eta erabilgarri bilakatzen da. Odola jaso eta naturari itzultzea, aurpegirako maskarak egitea, eta beste hainbat aukera aipatu dituzte. Plastikozko konpresetan zaborrontzira edo komunetik behera ez botatzeak sinbolikoki eta praktikoki duen indarra azpimarratu dute. Funtsean, zikina izatetik baliotsu izatera igarotzen da.

Eguneko jarduerak zikloaren arabera antolatzea baliagarria izan daiteke. Adibidez, hilekoaren garaian janari pisutsuak jateari utz dakioke, tarte batzuk har daitezke “ezer ez egiteko” edo “obu-aurreko” fasean energia handia izaten denez gorputza mugitzeko eta kirola egiteko balia daiteke

Eguneko jarduerak zikloaren arabera antolatzea ere baliagarria izan daiteke. Adibidez, hilekoaren garaian janari pisutsuak jateari utz dakioke, tarte batzuk har daitezke “ezer ez egiteko” edo “obu-aurreko” fasean energia handia izaten denez gorputza mugitzeko eta kirola egiteko balia daiteke. Obulatze fasean zaintza-ardura gehiegi ez hartzea, autozaintzari garrantzia ematea eta “hilekoaren aurrekoan” emakumeak zaurgarriago egoten direnez samurtasunez inguratzea eta hausnarketarako tarteak hartzea aipatu dute Ara!Gorputz elkarteko kideek.

Jakintza kolektiborantz

Aluaz ezezagutza handia dago eta gizartearen iruditegian beldurgarri izan daitekeen zerbait dela dio Zabaletak, bai bulbadunentzat bai gainerakoentzat ere.

Iruditegi horrek asko mugatzen du aluaren inguruan dakiguna. Oro har, ez dakigu bulbak nolakoak diren eta askotan erakutsi zaigun eredu estandarra errealitatearen aurkakoa da. Kanpoko ezpainak, esaterako, ezpain handitzat izendatzen dira gaztelaniaz, kasu askotan hala ez izan arren.

Sistema mediko-ginekologikoa kritikagarria da zentzu askotan. Hastapenetatik hasita, AEBetan esklabu bulbadunak erabiltzen zituzten esperimentuetarako. Geroztik, gutxi ikertu da eta oraindik ere ez da hausturarik egon paradigma esklabista horrekin. Emakumeen gorputzekin esperimentatzen jarraitzen da, kaltegarriak direla frogatuta dauden tratamenduak gomendatzen dira eta arriskuen inguruko informazioa ezkutatzen. Kolonizazioa gure gorputz eta bulbetan daramagula diote bi solaskideek, “hainbat gizonezko ‘aurkitzaile’-ren abizenak dituzte gure genitalek eta erabat normaltzat hartzen dugu”.

Zabaleta eta Dominguezen arabera, horren aurrean ahalduntzeko beharrezkoa da norbere ezagutza eta behaketa. Ezinbestekoa da hormonen dantzaz jabetzea, gorputz bakoitzak historia bat baitarama grabatuta. Bestetik, beharrezkoa da gorputzen kultura berri bat sortzea, ezagutza eta esperientziak kolektibizatuz.

Ara!Gorputzen baitan garatzen ari diren autoginekologia ildoaren bidez beraiek paradigma esklabista deitzen diotena hausteko bidea jorratzen jarraitu nahi dute. Horretarako jakinduria modu kolektiboan eta eremu balioztatuetatik (medikuntza hegemonikotik, akademiatik…) at sortu nahi dute, eta helburua errealitate samurrago bat eraikitzea da. Autokudeatutako ginekologia talde txikiak sortu eta Euskal Herrian sarea ehuntzea dute amets.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hilekoa
Tanpoiek metalak dituztela frogatu dute; tartean, beruna eta artsenikoa

Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.


Endometriosia
“Genero kontua da: osasun sistemak guztiz baztertzen eta erasotzen gaitu, ikusezinak gara”

Pertsona oso energetikoa da eta gorputzak uzten dion bitartean “ahalik eta gehien” disfrutatzen saiatzen da Espe Ciriza Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteko kidea (Iruñea, 1981). Endometriosia dauka, eta horren ondorioz, “izugarrizko” min... [+]


2023-10-03 | Leire Artola Arin
Zikloan
Hilekoaren zikloa euskaraz ezagutzeko lehen web aplikazioa sortu dute Iametzak eta Ara!Gorputzek

Norbere zikloaren ezagutza ugalkortasunetik harago ezinbestekoa dela uste dute sortzaileek, eta oinarrizko hiru puntu errespetatu dituzte Zikloan web aplikazioa egiterakoan: ikuspegi feminista kritikoa, datuen babesa eta euskara hutsean izatea.


Hilekoa min kroniko bihurtzen denean

Asenna Nafarroako Endometriosi Elkartea sortu dute gaixotasuna ikusarazi, elkar babestu eta formakuntzak emateko. Salatu dute “gutxi” ikertzen dela eta mediku batetik bestera ibili behar dutela.


Ekainetik aurrera Hego Euskal Herrian baja hartu ahal izango da hilekoagatik, abortuagatik eta haurdunaldiagatik

Europar Batasunean hilekoaren minaren ondoriozko baja aitortu duen lehen estatua da Espainiakoa. Abortuaren Legearen erreformak jaso ditu neurriok.


Ginekologoarengana joateko hamaika traba

Hainbat gaztek ginekologoarekin duten lehen harremana korapilatsua izan ohi da. Euren bizipenak eta kezkak kontatu dizkigute Aroa Sotelok (Bilbo, 1998), Ainhoa Labairuk (Bilbo, 1998), Naiara Martinek (Mar del Plata, Argentina, 1990) eta Uxue Reyk (Iruñea, 1997). Lehenago... [+]


Materialismo histerikoa
Kamehameha egoerak

Imajinatu, nonbait honetako elkarteren batean, neska sartu berri batek, inozentzia osoz proposatzen duela komunean, komuneko papera dagoen moduan, konpresak edo tanpaxak jartzeko. Eta komuneko papera jartzeaz arduratzen den kidea guztiz asaldatzen dela bere adinean konpresak... [+]


2023-03-15 | Saioa Baleztena
Francisco Carmona. Hileko mingarriak tabu.
“Endometriosia normalizatzeak emakume askori eragiten dien sufrimendua bukatzeko, ezagutzera eman beharra dago”

Bartzelonako Clínic ospitaleko Ginekologia eta Obstetrizia saileko arduraduna eta Society of Endometriosis and Uterine Disorders elkarteko presidentea da Francisco Carmona (Jaen, Espainia, 1959). 2021ean Endometriosis. La guía para entender qué es y... [+]


Maddalen Aristegi Sanchez eta Ane Narbarte Lasa
“Zientziaren izenean egin diren sarraski askok eragina dute oraindik gure gorputzetan”

Ane Narbarte Lasa eta Maddalen Aristegi Sanchez oiartzuarrak dira Loregorri proiektuaren sortzaileak, “ziklizitatea eta hilekoa askatasunez bizitzea” helburu duen egitasmoa. Euskal Herri osotik euskarazko tailerrak emateaz gain, haiek ekoiztutako konpresa ekologikoak... [+]


Hilekoa Euskal Herriko literaturan II
Odola darie irudiei

Odola dario literaturari artikuluan euskal literaturan hilekoak bete izan duen tokiari erreparatu genion, aztertzeko nola irudikatua izan den. Artikulu haren segida da honakoa, baina fokua pixka bat zabalduta: testuaz gain irudiak ere barne hartzen dituzten lanei erreparatuko... [+]


2022-09-30 | Leire Artola Arin
Hilekorako produktuen eta preserbatiboen BEZa %4ra jaitsiko du Espainiako Gobernuak

2019an hitzeman zuen PSOE eta Podemosen gobernu koalizioak hilekorako produktuen BEZa jaitsi edo ezabatuko zuela, baina azkenean 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan txertatuko dute neurria, BEZa %10etik %4ra apalduta.


2022-09-21 | Ana Mendia
Hilekoa

- Ba al zatoz, izeba? –galdetu zidan bainujantzia soinean eta loredun flotagailuak besoetan.

- Bai. Egon pixka batean, komunetik pasa behar dut eta –erantzun nion maitekor.

- Lagunduko dizut! –Eskutik helduta abiatu ginen eskaileretan gora.

Soinekoa... [+]


Hilekoa Euskal Herriko literaturan I
Odola dario literaturari

Nola dago irudikatua hilekoa euskal literaturan? Ainhoa Aldazabal Gallastegik esku artean ibilitako liburuetan aurkitu ditu, besteak beste, hain hedatuak dauden hilekoarekiko isiltasuna, tabua eta mina, baina baita hilekoaren beste perspektiba bat plazaratzen duten narrazioak... [+]


2022-08-26 | Estitxu Eizagirre
Eragiten al dute obulazioaren faseek kirolean? Nola?

Hilekoaren zikloak kirol emaitzetan duen eragina “gehiago ikertzeko” eskatu zuen Dina Asher-Smith Erresuma Batuko atletak, Europako txapelketan 100 metroko finala azkena bukatu eta egun gutxira 200 metroko finalera lehena sailkatu zenean. Orain arte gaiaz dauden 35... [+]


2022-08-23 | ARGIA
Kirolean hilekoa gehiago ikertu dadila eskatu du Dina Asher-Smith atletak

Erresuma Batuko Dina Asher-Smith zen Munichen jokatu berri diren Europako Atletismoko Txapelketan 100 metroko lasterketa irabazteko hautagai nagusia, baina azkena egin zuen. BBC hedabidearen elkarrizketan aditzera eman du hilekoaren eraginek zaildu ziotela lasterketa eta kirol... [+]


Eguneraketa berriak daude