‘Negozioen sekretuak’ babesteko aitzakiaz, alerta jotzaileak mututu

  • Herritarren oharkabean dator lege berria. 2016an Europako Parlamentuak gehiengo handiz onartu ostean, Frantziak bere legedira egokitu du martxoaren 28an eta laster eginen du gauza bera Espainiak. Enpresen sekretuak konkurrentziaren espioitzaren begiradatik babesteko idatzi dutela diote legegileek, baina herritarrak ohartarazten dituzten alerta jotzaileen lana isilaraztea du helburu kazetari eta ekintzaile askoren ustez. Lobbyek isilpean egin dute azioa orain ere.

Reuters agentziak zabaldutako argazkian, Antoine Deltour alerta jotzailea agintariek antolatu dizkioten epaiketetako batean, Luxenburgon. Deltourrek kazetariei filtratutako PwCren agiriek erakutsi zuten nola multinazionalek eta Luxenburgoko Ogasunak hitza
Reuters agentziak zabaldutako argazkian, Antoine Deltour alerta jotzailea agintariek antolatu dizkioten epaiketetako batean, Luxenburgon. Deltourrek kazetariei filtratutako PwCren agiriek erakutsi zuten nola multinazionalek eta Luxenburgoko Ogasunak hitzartu zituzten konpainiek ahalik eta zerga gutxien ordaintzeko itunak, haiek beren egoitzak herrialde txikian kokatzearen truke. ‘LuxLeaks’ eskandaluak agerian utzi du Europako elite politikoarekin elkar hartuta nola lortu duten korporazio handiek beren zergak izugarri murriztea.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

“Hona erloju-bonba baten historia”, idatzi dute Libre Actu hedabide frantsesean. “Bonbak kondenatuko ditu alerta jotzaileak baldin eta ausartzen badira zabaltzera multinazionalek herritarren interesak mehatxatuz egindako delitu fiskal edo ingurumenezkoak”. Bonba hori da negozioetako sekretuen zuzentaraua, 2016ko ekainaren 8an Europako Legebiltzarrak eta Kontseiluak onartua.

Martxoaren 28an egokitu du Frantziako Asanbladak zuzentaraua Frantzian lege bihurtuz eta Senatuak apirilaren 18rako deitu du gauza bera egiteko bozketa. Biak ere premiazko prozeduraz eta kasik eztabaida publikorik gabe pasatu dira, nahiz eta legebiltzarkideen artean hitz gordinik faltatu ez zen.

“Negozioen sekretuen babesa ezingo da erabili alerta jotzaileen eta kazetarien kontra”, esan du Nicole Belloubet Justizia ministroak, segurtatuz –kazetari askok eta horien elkarte zenbaitek salatuaren kontrara– askatasun publikoei legeak ez diela inolako murrizketarik ekarriko.

Aurkakoen artean nabarmendu da François Ruffin diputatu ezkertiarraren hitzaldi laburra. Aipatu ditu jendarme eta epaile frantsesek pertsegitutako alerta jotzaileak, Luxleaks afera eta beste hainbeste eskandalu argitara atera dituztenak. Legea bozkatu behar zuten diputatuei esan die: “Bada zerbait gizakiok ariman itsatsita daramaguna:  justizia nahia, egia egarria. (...) Geratzen ote zaigu horretatik zerbait, justizia nahirik, egia egarririk? Zeinen alde zaudete zuek, diputatuok? Nor txalotzen duzue? Multinazionalak diren Goliatak ala horiei aurre zutik eta bakarrik egiten dieten jende zuzenak?”. Botoekin erantzun zioten parlamentariek.

Lege berriak babesten ditu edozein enpresaren informazioak “denen ezagutzara zabalduta ez dauden edo sektore berean ari den pertsona batek erraz eskuratu ezin dituenak”, hain zuzen sekretu izate horretan datzalako beren balioa, eta horregatik “informazio horien jabe legitimoak egoki babesten dituenak. Legearen defendatzaileek diote enpresak babestu nahi dituela espioitza ekonomikotik, lapurreta industrialetik eta konkurrentzia ez leialetik. Frantzia izan da Europa mailako bultzatzaile nagusia, argudiatuz AEBek aspalditik daukatela horrelako lege bat eta Europak maila berean jarri beharra daukala.

Emmanuel Macron ekonomia ministro zenean saiatu zen horrelako bat ezartzen Frantzian, baina atzera bota zioten. Orain lehendakaritzatik zorte hobea eduki du, herritarrei azalduz kazetari eta ekintzaileek badauzkatela aski tresna legearen barruan geratzeko. Aldiz, kazetari elkarte nagusiek eta baita hedabide handi batzuek ere salatu dute informazio askatasunaren kontrako erasoa. “Negozioen sekretuaren kontzeptua hain zabala izaki, hemendik aurrera kategoria horretan sartu ahal izango dute enpresa baten barneko informazio oro (...) eta horrela lortu dezakete jendearengana ezin iritsi izatea Mediator botikaren edo Bisfenol A-rena bezalako eskandaluek, Panamako Paperak edo LuxLeaks bezalako aferak”.

Korporazioek omerta ezarri dute legez

Observatoire des Multinationales hedabidean Olivier Petitjeanek erakutsi duenez, Europan nagusitu den zuzentarau berria multinazionalen lobbyek prestatu zuten, zehazkiago 2000. urtean banka eta korporazio industrial handiek bereziki sortu zuten TSIC Negozioen eta Berrikuntzaren Sekretuetarako Koalizioa izenekoak.

Corporate Europe Observatory GKE ezagunak egindako ikerketak erakutsi zituen tartean zeuden konpainiak (Alstom, Michelin, Nestlé, Dupont, Intel...) eta nola egin zuten lana Europako Batzordearekin eta nazioarteko negozioetan berezitutako abokatu kabinete handiekin prestatzeko azkenean 2016/943 zuzentarauan mamituko zen testua. “Bruselako aginte jokoei esker, lortu zuten nahi zutena”.

Estrasburgoko legebiltzarrean 2016ko ekainaren 8 hartan presente zeuden 652 eurodiputatutatik 503k eman zioten baiezkoa zuzentarau berriari, 131k kontrakoa eta 18 abstenitu. Legearen kontrakoen artean, gogorren Berdeak mintzatu ziren: “Okerreko mezua zabaltzen du legebiltzar honek, zeren eta Panamako Agiriak haizatuta hamar egunera onartzen baitugu lege bat kazetarien eta alerta jotzaileen lana zailduko duena”.

Beste eskandalu bat ere bazebilen Estrasburgon bildutako europarlamentarien ahotan: LuxLeaks afera argitara atera zuen Antoine Deltour epaitu behar zuten handik bi astetara. Deltour eta beste bi herritar gehiago, tartean bat kazetaria, auziperatu zituzten herritarren begien aurrera ateratzeagatik Luxenburgok multinazionalei eskaintzen dizkien onura fiskal bereziak frogatzen dituzten agiriak.

LuxLeaks aferaz ICIJ Ikerketa Kazetaritzako Nazioarteko Korporazioak zabaldutako paperen bidez ezagutu zituzten herritarrek Luxemburgoko Ogasuneko agintarien eta PwC mitikoaren artean –hau zen eta da konpainia handien aholkularia– negoziatutako akordioak.

Geroztik, ikusten denez, lobbyek beren lana borobiltzea erdietsi dute. 2016an Europa mailako zuzentaraua ebatzirik, 2018ko ekaina baino lehen egin behar du herrialde bakoitzak bere legedi barrurako iraulketa. Frantziak ia amaitua du honez gero, teorian kazetarientzako zenbait salbuespen erantsita.

Britainia Handiak ere bereganatu du lege berria. Paradoxikoki, Brexita ez da izan oztopo Estrasburgotik datorren arau berria onartzeko, gainera bertsio are eta gogorragoan. Belgikan gobernua ari da egiten, baina testu zehatza ez du argitara atera. Danimarkan ere hasiak izango dira, kazetari elkarteak mobilizatuta daude eta.

Espainian Enpresako Sekretuen Legea deitu diote (Ley de Secretos Empresariales) eta Cuatrecasas bufete erraldoiak argitaratu duenez otsailaren 21ean onartu du Mariano Rajoyren gobernuak aurreproiektua. Cuatrecasaseko abokatuek –nork jakingo du hobeto lobbyak berak baino?– argi daukate nori egingo dion mesede: “Secretos empresariales, ahora mejor protegidos, gracias al nuevo anteproyecto de Ley“ dio tituluan.

Ruffin kazetari eta diputatu frantsesak alerta jo du: “Nor ausartuko da horrela bere ugazabaren jokabideak salatzera, diren eta ankerrenak izanda ere? Nor arriskatuko da ikerketa kazetariei bere lekukotasuna eskaintzera? Etorkizunean izango ote dugu eskuratzerik kapitalismoaren deriba izugarriei buruzko ikerlan zorrotzik?”.

Korporazio handiek urrats berri bat  egin dute zabaltzea komeni ez zaizkien informazioez omerta –mututasuna– bermatzeko. Baina lasai, hori Europan ari da gertatzen. Zorionez Euskal Herria oasi bat da. Ala?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetaritza
2024-11-15 | Sustatu
The Guardian eta La Vanguardia egunkariek X/Twitter utzi dute

The Guardian egunkari britainiarrak lehenbizi eta La Vanguardia katalanak (espainolez argitaratzen du edizio zabalduago bat, baina katalanezko bertsioa ere badu) erabakia jakinarazi zuten atzo X/Twitter sare soziala uzten dutela, desinformazioaren ukuilua bihurtu delakoan.


'Barraka' saioa
Apustua ETBk, baina bigarren planoan

Igande honetan, azaroaren 17an estreinatuko da Barraka izeneko late-night formatuko programa, EITBren Primeran plataforman. Hiru Damatxok ekoitzi du umorez blaitutako ikuskizun bizia.


Elixabete Garmendia Lasa
“Aukera eta erronka modura bizi izan dut euskarazko kazetaritza lantzea”

Elixabete Garmendia Lasa ormaiztegiarra emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan. 70eko hamarkadan 'Zeruko Argia' aldizkarian lanean hasi zenetik egindako ibilbide oparoari buruz mintzatzeko aukera izan dugu.


2024-11-07 | June Fernández
Jarek bere sexu-erasoaren kontaketa zabaldu nahi du

Bilboko Udalak eta zenbait hedabidek neska batek gaugiroan bizitako bortxaketaren berri eman zuten, biktimaren baimenik gabe eta modu sentsazionalistan. Emakumeak sare sozialetan bilatu zituen bestelako aliantzak, berbiktimizazioari aurre egiteko. Bere testigantza harilkatu dugu... [+]


2024-11-06 | Julene Flamarique
Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien zortzi finalistak iragarri ditu epaimahaiak

Kazetaritza Saria eta Komunikazio Saria banatuko dituzte antolatzaileek. Epaimahaiak launa finalista aukeratu ditu sari bakoitzeko. June Fernández Kazetaritza sariko finalistetako bat da ARGIAn argitaratutako “Nerabeak eta sexu-heziketa: pornoa ote da arazoa?”... [+]


2024-10-28 | Leire Ibar
Ipar Euskal Herriko irratien biziraupena “arriskuan” Frantziako Gobernuaren murrizketengatik

Frantziako Gobernuak aurkeztu duen 2025eko finantza lege-proiektuaren arabera, irrati elkarteek jasoko duten laguntza ekonomikoa %35 murriztuko da. Murrizketak, hamar milioi euro gutxiagoko diru-laguntza jasotzea suposatuko luke. Irratien elkarteak esan du "lurraldearen... [+]


Intuizioaren ebidentzia: erdara darabilten Euskal Herriko hedabideek bizkarra ematen diote euskarazko kulturari

Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]


Al Jazeerako sei kazetariren bizitza arriskuan da, Israelek mehatxu egin ondoren

Israelgo armadak dio sei kazetariak Hamaseko eta Jihad Islamikoko kideak direla, baina ez du hori egiaztatzeko frogarik eskaini. Horren ondorioz, eta aurrekariak ikusita, Aljazeera eta sei kazetariak beldur dira gerta daitekeenaz.


Ane Urkiri izendatu dute ‘Naiz’ atari digitaleko zuzendari berria

Duela hamabi urte sortu zen Naiz agerkaria, Gara egunkariaren atari digital moduan, eta denbora horretan Iñaki Altuna izan da zuzendaria. Aurrerantzean, Ane Urkiri (Mutriku, 1993) izango da Gara egunkariaren Naiz atari digitalaren zuzendari berria. Hedabide horretako... [+]


2024-10-21 | Justus Johannsen
Beste bi kazetari kurduren hilketa
Turkiaren zapatako harri koxkorra

Bi kazetari, Hêro Bahadîn eta Gulistan Tara, eta haien txofer zihoan Rêbîn Bekir lankidea, Hewraman eskualde kurduan dokumental bat egitera zihoazen. Beren autoa misil batek jo zuen. Bekir zorteduna izan zen, autoa sutan lehertu baino lehen, inpaktuak... [+]


2024-10-11 | Sustatu
Nostalgia baino gehiago: Son Goku euskaraz hasi zenekoa

Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]


Eguneraketa berriak daude