Artxoak 8

Gu. Isildutako ahotsen jabe. Historia eta zientzia liburuetatik ezabatutakook. Gu. Erabaki guneetatik baztertutakook. Eremu pribatuan giltzapetuok. Prekarietatera kondenatuok. Lan berdinaren truke gutxiago kobratzen dugunok. Gu. Kontsumitu daitekeen objektu sexualtzat hartuok. Begirada lizun eta iruzkin zikinen xede. Gu. Bigarren planora baztertuok. Beldurrean heziok. Gau eta egun musu-truk lanean aritzera bultzatuok. Gu irainduok, jipoituok, bortxatuok, erailok. Gu… Gu, emakumeok.

Gu, nazkatuta gaude. Nazkatuta gaude haizeak daramatzan hitz politez. Nazkatuta gaude egun bakarreko itxurakeriaz. Nazkatuta haietaz. Haiek, gure gorputz eta sexualitatearen gaineko erabakiak ukatzen dizkigutenak. Haiek. Argazkia. Haiek. Dirua. Gure lanari esker aberastuak. Haiek. Boterea.

Martxoak 9, 10, apirila, maiatza, ekaina… Egun batez martxoak 8 eta gainerako urte guztian artxoak zortzi, alkandora zuri eta gorbatarekin, kamerari begira irribarrez eta emakumeen etorkizuna baldintzatuko duten erabakiak hartzeko bileran. Greba deialdiaren arrakastetako bat hori izan, da, egonean eta eroso zeuden horiek deseroso sentitu dira berriro. Martxoaren 8a ez da makillajerako eguna

Eta zer demontre, nazkatuta geunden martxoaren 8az ere. Borroka eguna behar zuena ekimen eta ekintza eza zuritzeko egun sinboliko hutsa izan da aspaldion. Baina aurtengoa ezberdina izan da. Zenbakiak zenbaki eta grebaren jarraipena gorabehera, deialdia ezin arrakastatsuagoa izan da. Agintari eta politika alorreko ordezkari asko eroso baino erosoago zeuden Nazioarteko Emakumeen Egunari lotutako ekitaldi eta abarrekin. Urtero-urtero, otsaila bukatzearen batera, berdintasunaren alorrean egiten den lana irudikatzeko unea iristen zen. Egunean bertan pare bat adierazpen egin eta kontzentraziora gerturatzearekin, kito, gai honetako urteko egitekoak beteta. Gero martxoak 9, 10, apirila, maiatza, ekaina… Egun batez martxoak 8 eta gainerako urte guztian artxoak zortzi, alkandora zuri eta gorbatarekin, kamerari begira irribarrez eta emakumeen etorkizuna baldintzatuko duten erabakiak hartzeko bileran. Greba deialdiaren arrakastetako bat hori izan, da, egonean eta eroso zeuden horiek deseroso sentitu dira berriro. Martxoaren 8a ez da makillajerako eguna.

Grebak irabazi du egunaren esanahia leheneratu duelako, lehen lerroan jarri dituelako aldarrikapen feministak, patriarkatuaren eta kapitalismoaren batura zikoitzak dakartzan diskriminazio mota guztiak azaleratuta. Protagonismo osoa mugimendu feministak hartu du, ekitaldi eta egitarau instituzionalen gainetik, berdintasun aldarrikapen orokor eta zehaztu gabeen gainetik. Eta guztiak, guzti-guztiak, sentitu dira interpelatuta eta posizionatzera behartuta. Jarreretan garbi ikusi dugu gaur gaurkoz zeintzuk diren oraindik feministon aurkariak. Eta baita zeintzuk diren ardi larruz jantzitako otsoak, patriarkatuaren zaindari finak ere. Inkisizioaren oihartzunak eta deabruak ere egin dute agerpena, atera kontuak.

Bestalde, greba deialdia berezia eta bakarra izan da. Nazioartekoa izatea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, eta ikusgarritasuna ere tamainakoa izan du. Emakumeek emakumeentzat eraikitako proposamenak gure egoera izan du abiapuntu: lan etena ez ezik, zaintza eta etxeko lanak eta kontsumoa ere grebaren parte izan dira. Bakoitzak, bere errealitate eta eguneroko jakinetik egin beharreko ahalduntze prozesua oinarri hartuta, alegia.  

Ez dago zalantzarik, feminismoak ez badu eraldaketa gidatzen, normaltasunez mozorrotutako patriarkatuak gidatzen du. Aurtengo martxoak 8a urrats garrantzitsua izan da horretan, baina guk eta barruan dugun deabrutxoak, planto egiten jarraitu beharko dugu aurrerantzean ere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


2024-09-25 | Aingeru Epaltza
Zenbatek?

"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


2024-09-25 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Klaseko zerrenda

Irailaren lehenetan, hasierak, nobedadeak eta estreinaldiak: estutxe eta koaderno berria, izena emandako ikastaro edota ekintzetarako taldekideekin lehen enkontrua, aktibitate emanaldi eskaintza oparoa publizitate orrietan edonon, ikasturtearen agenda betetzeko, nork berea... [+]


Materialismo histerikoa
Ezin dute euskara ikasi

Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]


Eguneraketa berriak daude