“Espainiako Estatuak bi beso armatu ditu: juridikoa eta komunikatiboa”

  • Lluís Llach eta Jaume Roures produktorea Iruñera etorri ziren martxoaren bukaeran 76ko martxoaren 3ko Gasteizko gertakari latzak erakusten dituen La revolta permanent filma aurkeztera. Sanfermines 78 Gogoan ekimenak gonbidatuta heldu ziren Inpunitatearen aurkako irudiak zinema zikloan parte hartzera. Inpunitateaz, abestien indarraz, etengabeko matxinadez eta Kataluniako egoeraz mintzatu ginen L’Estaca-ren sortzailearekin.

Argazkia: Dani Blanco.
Argazkia: Dani Blanco.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Lluís Llach i Grande (Girona, 1948)

Musikagile katalana eta kantari ezkertiarra. Nova cançó mugimenduko ordezkari nagusi gisa ezaguna. Francoren erregimenaren aurka bat egitera deitzen zuen L’Estaca kanta mitikoa sortu zuen. Politikan, Junts pel Sí koalizioko diputatua izan da Kataluniako Parlament-ean 2015etik 2017ra. Celler Vall Llach upategia sortu zuen 90eko hamarkadaren hasieran, Priorat-eko Jatorrizko Izendapeneko ardoak ekoizten dituena.

La revolta permanent filmeko protagonista zaitugu.

Ni aitzakia besterik ez nintzen Gasteizko gertakari makabroei buruzko film bat egiteko. 76ko martxoaren 3ko gau hartan bertan hasi nintzen konposatzen Campanades a morts. 2006an, erretiratu baino urtebete lehenago, proposatu zidaten film bat egitea eta gustura aritu nintzen, baina ni ez naiz protagonista, Gasteizko jendea eta biktimen senitartekoak baizik. Lluís Danések zuzendu zuen eta Jaume Roures jaun arriskutsuak ekoiztu. Lan honek balio izan zuen gertatu zena oso modu desberdinean azaltzeko. Ordura arte esandakoa ez zen egia osoa. Boterearen eraginkortasun eza salatu genuen, baita estatu baten eskarnioa ere. 2006an, 30 urteren ondoren, eta gaur egun ere, Gasteizko hiriari eta biktimei barkamenik eskatu gabe jarraitzen dute estatu krimentzat har daitekeen horregatik. Hunkidura handiz bizi genuen hura.

2006an Gasteizen egin genuen errezitala ahaztezina da hor zegoen jende guztiagatik. Martxoak 3 elkarteko kideek arratsalde horretan bertan eginiko manifestazioan batzuk jipoitu eta atxilotu zituzten. Ni atera nintzen 30 urte atzeragoko afera batez kantatzera, eta egun horretan bertan gauza bera gertatzen ari zen. Espainiako trantsizioa izan denaren isla perfektua.

L’Estaca zure kanta ereserki moduko bat da?

Jendeak ikur gisa hartu izana pribilegio bat da, baina ez da nire meritua. Ez dut sentitzen nire kanta bezala. Eskuetatik ihes egin zidan 70eko hamarkadan eta ez dut berreskuratu. Pentsa liteke hori dela konpositore batek espero dezakeen gauzarik handiena eta ez dut arraro iruditu nahi, baina horren aurrean lotsa pixka bat sentitzen dut, horrek esan nahi baitu gauzak ez ditugula ongi egin. Belaunaldi honi gauzak konpondu gabe, etxea garbitu gabe, utzi dizkiogu.

68ko edo 70eko hamarkadako kanta batzuek ikur izaten jarraitzen dute, estatuko hainbat tokitako jende askorentzat onartezinak diren gauza batzuk salatzeko balio dutelako.

Figura mitiko bat zara.

A bai? 1,75 metroko altuerakoa, arrunta, osasun gutxikoa eta harietatik tiraka egiten duen pertsona laster etorriko zaion zero puntura egokitzeko, hori baita orain egokitzen zaidana. Hori da egungo nire errealitatea, besterik ez.

Atzera begiratzen duzunean zer ikusten duzu?

19 urterekin hasi nintzen kantatzen eta berehala tren-makina gisa jarri ninduten. Korri egiten duzunean ez zara gauza askoz ohartzen, hala eta guztiz ere pribilegio fantastikoak bizi izan ditut. Egunean egunekoa bizitzen eta koherentea izaten saiatu izan naiz beti. Egia da kontzertu jendetsuak eman ditudala eta areto itzelak bete, baina niretzat hori ez da funtsezkoena. Niretzat komunikazio lana egitea izan da beti garrantzitsuena, kantatzeari utzi nion arte. Nik horrela ikusten dut.

Argazkia: Dani Blanco.

Gitarra mobilizazio masiborako arma al da?

Nire kasuan gehiago zen lokartze masiborako arma! [irriz]. Gertatzen dena da, batez ere jendartearen parte bat oso atezuan dagoenean eta errepresio handia pairatzen duenean, kantek erreferentzia gisa balio dutela komunikazio askerako, beste aukerarik ez dagoelako. Nik beti esaten dut 60 eta 70ko hamarkadetan kantariak basamortuko askatasun erreferentzia guneak ginela, nahiz eta zentsurapean aritu behar, zerbait esaten ahal genuelako.

Gaur egun ere nire etxean fantastikoa da. Katalanok “nire etxea” esaten diogu gure herrialdeari, eta han jende asko ari da musikagintzan. Berriro tentsiopean bizi garelako, seguruenera, bada jende piloa giza kontzientziarekin eta militantzia ahalmen handiarekin lanean. Musika bidezko mobilizazioa bukatu dela pentsatzen dutenek trankimazinak har ditzatela, honek luze joko du eta!

Zentsura zer den ederki ongi dakizu zuk. Zer pentsatzen duzu Mozal Legeaz?

Orain errepresioa legeztatuta dago. Francoren garaian ere bazen, baina ezin zuten esan demokratikoki legezkoa zenik. Herrialde batean Mozal Legea legezko egiten denean, erabateko demokrazia krisia dugula esan daiteke. Orain kantariak kartzelara doaz. Ez dut gogoratzen nire garaian kantari bati hiru urteko kartzela zigorra ezarri izana, agian buruak huts egiten dit, baina nik ez dut halakorik oroitzen. Orain, aldiz, ez bat eta ez bi dira auzibidean jarritakoak. Berdin txotxongilolariak edo urriaren 1eko erreferendumean jendeari emaniko jipoiak salatzeko protesta eginez sudur gorria jartzen dutenak. Badirudi Francoren garaiko kantek gaurkotasun osoa dutela, eta hala iduri badu, hala delako izango da.

Katalunian beldur gara gure atzetik beste guztiak etorriko zaretelako. Kataluniako arazoa trantsizioaren porrotaren froga da. Bere notariotza agiria. 78an batzuek aurrera eraman nahi zuten etorkizunerako proiektuak huts egin zuen. Hau trantsizioaren ehorzketa da, porrot egin du eta gu gara horren erakusgarri. Interes politiko eta ekonomiko batzuk iraunarazteko egin zen trantsizioa. Denen artean, eskuinak eta ezkerrak egin dute, eta horregatik badira erresistentzia ikaragarriak. Funtzionarioek, ate birakariek, bahitu dute Estatua. Nik uste dut krisi ikaragarri baten aurrean gaudela. Katalunia termometroa da eta orain setio-egoeran gaude. Salbuespen-egoeratik pasa gara jada setio-egoerara. Ezin dugu gure iritzia adierazi eta ezin dugu politika egin agindu demokratikoak bete ahal izateko.

Nola dago Katalunia?

Une hauskorrean gaude, gure askatasunak ataka larrian jarriak daudelako. Estatuak ez dio inolako begirunerik herriaren borondateari, eskubide zibilei eta hautetsiei.

Nazioartetik espero baino laguntza gutxiago?

Guk sentiberatasun handiagoa espero genuen. Lehen urratsa izan zen Espainiako Estatuari esatea mahaian eseri behar zuela gurekin negoziatzeko. Ezetz esan du, beraz hurrengoan ez gara ezta saiatuko ere egingo, edo izatekotan, beste modu batez. Bigarren gauza pentsatzen genuena zen halako bakezaletasun erakustaldiaren eta zintzotasunaren aurrean Europa sentibera izango zela. Estatuak ez dira batere sentiberak izan. Nik, hala ere, esango nuke normala dela, haien estatusa defendatzen dutelako eta elkar babesten dutelako. Eta orain zer gertatzen ari da? Bada, poliki-poliki Kataluniako afera iritzi publikora iristen ari dela. Ez genuen lortu estamentu europarretaraino iristea, baina ari gara buelta ematen eta laster lortuko dugu herri estamentuetara iristea. Herritarrak sentiberak dira. Alemanian, Belgikan, Herbehereetan eta Suitzan zer esanik ez, badugu aldeko iritzi publiko bat oso garrantzitsua. Horrek itxaropena ematen dit, Juncker eta bera bezalako beste beleengan eragina izan dezakeelakoan nago. Haien botere guneak babestu ahal izateko kasu egin beharko diete eta horren esperantza dut nik. Bien bitartean herri bezala saiatzen ari gara aurrera egiten eta oso zaila da.

Argazkia: Dani Blanco.

Irudimena da procés-eko ezaugarri nagusietako bat?

Gu behartuak izan gara politika asmatzera. Pentsalari europarrek arreta handiz begiratzen gaituzte, besteak beste, estatu handinahi bati aurre egiteko indar aski ez eta sormen demokratikoa garatu behar izan dugulako. Puigdemontek ez zuen ihes egin beldurragatik. Jaun hori Bruselara joan zen kanpotik lana egin ahal izateko.

Zure jarduera politikoa nolakoa izan da?

Hurrengo aukera politikoan erretiratu nintzen, abenduko hauteskundeetan alegia, hautagaitza bateraturik ez zegoelako eta niri iruditzen zait, politikan aditua ez den pertsona bat izanda, nire egitekoa iritzi desberdinak hurreratzen saiatzea dela, baina talde bateragarri batean.

Tentsio handiko ikasketa izan da. Une onak eta oso zailak ere egokitu zaizkit. Nirekin zeudenek ibilbide politikoa eta profesionala arriskuan jarri dute eta horrek maila igotzen du. Halako parlamentu batean gauza askoz hitz egin daiteke. Koherentzia eta zintzotasuna jakintzat ematen zen. Horrez gain asko ikasi dut, esate baterako, zer nolako alderdikeriak dauden edo zeinen tresna zaharkitua den parlamentua. XIX. mendeko tresna da. Tempo politikoak ez datoz bat tempo sozial eta komunikatiboekin. Diplodoko talde bat [dinosaurio mota bat] astiro mugitzen, horixe ematen du. Formula berriak bilatu behar dira. Puigdemont eta bere kolaboratzaileen ideia handi bat da egitura errepublikazale birtual bat antolatzea.

Nik gaizki bukatu dut, depresioak jota, baina nire pastillatxoak hartzen ditut eta aurrera.

Zure negozioen inguruko datuak, zuk eginiko adierazpen batzuk…gauza asko erabili dute zure kontra. Kritikek min egin dizute?

Erasota sentitu naiz, baina inola ere ez gaindituta. Eskandalu handienetako bat izan zen esatea errepublika abian jartzean funtzionarioek gure legeak bete beharko lituzketela. Ez dakit zein parlamentuk egiten dituen legeak beteak ez izateko. Horregatik faxista eta beste deitu didate. Hemen larria ez da Katalunia, Espainia baizik. Guk halako zartatekoak jasotzen ditugu han dauden komunikabideengandik. Asko kantatu nuen Espainia osoan eta Frantzian. Jende asko ezagutzen dut, baina imajina ezazu, adibidez, Valladolideko progre bat, kioskoan aukeran dituena El País, ABC, El Mundo, La Razón eta besteren bat are okerragoa. Egoera horretan Estatuak ez du armadarik behar. Gaur egun Estatuak bi beso armatu ditu, bata juridikoa eta bestea komunikatiboa. Zer pentsatu behar du herritar progre horrek irakurtzen duenean bandera jaitsi dutela Kristo lasaiago hil dadin?

Hemengo musikariekin harremanik baduzu?

Lehen bai, orain ez. Mikel Laboa nire anaiatxo nagusia zen. Ez genuen elkar asko ikusten. Gure adiskidetasuna kamerinoetan landu behar izaten genuen kantatzera ateratzeko zain geunden bitartean. Lagunak betiko joaten direnean damutu egiten zara horrela bizi izanagatik.

Zergatik utzi zenion kantatzeari?

Bizitza beti hiru ekitalditan banatu izan dut, Shakespearek obra gehienak bezala, eta ez nuen hirugarrenera tren-makina bat bezala iritsi nahi. Beste modu batez nahi nituen gauzak begiratu, nire zahartzaroa onartu eta nire bizimodua aldatu. 19 urte nituenetik ibili naiz kantuan eta pribilegioa izan bada ere, beste gauza batzuk ikasi nahi nituen. Afrikara joan nintzen kasualitatez, hasi nintzen idazten kasualitatez, upategi bat zabaldu nuen kasualitatez… Nire bizitza oso arraroa izan da, baina bizitzan gerta dakizukeen gauzarik onena gertatu zait: gauza asko ikasi dut.

Herritik sortutako mugimendua

“Kataluniaren aferan okerren ulertzen den gakoetako bat da sinestea dena Convergenciako bulego batean eginiko konspirazio judeo-masoniko moduko baten fruitua dela. Hori ez da horrela. Nahiko lukete horrela izatea, baina dena kalean sortu zen eta horregatik independentziaren aldekoak pasa ginen %14 izatetik %48 izatera. Horrek behartu ditu alderdiak estrategiaz aldatzera eta klase politikoa konpromisoak hartzera. Horregatik herritarrak oso eskertuak gaude. Bozkatutakoa gauzatzera konprometitzen ziren frogak behar genituen aspalditik eta baditugu. Horregatik batzuk kartzelan eta deserrian daude. Sentipen oso arraroa da. Etsipena, eta aldi berean poza, klase politikoa koherentea dela ikusita”.

Garai latzak

“Garai oso latzak datoz Europan. Mundua amildegiaren ertzean dago, Trump bezalako ergelekin eta agintari amaiezinekin: Txinakoa, Putin… Hemen zortea dugu. Espainiako Estatuaren onena da errepide mapa oso garbia duela. Ate birakariak jiraka ari dira etengabe. Berdin dio ezkerrak edo eskuinak agintzea, erabat bahituta dagoelako Estatua. Borroka egitea eta botoa ongi ematea baino ez zaigu geratzen. Ez da horren zaila! Horregatik gabiltza ni bezalako zahartxoak hemen bueltaka, ‘gazteok, kontuz!’ esateko”.

“¡A por ellos!”

“Estatuak ez du ulertu botoei nola irabazi. Tankeekin agian, baina horrela demokrazia usteltzen doa. ‘¡A por ellos!’ astakeria,
herritarrek beraiek ordainduko dute etorkizunean. Gure esperantzatako bat da, sozialistek lokartu zuten Espainia, egunen batean esnatuko dela”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude