Behi zoroen krisia aspaldi ahazturik, oilasko jale zoroen larrialdia zabaldu da otsailean Britainia Handia eta Irlandako jendeen artean. KFC multinazionalak uharteotan dauzkan ia 1.000 jatetxe frankiziatuen bi herenek ateak itxi behar izan dituzte logistika arazo konponezin batengatik. Bertan jaten bezala etxerako otordua haietatik eramaten ohitutako milaka jende aste luzez ibili omen da noraezean. Elikadura industrial globalizatuak horrelakoak eragiten ditu tarteka.
Jesus Nazarethekoa, Kristo izenez ezaguna, sortu baino 100 urte lehenago, Erromako populuak “panem et circenses” besterik ez omen zuen desiratzen politikarekiko interes oro galdurik, Juvenal poetak satira famatu batean idatzi zuenez. XXI.ean esnatuko balitz, esan beharko luke Britainia Handikoa bezalako gizarte batean plebea asetzen dutela WhatsAppez eta zabor-oilaskoz.
Twitterren trending topic izan da #KFCCrisis. The Guardianek esan du “jendea oilaskoak bezain txoratuta” ibili dela. Otsailaren 20an Londresko poliziak txiokatu zuen ofizialki: “Mesedez ez jo guregana #KFCCrisis dela eta, ez da poliziaren arazoa zure jatetxe kuttunenak ez zerbitzatea gehien maite duzun menua”. Umore ingeles petoa, baina milaka herritarrek estuasun larriz bizi izan duen arazo bati lotua.
Sei egun lehenago otsailaren 14an, San Balentin egunez, hasi ziren horniketa arazoak KFC multinazionalarekin Britainia Handian frankizian ari diren 900 jatetxeetan: oilaskoak ez zirela iristen, saltsak gero eta urriago... Bi egunen buruan batzuk behartuta aurkitu ziren ateak ixtera, genero faltan. Otsailaren 18rako, 900 jatetxetatik 266 baizik ez zeuden zabalik uharte osoan. Ez sinestekoa, KFC izanik oilasko frijituetan munduko liderra.
Logistika arazo batek eragin du kaosa. KFCk urte luzez bere biltegi eta garraio lanak hornitu dizkion Bidvest –orain Bidfood– konpainiari kontratua eten eta eman dio DHL logistikako erraldoiari.
Daily Mailek 21ean argitaratu zuen: “KFCn ordukako kontratuz lanean ari diren milaka langile kezkatuta daude beren soldatarekin, oilasko faltaren porrotak lanik egin ezinik utzita. Kexuak zabaldu dira hegaztiz betetako kamioiak abandonatuta daudelako DHLren biltegian, jende faltagatik. Argazkietan ikusten dira kamioiak ilaran zain eta alferrik galdutako oilasko pilak DHLren Rugbyko biltegian”.
Frankizietako jabe eta langileek senperrenak egin behar izan zituzten ostatuak zabalik edukitzeko. Irakurleek egunkarietara bidalitako bideoetan ikusten dira bateko eta besteko KFC ostatuetako langileak beren auto pribatuetatik ezkutuka ateratzen beste hornitzaileren bati erositako oilaskoak. Desastre bat. Nork esan behar zuen DHL batek horrelako zepo batean harrapatuko zuenik bere burua, erreakzionatzeko ahalmenik gabe?
Kontua da oilasko frijituen kontsumo itzelaren atzean dagoen industria logistika konplexu baten gainean eraikita dagoela. Arrautzatik jaiota 35 egunera eraman behar dira hiltegira, han hil, lumatu, garbitu, zatikatu eta kamioi eta biltegietan barrena hotzaren katea eten gabe eramateko saltokietaraino. KFCk Britainia Handian astean baserritarrei 450.000 erosiz, gehi Europa, Asia eta Ameriketatik inportatuekin, urtean 676 milioi oilasko puska saltzen ditu.
Oilasko, patata eta beste elikagaien trafiko itzel horren metatze, garraio eta banaketa orain artean Bidfood konpainiak sei biltegi handitan zeukan antolatuta. Aldiz, DHLk dena Rugby herriko biltegi erraldoi bakarrean zentralizatu nahi izan du. Eta aski izan da kontratuaren lehenbiziko goizaldean Rugby inguruan autopistako istripu bat eta ondoren DHLren sistema informatikoak huts egitea, hornidura osoak porrot egiteko.
Oilasko nerabe potolo merkeak
Arazoa sakonagoa da ordea, logistika modu zentralizatuago edo sakabanatuagoan antolatzea baino. Ekonomia berri guztia low cost estrategian oinarritu baita. Langileen sindikatuek ere ohartarazia zioten KFCren zuzendaritzari Burger King bezalako konkurrentziaren aurrean prezioak nola edo hala jaitsi behar horrek kalteak baizik ez zituela ekarriko, kalitatean bezala zerbitzuan eta baita langileen baldintzetan ere.
Kataluniatik Ramon Aymerichek La Vanguardian “Oilasko galduak” izeneko zutabean honela laburbildu du afera: “Diote KFC hondatu duela outsourcing-ean [azpikontratazioetan] nagusitu den race to the bottom kulturak, amildegiranzko lasterketaren kulturak. Politika honek kosteak murriztu nahi ditu kosta ahala kosta, korporazioei etekinak handitzen dizkie, baina ez die mesederik egiten ez kontsumitzaileei eta ez langileei”.
Kentuckyko Oilasko Frijituak esan nahi duen KFC [Kentucky Fried Chicken], McDonaldsen ostean munduko bigarren jatetxe sare handiena da eta oilaskotan berezituetan txapeldun. 20.000 jatetxetan dago presente, munduko 123 herrialdetan. Kate osoa kontatuz, milaka asko langile mugiarazten ditu egunero –konpainiaren esanetan– 12 milioi bezerori otordu merkeak zerbitzeko. Markari aurpegia jartzen dion Colonel Harland Sandersek sortu zuen 1932an, Atzeraldi Ekonomiko Handiaren garaian. KFC gaur Yum! Brands korporazioaren atala da, honek denetara planetan 42.000 ostatu frankiziadun dauzkala.
Guztientzako oilaskoak hazten milaka nekazari eta granjero ari dira mundu osoan. Britainia Handiari dagokionez, 1.000 haztegi handik bermatzen dute hornidura. Fabrika baten prezisioz gizentzen dituzte hegaztiak: arrautzaren oskola hautsi eta 35 egunera prest egon behar dute hil eta mahairatzeko.
Animalistek polemika piztu izan dute hegaztiok granjetan nozitzen dituzten bizi baldintzengatik. Duela bi urte gaiaz BBC telebista publikoak dokumental bat ekoitzi zuen, non ageri zen KFCrentzako ari den oilategi handi horietako bat, 34.000 hegazti leihorik gabeko pabilioi itxian hazten dituena. Animalistek zioten oilaskoak gaizki tratatzen dituztela, abeltzainak argudiatzen zuen dena garbi eta osasuntsu daukala, estandar guztiak betetzen dituela.
Animalia bakoitzaren begi bistako ongizatetik askoz urrunago doa, ordea, arazoa: sanoa izan ote daiteke jaiota 35 egunerako hiltegirako prest dagoen oilaskoa? Joan den irailean Farmdrop hedabidean oilaskoak era naturalean –betiko moduan– hazten dituzten Jacob Sykes eta Nick Ball baserritarrek azaldu zuten beren etxaldean oilaskoak hiltzeko tamainara 35 egunetan ez baina 81ean iristen direla. “Gure oilaskoak 35 egunetan 800 gramotan dira. Supermerkaturako oilaskoak adin horretan bidaltzen dituzte hiltegira eta ordurako 1,5 kg edo 2 kg pisatzen dute”. Baina zertarako azaldu milagarren aldiz hegaztiak artifizialki gizentzeko teknikak, amarruak eta dakartzan arriskuak?
Zenbat eta azkarrago gizendu, orduan eta merkeago. Bezeroarentzat, azkar eta merke. Egia da horrela puztutako okelak ur gehiago duela, zaporerik ez, elikatzeko ahalmen gutxi, botika gehiegi... Baina hori dena mozorrotzeko dauka KFCk bere gaineko azal esklusiboa, 11 espeziaz osatutako formula sekretua, okelarik makalena mokadu kurruskari ahaztezin bilakatuko dizun estalkia.
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]
Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]