Ruperren magia, Ruper gabe

  • Dabilen harriari so. Azukre koxkorrak Ruper Ordorikarentzat ikuskizunaren kronika. Martxoaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian. Loraldiaren baitako ekitaldia.


2018ko apirilaren 15ean
Argazkia: David Herranz / Loraldia
Argazkia: David Herranz / LoraldiaArgazkia: David Herranz / Loraldia

Loraldiak euskal kulturaren mitoak omentzeko duen joerari eutsi dio 2018ko edizioan eta martxoaren 14ko gauean Ruper Ordorikaren txanda izan zen. Asteazkena izanik, publiko urria espero izango zuen norbaitek, baina kontrakoa izan zen: Kafe Antzokia lepo beteta, jende andana Ruperren abesti ezagun zein ezezagunak entzuteko desiatzen. Ruperrek badu magia berezi bat, haren gitarraren nota soil batek txinparta pizten du, “baietz nik ondokoak baino hobeto ezagutu kanta honen hitz guzti-guztiak”.

Baina, kasu, Ruperren gitarra ez zen Bilboko Kafe Antzokian izan. Ruper Ordorika ez baitzen azaldu Ruper Ordorikari eskainitako omenaldi-kontzertu-ikuskizun hartan. Bai, ordea, haren bidelagun izandakoak eta euskal musikaren panoramako ahots freskoak nahiz beteranoak. Bizpahiru pieza jo zituen bakoitzak, Ruperren abestien bertsioak denak, eta jendea aho zabalik utzi zuten. Musikariei lekua egin baino lehen, Fermin Etxegoien agertu zen oholtzan, “musikari domestikoen” ordezkari. Azken batean, nork ez du abestu noizbait Ruperren kantaren bat etxeko intimitatean?

Musikarako dohain zalantzagarriak gorabehera, Etxegoienek publikoa berotzen jakin zuen, etortzeko zegoenerako. Ixiar Orejak berragerpen labur bezain intentsoa egin zuen, Bide Ertzean-eko kideek lagunduta eta Mikel Urakenen ahots distortsionatuak beste dimentsio batera eraman zuen Ruperren errepertorioa (rupertorioa alegia).

Ondoren, Pettik, Balerdi Balerdiko lagunekin, tabernariaren ikuspegitik aukeratutako hiru bertsio aurkeztu zituen: Lehenengoa goizean entzuteko egokia; bigarrena, bazkalosterako; hirugarrena, gauerako. Rock sendo hori, ahots sakona... Petti zen, bai, oholtza gainean, baina Ruper ere bai. Nahasketa bitxi bezain emankorra, jendearen erreakzio zalapartatsua entzunda.

Miren Narbaizaren hiru bertsioek MICE proiektu berrirako landu duen estiloaz gozatzeko balio izan zuten. Arimadun estiloa, arimadun kantak interpretatzeko. Amaitzeko, Ken Zazpi igo zen agertokira. Eta bai, azkenean Zaindu maite duzun hori entzun genuen, inork zalantzarik bazuen. Ruperren kantak halako epikotasun batekin jo zituzten, Ken Zazpik ohi duen eran.

Hala ere, gaueko animatzaile nagusia ez zen musikaria. Errespetuzko txaloz hartu zuen publikoak Bernardo Atxaga, eta gozamenezko burrunba batekin agurtu. Bere nobeletatik, oroitzapenetatik zein inguruko gertakarietatik itxurazko loturarik gabeko elementuak hartuta istorio zirikatzaile harrigarria osatu zuen, bizi-bizi, umorez. Noizean behin hitzaldia eten beharrean izan zen, publikoaren algarek eta oihuek kutsatuta. Ruperren kantak gogoan iltzatuta eraman genituen etxera, eta Atxagak piztutako irribarrea ahotik ezin ezabatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Loraldia
2023-03-13 | Karmelo Landa
IRITZIA
Loratuko da Bilbo

Loratuko da Bilbo eta itzuliko da euskara zazpi edo hamazazpi kale estu zalapartatsuetan oihartzun egitera, eta zabalduko da zabalguneetara eta luzatuko da auzorik auzo, Otxarkoagaraino eta harantzago. Udaberria helduko zaio gure hizkuntzari mendeetako neguaren ondoren. Udaberri... [+]


2022-03-30 | Uriola.eus
“Handia eta emankorra” izan da zortzigarren Loraldia

Euskal kultura garaikidearen Loraldia jaialdiaren antolatzaileek “balorazio guztiz baikorra” egin dute amaitu berri den aurtengo edizioari buruz. Jarduerak mugarik gabe egin ahal izan dituzte atzera ere, eta festibalak izandako kalitate artistikoa azpimarratu dute.


2021-03-10 | Sustatu
Loraldia 2021, “Sormenari zor”, kulturarako 20 egun Bilbon

Loraldia Festibalaren zazpigarren edizioa asteartean hasi da, martxoak 9, eta hilaren 28a bitartean ospatuko da. Bilboko euskarazko kulturaren jaialdiaren edizio honetako lema Sormenari zor da. 19 egunez, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak... [+]


2019-03-20 | ARGIA
Verdes liburu-dendak euskal kulturari egin zion ekarpena omenduko du Bilboko Loraldiak

Loraldia Festibalak Bilboko Verdes liburudendako azken kudeatzaileei omenaldia eskainiko die martxoaren 24an Arriaga Antzokian, Loraldia Festibalaren 5. edizioaren baitan.


2019-02-26 | ARGIA
Loraldiaren bosgarren edizioak euskal kulturaz beteko du Bilbo

Astearte goizean aurkeztu da Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa, "Sentikariz blai!" lemapean.


2017-04-10 | Uriola.eus
Loraldia: “Euskarazko munduan zegoen beharrari erantzuteko jaio zen jaialdi hau”

Loraldia Festibala amaitu eta "erabateko arrakasta"-tzat jo dute antolatzaileek. Bost astetan Bilbo "euskarazko sormenaren erdigune" bihurtu dela azpimarratu dute, bai eta ikuslegoaren harrera ona ere. Ikuskizun gehienetan eserleku-kopuruaren %80 baino... [+]


2017-03-24 | Dabi Piedra
Bilboren nortasuna(k)

Loraldia Festibalaren barruan, martxoaren 16an Lutxo Egia idazleak eta Mikel Inunziaga musikariak eskainitako
Hiri hori da hiri hau emanaldiaren kronika.


Euskal Herrian duela 80 urte 3Dn grabatutako film bat aurkitu dute

René Le Henaff zuzendariak hiru dimentsioen teknikarekin esperimentatzeko Euskal Herrian grabatu zuen filma aurkitu du Josu Martinez zinegile eta ikerlari bilbotarrak. Euskadi filmaren lau emanaldi egingo dituzte martxoan, Bilbon, Iruñean, Donostian eta Baionan.


Euskal kultura loretan martxoaren 7tik aurrera Bilbon

Euskal kulturaren udaberriko hitzordua hastear da Bilbon. 30 emanaldi eta 150 sortzaile baino gehiago bilduko ditu 32 egunetan. “Berritzailea eta bizigarria” egiteko asmoa dute antolatzaileek.  


Euskal kulturaren erakusleiho bihurtuko da Bilbo apirilean, Loraldia festibalean

Euskal kultura ikustaraztea da festibalaren helburua. Apirilaren 9tik 24ra hamaika ekitaldi izango da Bilboko hainbat txokotan.


Bilbon ernetzear den kulturaldia

Loraldia. Noiz: apirilaren 23tik 26ra. Non: Bilbo. Webgunea: Loraldia.eus


Eguneraketa berriak daude